Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Galileo Galilei''' ([[Pisa]], [[Florentziako Dukerria]], [[1564]]ko [[otsailaren 15]]a - [[Arcetri]], [[Toskanako Dukerri Handia]], [[1642]]ko [[urtarrilaren 8]]a) [[italiar]] [[matematika]]ri, [[fisikarien zerrenda|fisikari]] eta [[astronomo ospetsuak|astronomoastronomoa]]a izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza,  behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira. “Astronomia modernoaren aita”, fisika modernoaren aita” eta “zientziaren aita”tzat kontsideratu da. <ref>{{erreferentzia|izena= Charles Joseph |abizena= Singer |url=https://books.google.es/books?id=mPIgAAAAMAAJ&pgis=1&redir_esc=y |izenburua=A Short History of Science to the Nineteenth Century |argitaletxea= Clarendon Press, 1941 | sartze-data=2014-4-22}}</ref>
 
== Bizitza ==
=== Lehen urteak ===
Galileo zazpi anai-arrebako familia batean jaio zen Pisan; aita, [[Vincenzo Galilei]], musikagilea zen. [[Pisako Unibertsitatea|Pisako Unibertsitatera]] hamazazpi urterekin iritsi zen, eta han medikuntza, matematika eta fisika ikasi zituen. Unibertsitate hartako ikasle zela, katedraleko lanpara bati begira geratu zen, lanpararen mugimendu erregularrari zehatz esanda. Etxera itzuli eta berunezko bolatxoekin eta luzera desberdineko hariekin esperimentuak egiten hasi omen zen. Bolatxoen pisua edozein izanda ere, joan-etorria egiteko bolatxoek denbora berdina behar zutela konturatu zen; denbora hariaren luzerak baino ez zuen aldatzen. Diotenez, horrela hasi zen [[pendulu]]aren historia.<ref name="elhuyar">{{erreferentzia|izena= Joana |abizena= Mendiburu |url=http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/galileo-galilei-xvii-mendeko-jakintsua/ |izenburua=Galileo Galilei, XVII. mendeko jakintsua |argitaletxea= ''elhuyar zientzia eta teknologia'', CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus | sartze-data=2018-2-22}}</ref>
 
Txikitatik ikasteko gaitasun handia erakutsi bazuen ere, ikasle bihurriaren fama izan zuen. Besteak beste, Pisako Unibertsitatean zegoela arropa akademikoak janzteari uko egin zion, lana egokiro egiteko traba egiten ziola argudiatuz. Ukapen hori larrutik ordaindu zuen, unibertsitatetik bota egin baitzuten. Hala ere, [[Florentzia]]n matematika ikasten jarraitu, irakaskuntza pribatuan hasi eta bere lehenbiziko lanak argitaratu zituen. [[1589]]an, [[Guidobaldo del Monte]]k lagundurik, lortu zuen nahikoa kostata Pisako Unibertsitatean Matematikako katedra.<ref name="elhuyar"></ref>
=== Lorpen zientifikoak ===
25 urte zituela izendatu zuten Pisako Unibertsitateko matematikako irakasle. Matematika eta esperientzien bidez, garai hartan [[Aristoteles]]en teorian oinarrituta zegoen eskolastika zientzia ofiziala ikuspuntu kritikotik aztertu zuen. Horretan, maisu handitzat zeukan [[Arkimedes]]en eragina nabarmena eta garrantzitsua izan zen.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Galileo fisikako bi teoria garrantzitsuren asmatzailea izan zen. Bere lehen lanak [[azelerazio]]ari buruzkoak izan ziren eta fisika modernoan erabiltzen den azelerazioaren kontzeptua sortu zuen; azelerazioa denbora jakin batean abiadurak izaten duen igoera dela dioena, alegia. Fisikari egin zion bigarren ekarpen nagusia mugimenduan dauden objektuen [[marruskadura]] eta [[inertzia]]ri buruzko kontzeptu berria izan zen. Indarraren osagaiak definitzeko [[1590]]ean hainbat esperientzia hasi zituen eta, adibidez, bala baten ibilbidea eragiten duten indarrak beherantz eta aurrerantz zuzendurik daudela frogatu zuen. Esperientzia horiek garai hartan berriak ziren [[dinamika]] eta [[mekanika]] zientziei buruzkoak izan ziren eta ondorioak ''Elkarrizketak'' ({{lang-it|Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo tolemaico e copernicano}}) liburuan argitaratu zituen [[1632]]an. Haren lanak mugimenduaren eremuak ulertzeko oinarri bat izan ziren eta, besteak beste, [[Isaac Newton]]ek mugimenduaren legeak ondorioztatzeko erabili zituen.<ref name="elhuyar"></ref>
 
