Ireki menu nagusia

Aldaketak

19 bytes removed ,  Duela 9 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
== Bizitza ==
Gurasoak [[baserri]]tar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen: “''Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan''”. [[1954]]an, 21 urte zituela, argitaratu zituen lehen poemak eta hamar urte geroago, [[1964]]an bere lanik esanguratsuena, [[Zarautz|Zarauzko]] [[Itxaropena (argitaletxea)|Itxaropena ArgitaletxeaArgitaletxearekin]]rekin: ''[[Harri eta Herri]]''. ''La Tertulia de la Concordia'' deituriko bilgunean [[Blas Otero|Blas de Otero]] eta [[Gabriel Celaya|Gabriel Zelaia]] poetak izan zituen solaskide eta bere poesiagintzan erreferentzia nagusi bihurtu ziren, Espainiako [[Antonio Machado]] bezalakoekin batera, eta eragin horiek poesia sozialaren bideak harrarazi zizkioten: Arestirentzat, literatura oro da soziala. Poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste osoa zuen: Esanen dute / hau / poesia / eztela,/ baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat/ dela ("Poesia", 1963).
 
Literaturako genero guztiak idatzi zituen: poesia, narrazioa, antzerkia eta saiakera. [[Kriseilu]] antzerki taldearekin elkarlanean, euskal antzerki berriaren aitaponteko izan zen.
Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste [[T. S. Eliot|T.S. Elliot]], [[Giovanni Boccaccio|Boccaccio]], [[James Joyce]] eta [[Bertolt Brecht|Bertold Brecht]]. Aresti, [[galizia]]r intelektual batzuen lagun mina zen eta hartu-eman estuak izan zituen Bilboko galiziar komunitatearekin, hango "Centro Gallego"-ko ohiko bezeroa izaki. Hori zela eta, [[Federico García Lorca]]k [[galiziera]]z idatzitako poemak, [[Alfonso Rodríguez Castelao|Castelaoren]] ''"Nós"'' albuma eta [[Ramón María del Valle-Inclán|Valle-Inclánen]] [[gaztelania]]zko ''"Divinas Palabras"'' euskaratu zituen. Guardia Zibilak, haren etxean egindako miaketa batean, [[James Joyce]]ren ''Ulises'' eleberri erraldoiaren itzulpen eskuizkribua konfiskatu omen zion; paper-sorta hartaz ez da ezer gehiago jakin.
 
1957an [[Euskaltzaindia]]ko langile izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, [[euskara batu]]aren gurasoen artean koka dezakegu, [[Koldo Mitxelena]], [[Luis Villasante]] eta [[Txillardegi]] euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten ''Euskara Batuaren Kutxa'' bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatu zituela. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.
 
Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta [[Euskadiko Partidu Komunista|Euskadiko Alderdi Komunistaren]] inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikotako militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. Ezin eraman zezakeen Bilboko burges jeltzale erdaldunen itxurakeria eta langile [[maketo]]en giroan askoz gusturago sentitu zen. Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietatik jasan behar izan zituen: Ezkerretik "burges txikitzat" hartzen zuten bitartean, nazionalista batzuek [[Espainiar nazionalismo|espainolista]] zelako zurrumurrua zabaldu zuten. Garai hartan ''eladioak'' deituraz ezagunek, [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA]] sindikatuko sektoreek, [[boikot]]erako deialdiak egin zituzten Arestik eta [[Oskorri]] taldeak elkarlanean egiten zituzten musika-saioen aurka. Artikulu eta gutunen bitartez, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako euskal herritar intelektual nagusi guztiekin izan zuen iskanbila dialektikoren bat edo beste.
 
Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta ''poeta hiritar'' ere bai. Sarritan esan izan da, [[Bilbo]] hiria euskararen mapan kokatzea Arestiri zor diogula. Hain zuzen ere, 1950eko eta 1960ko hamarkadetako Bilbo industrial hura biziki presente egon da haren lanean; bera bizi izandako langileen auzoak: [[Zorrotza]] eta [[Basurtu]]. Azken auzo horretakoa da [[Amelia Esteban]] haren emaztea, "Melitxu", [[León (Espainia)|Leondik]] etorritako familiakoa.
 
[[1975]]eko [[ekainaren 5]]ean gazte eta etorkizunez beteta hil zen, 41 urterekin [[gibel]]eko [[eritasun]]ak jota.
Bi aro bereiz daitezke haren lanean:
 
