Galba: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
8. lerroa:
== Agintean ==
Galbaren kezka nagusia estatuaren ahalmen ekonomikoa berreskuratzea izan zen. Horretarako, gogokoak ez ziren neurriak hartu zituen. Arriskutsuena [[Pretoriar Guardia]]ri haren izenean agindutako ordainsaria ez ematea izan zen. Ez zuen uste soldaduen leialtasuna erosi behar zela. Haren zuhurtziak eta arrandi ezak ere herritar xumeen kontrako iritzia areagotu zuten. Halaber, jendeak uste zuen adinak lehengo kemena agortu ziola, eta laguntzaileen menpe zegoela Galba.
69ko urtarrilaren 1ean, [[Germania Superior]]ko bi legioek ez zioten Galbari zin egin. Haren estatuak lurrera botata, enperadore berri bat eskatu zuten. Hurrengo egunean [[Germania Inferior]]ko soldaduak ere matxinatu ziren, eta enperadorea haiek hautatuko zutela erabaki zuten: [[Vitelio]], probintziako gobernaria. Ekaitza atertu nahian, Luzio Kalpurnio Pison oinordekotzat hartu zuen Galbak. Pretoriar Guardia sutan jarri zen, ohiko ordainketa eman ez zitzaiolako.
[[Oton]] [[Lusitania]]ko gobernaria ere haserretu zen Galbaren hautaketarengatik. Galbaren hasierako babesle sutsua izan arren, Pretoriar Guardiaren borondatea erosi zuen, bera enperadore izenda dezaten. Galba, ohatze batean eramana, hain zegoen ahulduta, matxinoen kontrako bataila batean hil zuten.
{{Commonskat}}
19. lerroa:
{{bizialdia|K. a. 0ko hamarkadako|69ko|Galba}}
[[Kategoria:Erromatar enperadoreak]]
[[Kategoria:Erromatar Inperioko kontsulak]]
|