From Dusk till Dawn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''''From Dusk till Dawn''''' ([[euskara]]z ''Ilunabarretik Egunsentira arte'') [[1996]]ko [[Robert Rodriguez]] [[estatubatuar]] [[zinema zuzendari]]aren [[beldur]]rezko [[film (zinema)|filma]] bat da. Gidoia [[Quentin Tarantino]]k idatzi zuen, eta bertan [[George Clooney]], [[Harvey Keitel]], [[Juliette Lewis]] aktoreek eta Quentin Tarantino berak antzeztu zuten.
 
== Argumentua ==
{{argumentua}}
Seth eta Richard "Ritchie" Gecko ([[George Clooney]] eta [[Quentin Tarantino]]) [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBtako]] kriminal arriskutsuenetakoak diren bi anai dira. [[FBI]] eta [[Texas]]ko polizia atzetik jarraika dituztela ozta-ozta ihes egiten dute. Fuller familiako senideak ([[Harvey Keitel]], [[Juliette Lewis]] eta [[Ernest Liu]]) bahituta hartu ondoren, haien autokaraban [[Mexiko]]ra joango dira.
 
Behin muga igaro ondoren, iluntzean basamortuaren bihotzean dagoen "Titty Twister" ("Titi Kiribildua") deritzon ospe eta itxura txarreko tabernazulora iritsiko dira. Hasiera batean egunez motorzaleen taberna zatar baina arrunta dirudienak gaua iristean sekulako ezustekoa emango die, ingurumari guztiko [[banpiro]]en gordeleku eta janlekua baita.
 
== Aktoreak ==
* [[Harvey Keitel]]: Jacob Fuller
* [[George Clooney]]: Seth Gecko
16. lerroa:
* [[Michael Parks]]: Earl McGraw ([[Texas Rangers|Texas Rangerra]])
* [[Brenda Hillhouse]]: Gloria (bahitua)
* [[John Hawkes]]: Pete Bottoms
* [[Cheech Marin]]: Muga zaindaria / Chet Pussy / Carlos
* [[Salma Hayek]]: Santanico Pandemonium
25. lerroa:
* [[Kelly Preston]]: Kelly Houge
 
== Kanpo loturak ==
* [https://www.youtube.com/watch?v=6RF0hYk7tc8 ''From Dusk till Dawn'' filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com] {{en}}
* [http://www.imdb.com/title/tt0116367/ IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}