Félicité Robert de Lamennais: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Hugues Felicité Robert de Lamennais''' ([[Saint-Malo]], [[1782]]eko [[ekainaren 19]]a - [[Paris]], [[1854]]ko [[otsailaren 27]]a) [[frantziar]] [[apaiz katoliko]], idazle eta pentsalaria izan zen.
 
== Bizitza ==
Matematika-irakaslea izan zen [[Jean-Marie de Lamennais|bere anaiak]] sortutako Saint-Maloko apaizgaitegian; [[1816]]an apaiztu zen Vannesen. [[1817]]tik [[1823]] bitartean, ospe handia eman zion ''Essai sur l´indifférence en matière religieuse'' (“Erlijiozko axolakabetasunari buruzko saiakera”) idatzi zuen.
 
[[1925]]ean argitaratutako ''De la religion considérée dans ses rapports avec l´ordre politique et social'' (“Erlijioaz, antolamendu politiko eta sozialarekin dituen harremanen ikuspuntutik”) liburuan aginpide zibilak Elizaren aginpidera makurtu behar zuela zioen. [[1830]]ean, [[Jean-Baptiste Henri Lacordaire|Lacordairerekin]] eta [[Charles Forbes René de Montalembert|Montalembertekin]] batera, ''L´Avenir ''egunkaria sortu zuen, elizaren eta estatuaren aldeko bereizketaren aldekoa. [[1832]]an, Elizak ''Mirari vos'' [[entziklika]]ren bidez gaitzetsi egin zituen haren ideiak.
 
[[1834]]an argitaratutako ''Paroles d´un croyant'' (“Fededun baten hitzak”) liburuak berriro ere Elizaren gaitzespena jaso zuen eta Lamennais Eliza katolikotik at geratu zen. ''Le livre du peuple'' ([[1838]], “Herriaren liburua”), ''Le Pays et le Gouvernement'' ([[1840]], “Herrialdea eta Gobernua”) eta ''Esquisse d´une philosophie'' ([[1841]]-[[1846]], “Filosofia baten zirriborroa”) liburuetan kontzientzia-askatasunaren aldeko agertu zen. [[1848]]an, herriaren ordezkari hautatu zuten batzar legegilerako.
14. lerroa:
 
{{bizialdia|1782ko|1854ko|Lamennais, Felicite Robert de}}
 
[[Kategoria:Saint-Malotarrak]]
[[Kategoria:Index Librorum Prohibitorum]]