Ganbara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
'''Ganbara''' teilatu azpiko solairu edo gela da, gehienetan sabai inklinatua izaten duena.
 
Gehienetan trasteak-eta gordetzeko erabiltzen da, baina eraldatuz gero, beste gelak lortzeko ([[egongela]], [[logela]] eta abar) erabili daiteke, baita [[etxebizitza]] osoak egiteko. Horretarako, aireztapena eta argi-sarrera behar beharrezkoak izaten dira, leku hau bizigarri izateko. [[Baserri]]etan-eta, uzta, [[zereal]]ak, fruituak eta bestelako etekinak gordetzeko erabili izan da eta bestelako izen ugari hartu: '''mandioa''', '''[[aletegi]]a''' (kanpoan ere egon daiteke), '''selaurua''', '''ganerra''' eta abar.
 
Etxeko [[tenperatura]] kontrolatzeko ganbarak garrantzi handia du, bertako aire geldoa isolatzaile ona baita. Hala ere, teilatua ondo isolatua ez badago, bertako tenperatura jasanezina izan daiteke: hotz-hotza kanpoan hotza denean eta bero-beroa eguzkiak bete-betean jotzen badu.