* [[Aro sinbolista]] ([[1954]]-[[1961|61]]). ''[[Maldan behera]]'' poema, argi-ilunez iritsi zaigun mintzoa da; argi antsiak ez dira ilunpe eta itzaletatik bereizten. [[Jon Kortazar]]rek “aro sinbolista” terminoaz izendatzen du, aro horretan argitaratutako lanek [[sinbolismo]]aren ikuspegitik ekoiztuak izan direlako. Sinbolismoa [[erromantizismo]]ak zeukan idealismoaren barnean kokatzen zen literatur mugimendua izan zen eta, kritikari batzuen ustez, modernitatearen bigarren iraultza poetikoa eragin zuen (erromantizismoak sorturikoaren ostean eta abangoardiak eragindakoaren aurretik). Literatur Terminoen Hiztegiaren arabera, sinbolismoak hiru ezaugarri nagusi ditu: lehenengo ezaugarria zeharkako adierazpidea da. Sinbolistek neoplatonismoaren bidea jarraituz, errealitatea bitan banatzen dela uste dute, ''ikusten den mundua'' eta ''irudien mundua'', hitz poetikoa bien artean eraikitzen dute, izan ere, ikusten den munduko terminoak erabiltzen dituzte irudien mundu ezkutu horretako gauzak adierazteko. Hori dela eta, estetika sinbolistan metaforek berebiziko garrantzia dute. Bigarrena heriotzarekiko kezka da, giro ilun, huts eta tristeak eratzearen eragile. Azken ezaugarria musikaltasuna da: sinbolisten iritziz, bertsoen alde musikala oso garrantzitsua da, hitzik erabili gabe, sentipenak sortzeko gai delako. Esandakoa kontuan hartuz, ez da harritzekoa aditu askok [[T. S. Eliot]] idazlea jotzea Arestiren garai hartako inspirazio iturritzat. Lanei dagokienez, garai berekoa dugu haren lehen lan garrantzitsua, ''Bizkaitarrak'' (1959) poema, baina hala ere, [[Jon Kortazar]]ren aburuz, aro hartako gailurrean ''Maldan behera'' (1960) lana bide dago.
 
* [[Aro soziala]] ([[1964]]-[[1975|75]]). Ez dago ilunperik. ''Maldan beherako'' laino eta itzalak argi bortitz eta kolore bakaneko mintzo bilakatzen dira. Giza arazoen isla eta injustizien salaketa minbera da aro honetako lanetan ageri dena. Garai horretan gizartearen balioak azkar ari ziren aldatzen; Arestiren irakurleek beste kezka batzuk zituzten eta, gainera, literatur lan zuzenago eta hurbilagoak nahi zituzten, euskara ulergarri eta malguagoan. Arestiren poesia aldatu egin zen eta ondo bildu zituen horiek guztiak. Poesia eta euskal poesia artikuluan aditzera eman zuenez, bere ustez olerkariak gauzen esentziaz galdetu behar du, bere kasuan, galderak ''zertarako senti'' eta ''zertarako pentsa'' izan ziren. Horretaz gain, Arestiren aburuz olerkariaren betebeharra egia aurkitzea da (egia enpirikoa eta ez metafisikoa) eta egia hori herriari azaltzea. Aro honetan Aresti olerkari-profeta gisa aritu zen, eta poesia mailua bezala erabiliz giza kontzientziak ernatu zituen. Hizkera elitistaren ordez hizkera herrikoia erabili zuen, mezu soziala hobeto helarazteko. ''Maldan behera'' lanean aurkitu dezakegu ''[[Harri eta herri]]'' lanaren oinarria, nahiz eta sinboloen bidezko hizkuntza landu batekin ematen den. Oinarri hauen artean, hizkuntzaren zuzentasuna, garbizalekerien baztertzea eta herri-hizkeraren aldeko konpromisoa aurkitu ditzakegu, ahozkoa, bertsolaritzan oinarritua, eta idatzia, [[Axular]]rek eraginda. Estilo aldaketak, eragin literario ezberdinak izatea eskatzen du. Aro sozialeko inspirazio iturriak [[Blas Otero|Blas de Otero]] eta [[Celso Emilio Ferreiro]] izan ziren, besteak beste. Garai hartakoak dira, beraz, "[[Harri eta Herri]]" ([[1964]]), "Euskal Harria" ([[1967]]), "Harrizko Herri hau" ([[1970]]), "Azken Harria" ([[1976]]) (hil ondoren argitaratua). Izenburuetan ikus daitekeenez, ''harri''aren irudia darabil, “harri” eta “herri” kontzeptuak elkartu nahian. Elkarketa horrek, [[Kortazar]]ren iritziz, poesia egiteko modu berria sortu zuela pentsatzera garamatza, izan ere, une horretara arte “herri” kontzeptua “zuhaitz” terminoarekin lotu ohi zen. Gainera, lotura horrek ''Harriaren Aroari'' egiten dio erreferentzia, Arestiren ikuspegiaren arabera, euskaldunen Urrezko Aroa izan zena eta euskal izaeraren jatorrizko esentzia eraiki zuena ([[Sabin Arana|Sabino Aranak]] [[Erdi Aroa]] jotzen zuen Urrezko Arotzat; beraz, horretan ere berrikuntza ekarri zuen).
* Neurri tradizionalekin batera, bertso libreari ere ematen dio bide.
 
* [[Bertsolaritza]], kopla zahar eta herri-kantuen bidez, herritarrek errazago ulertzeko moduko olerki mota.
 
* [[Euskara batu]]aren aldeko apustu tinkoa: eskolaren bidez, euskal irakurleengana iristeko ezinbesteko bidea baita.
* ''[[Harri eta Herri]]'', [[Zarautz]], Itxaropena, [[1964]].
* ''Euskal elerti 69'', [[Donostia]], [[Lur argitaletxea|Lur]], [[1969]].
* ''Batasunaren kutxa'', Donostia, Lur, [[1970]] ([[Xabier Kintana|Xabier Kintanarekin]]rekin batera egindako lana)
* ''Cuarenta poemas'', [[Madril]], Helios, 1970. Barruan ''[[Nire aitaren etxea defendituko dut]]'', poema ospetsua dago.
* [http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=ares04 ''Harrizko Herri Hau''], Donostia, Lur, 1970.
 
{{bizialdia|1933ko|1975eko|Aresti, Kategoria:Gabriel}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko Aro Garaikidea]]
[[Kategoria:Gabriel Aresti]]