Gaineztadura nuklear: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 27 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q465608 orrian
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Diagram human cell nucleus pt.svg|350px|thumb|rigth|]]
'''Gaineztadura nuklearra''' [[zelula]] [[eukarioto]]etan [[zelula nukleo|nukleoa]] inguratzen duen geruza bikoitz [[lipido|lipidikoa]] da. Nukleoaren edukia [[zitoplasma]]tik banantzen duen hesi fisikoa da, [[homeostasi]]az arduratzen dena, nahiz eta bien artean materiaren elkartrukea baimentzen duten [[poro nuklear]]rak dituen.
 
Gaineztaduraren mintz bakoitza bigeruza lipidiko bat da. Kanpoko mintza [[erretikulu endoplasmatiko]] bikortsuaren jarraipena da, hau da, gainazalean bikorrak dituen erretikulu endoplasmatikoa, barnekoa [[proteina]] askoren egonlekua den bitartean. Gaineztadura nuklearraren bi mintz hauek bat egiten dute poro nuklearrak dauden tokian.
6. lerroa:
Barne mintzarekin erlazionatuta [[xafla nuklear]]ra dago. Hau [[kromatina]] periferiko eta barne mintzaren artean dagoen geruza proteikoa da. Xafla honek [[kromosoma|kromosomen]] finkapen leku gisa jokatzeaz gain, nukleoari egonkortasun egiturala ematen dio.
 
[[Mitosi]]aren hasieran, hots, zelularen zatiketa hasten denean gaineztadura nuklearra desagertu egiten da. Zatiketa amaitu ondoren, berriro sortuko da mitosian lortutako bi zelula alaben nukleoak inguratuz. Prozesu hau xafla nuklearra osatzen duten proteinen asaldurari esker da posible.
 
{{Txantiloi:Zelularen osagaiak}}