Freikorps: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Freikorps''' ([[aleman]]ez ''gorputz aske'') izena armada boluntarioei deitzeko erabili ohi zen hasiera batean, baina bi gerra handien artean izan ziren talde paramilitar faxistek eman zien ospea.
 
Lehenengo, Freikorps-ak [[Frederiko II.a Handia|Frederiko II.a Prusiakoak]] erabili zituen [[Zazpi Urteko Gerra]]n eta [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] gerretan ere ikus ditzakegu. Ez ziren armada erregularraren gustuko eta erantzukizun handirik gabeko lanak esleitzen zizkieten.
 
Hala ere, Freikorpsen esanahia aldatzen joan zen eta [[1918]]ko azaroko iraultzaren ondoren, erakunde paramilitar [[faxismo|faxistak]] izendatzeko erabiltzen hasi zen. [[Weimarko Errepublika|Weimar Errepublika]] garaian hauetako talde ugari ezin etsirik zeuden, gerra galdu izana ezin baitzuten irentsi. Gainera, [[Espartakisten Liga|espartakisten]] altxamendua piztu zenean, Gustav Noske, defentsa ministroak, Freikorpsen bortizkeria erabili zuen hura itzaltzeko, [[1919]]ko [[urtarrilaren 19]]an [[Karl Liebknecht]] eta [[Rosa Luxemburg]] erail zituztelarik.
 
Freikorps asko izan ziren [[Baltikoa|Baltiko]], [[Silesia]] eta [[Prusia]]n [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren. [[1920]]an "ofizialki desegin" zituzten, baina kide ohiak [[1923]]ko estatu kolpean parte hartu zuten eta etorkizuneko [[alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|alderdi naziko]] lider asko Freikorps ohiak ziren, [[Ernst Röhm]] bezala, [[Sturmabteilung]]-eko (SA) buruzagia izango zena etorkizunean edo [[Rudolf Höß]], [[Auschwitz]]eko komandantea izango zena. Gehienek lagundu zioten [[Adolf Hitler|Hitlerri]], baina askok ezin zuten ahaztu [[1919]] eta [[1920]]an ez zutela komunisten aurkako borroketan parte hartu.