[[1591]]ean Galileoren aita hil zen, seme-alaba ugari utzirik, eta Galileoren dirua ezinbestekoa zen familiaren beharrak estaltzeko. Horrezaz gainera, etsai asko zituen Pisan, Aristotelesen kontrako erasoak zirela-eta. [[1592]]an, beste kontratu bat erdietsi zuen [[Paduako Unibertsitatea]]n eta hemazortzi urte iragan zituen bertan, soldata hobearekin eta giro erosoagoan.<ref name="elhuyar2">{{erreferentzia|izena= Luis |abizena= Bandres Unanue |url=http://zientzia.eus/artikuluak/mugarri-bat-galileo-galilei/ |izenburua=Mugarri bat: Galileo Galilei |argitaletxea= zientzia.eus | sartze-data=2018-2-23}}</ref>
 
[[Fitxategi:Galileo moon phases.jpg|thumb|200px|leftezkerrera|[[Ilargia]]ren faseak Galileok marraztuak]]
Mugimendua ikertzen denbora asko pasa bazuen ere, Galileok beti azaldu izan zuen interes handia [[astronomia]]rekiko. [[XVII. mende]]aren hasieran, [[herbeheretar]] batzuek lente ahur bat eta beste ganbil bat elkartuz objektuak zeuden baino hurbilago ikustea lortu zutela entzun zuen. Ideia horretaz baliatuz, objektuak hogeita hamar aldiz handitzen zituen [[teleskopio]]a egin zuen, baita [[1609]]an erakustaldi publikoa eskaini ere. Galileoren aurkikuntza nagusia, dena dela, ez zen teleskopioa egitea izan, zeru izartsura begira jartzea, baizik. Horrela, bera izan zen ordura arte ikusezinak ziren izar eta sateliteak ikusten lehen pertsona.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Behaketa anitz eta jarraikiei esker, izar berriak agertu bezala desagertzen zirela ohartu zen, eta unibertsoa finkoa ez baina aldakorra dela ondorioztatu zuen. Ondoren, banaka-banaka, [[Ilargi]]a, [[Jupiter]], [[Artizarra]], [[Saturno]] eta [[Eguzkia]] behatu zituen. [[1610]]ean, Jupiterren bueltan zebiltzan lau satelite aurkitu zituen eta martxoan, berriz, Artizarra eta Merkurio ere Eguzkiaren inguruan biratzen zutela ohartu zen. 1610eko urrian, [[Eguzki-orban]]ak aurkitu zituen eta, horiei jarraiki, Eguzkia bere baitan itzulika zebilela ondorioztatu zuen. Bestalde, [[Esne Bidea]] milaka izar txikiz osatua zegoela ikusi zuen eta ez zela, ordura arte uste izan zen bezala, “lurrun uniformea”. Bere aurkikuntza astronomiko guztiak ''Siderus Nuncis'' (“Zerutar Mezularia”) liburuan argitaratu zituen eta, noski, zeresan handia sortu zuen garai hartako zientzialarien artean.<ref name="elhuyar"></ref>
 
1610ean jaioterrira itzuli, eta [[Toskanako Dukerri Handia|Toskanako duke handiaren]] gorteko matematikari eta filosofoa izan zen bere heriotza arte.
 
=== Elizarekiko eztabaida ===
Oso gizon elizkoia bazen ere, [[Inkisizioa]]k Galileoren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerpideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori [[panteismo]]tzat har zitekeen.<ref name="elhuyar2"></ref> Bestalde, filosofo eskolastikoek [[Aristoteles]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] [[teoria geozentriko]]a defendatzen zuten, alegia [[Lurra]] unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria [[Biblia]]ren aurkakotzat hartzen zuten.
 
