Galieno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
[[III. mendeko krisialdia|III. mendeko krisialdiko]] enperadoreek arazo larriak izan zituzten boterea gorde ahal izateko. Salbuespen bat Galieno izan zen. Aitak berarekin agintea partekatu izanak horren kausa izan liteke. Izan ere, bien artean banatu ziren Inperioa, eta, honela, enperadoreek arazoen gaineko kontrola zuzenagoa eta azkarragoa izaten zen. Gainera, Galienok enperadore aproposa zela esanda Erromako eliteak konbentzitu zituen. Nolanahi ere, usurpatzaile askori egin behar zion aurre.
 
260an, [[Persia]]ko [[Sapor I.a]]k [[Valeriano]] preso hartu zuen. Propaganda kanpaina arrakastatsuari esker, Galienok postuan jarraitu ahal izan zuen. Txanponetan, esaterako, garaile eta errukitsu agertzen zen.
 
Hala eta guztiz ere, mendebaldeko mugetan Galienok ez zuen hain harrera onik jaso. Etengabe borroketan, 258rako [[Postumo]] jeneralak ez zuen Galieno onartu. Galiako lurrak bere menpe hartuta, [[Galietako Inperioa|Galietako InperioInperioko]]ko enperadoretzat jo zuen bere burua. Galienoren itzala murriztu ahala, beste jeneral batzuk matxinatu ziren. [[Klaudio Gotiko]]k armadaren leialtasuna eskuratuta, Galienoren ondorengoa bihurtu zen.
 
268ko irailean, Galieno egoera ezezagunetan hil zen, agintaldiko kanpainarik handiena prestatzen ari zela. Godoek, [[Panonia]] probintzia konkistaturik, Erromari berari mehatxu egiten zioten. Aldi berean, alamaniarrek Italiako iparraldea eraso zuten. Galienok alamaniarrak garaitu zituen, eta godoen kontrako bataila batzuk irabazi zituen. Garaipen horien ondoren, Galieno Mediolanum hiriko setioan hil zen.
 
{{Erromatar enperadore aurkibidea}}
15. lerroa:
 
{{bizialdia|218ko|268ko|Galieno}}
 
[[Kategoria:Erromatar enperadoreak]]
[[Kategoria:Erromatar Inperioko kontsulak]]