«Galway badia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Galway badia''' ([[irlandako gaelera|irlanderaz]] ''Galway Bay'', [[irlandako gaelera|irlanderaz]]: '''Loch Lurgain''' edo '''Cuan na Gaillimhe''') [[Irlanda]]ko mendebaldeko kostaldean dagoen badia edo bokalea da. [[Connacht]] probintziako [[Galwayko konderria|Galway konderritik]] hasi eta [[Clareko konderria]]n dagoen [[The Burren]] eskualdera doa. [[Galway]] hiria izen bereko badiaren ipar-ekialdean kokatzen da. Galway badiak 50 kilometro luze eta 10 eta 30 kilometro zabalera du. [[Ozeano Atlantikoa|Ozeano Atlantikotik]] sartu ezkero, badia honen mendebaldean [[Aran uharteak]] (''Oileáin Árann'') daude, gainera badian zehar beste hainbeste uhartetxo ere badaude. Aran uharteak eta lur lehorraren artean dauden badia honetarako sarbideak honako hauek dira:
 
* Iparraldeko itsasartea / ''An Súnda ó Thuaidh'', [[Inishmore]] uhartea eta [[Galwayko konderria|Galwayko konderriko]] [[Leitir Mealláin]] udalerriaren artean kokatzen da, garai batean ''Bealach Locha Lurgan'' bezala ezagutu zen.
* Gregoryko itsasartea / ''Súnda Ghríoghóra'', [[Inishmore]] eta [[Inis Meáin|Inishmaan]] uharteen artean kokatzen da, lehengo denboretan [[irlandako gaelera|irlanderaz]] ''Bealach na h-Áite'' bezala ere ezagutu zen.
* Zorigaiztoko itsasartea / ''An Súnda Salach'', [[Inis Meáin|Inishmaan]] eta [[Inisheer]] uharteen artean kokatzen da, garai batean ''Bealach na Fearbhaighe'' bezala ere ezagutu zen.
* Hegoaldeko itsasartea / ''An Súnda ó Theas'', antzinean ''Bealach na Finnise'' bezala ezagutua, [[Inisheer]] eta [[Clareko konderria]]ren artean kokatzen da.