[[Fitxategi:Galileo_facing_the_Roman_Inquisition.jpg|thumb|250px|leftezkerrera|''Galileo Inkisizioaren aurrean'', [[Cristiano Banti]], [[1857]]]]
Teleskopioaren bidez egindako behaketak ez zetozen bat ptolomeotar sistema geozentrikoarekin, eta Galileo [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] [[teoria heliozentriko]]aren alde azaldu zen. [[1616]]an, ordea, Inkisizioak debekatu zion Kopernikoren teoria irakastea. Hurrengo bi hamarkadetan, Kopernikoren sistemaren aldeko arrazoiak landu zituen,<ref name="elhuyar2"></ref> eta [[1532]]an plazaratu zituen ''Elkarrizketak'' liburuan. Bere etsaiek [[Urbano VII.a]] aita santua liburuko pertsonaia batek irudikatzen zuela sinestarazi zuten eta, liburua debekatzeaz gain, Galileo presondegian sartzea lortu zuten.<ref name="elhuyar"></ref>
 
[[1633]]ko ekainaren 22an, Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen; beraz, errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Tortura-mehatxua egin zioten eta, mehatxu hori egiazkoa zelakoan ([[1600]]. urtean [[Giordano Bruno]] erre baitzuten, unibertsoaren teoria naturalista bultzatu izanagatik), Kopernikoren teoria arbuiatu egiten zuela zin egin zuen;<ref name="elhuyar2"></ref> are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatuko zuela zin egin zuen. ''Elkarrizketak'' liburua ''[[Index Librorum Prohibitorum|Index Expurgatorius]]'' izeneko zerrendan sartu zuten, hots, [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k debekatutako liburuen zerrendan; debekua [[1835]] arte egon zen indarrean. [[1992]]an [[Joan Paulo II.a]] aita santuak haren kontrako zigorra eta gaitzespena kendu zuen.
 
[[Fitxategi:Tomb_of_Galileo_Galilei.JPG|thumb|250px|righteskuinera|Galileoren hilobia, [[Santa Croce]], [[Florentzia]]]]
Adin handia zuenez ez zuten preso eraman, baina etxean atxilotua egon zen handik aurrera, lehenik [[Erroma]]n, gero [[Siena]]n (Ascanio Piccolomini artzapezpikuaren etxean),<ref>{{erreferentzia|izena= Blanca Inés |abizena= Prada Márquez |url=https://books.google.es/books?id=DIKaDgAAQBAJ&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false |izenburua=Galileo Galilei |argitaletxea= Windmills Editions | sartze-data=2014-4-24}}</ref> eta azkenik [[Arcetri]]n. Horrezaz gainera, bere ideiak eztabaidatzea, bileretan parte hartzea eta bisitak izatea debekatu zioten. Hernia mingarria zuenez, Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen; baina Inkisizioak, baimena ukatzeaz gain, berriro eskatzen bazuen kartzelaratuko zutela jakinarazi zion. Denborarekin zigorra arinduz joan zen, eta azken urteetan [[Vincenzo Viviani]] eta [[Evangelista Torricelli]] izan zituen ikasle.<ref name="elhuyar"></ref> Torricelliren laguntza izan zuen bere lanik hoberenetako bat idazteko, ''Discorsi intorno a due nuove scienze'', [[1638]]an argitaratu zena. Urte horretan erabat galdu zuen ikusmena.
 
[[1642]]ko urtarrilaren 8an hil zen, Arcetrin, Florentziatik hurbil. Hiri honetako [[Santa Croce]] basilikan lurperatu zuten. [[1737]]an, haren omenezko mausoleo eraiki zen basilikaren erdialdean; bertan ehortzi zituzten Galileoren eta Vincenzo Vivianiren gorpuzkinak.<ref>{{erreferentzia|url=http://webarchive.loc.gov/all/20100805135633/http://brunelleschi.imss.fi.it/museum/esim.asp?c=100359 |izenburua=Monumental tomb of Galileo |argitaletxea= brunelleschi.imss.fi.it | sartze-data=2014-4-24}}</ref>
 
{{Bizialdia|1564ko|1642ko|Galilei, Galileo}}
 
[[Kategoria:Toskanarrak]]
[[Kategoria:Italiako astronomoak]]