François Fénelon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''François Fénelon''', jaiotza-izena: '''François de Salignac de la Mothe''' (Fénelon gaztelua, [[Sainte-Mondane]], [[Périgord]], [[1651]]ko [[abuztuaren 6]]a - [[Cambrai]], [[1715]]ko [[urtarrilaren 7]]a) [[frantziar]] artzapezpiku eta [[teologia|teologoa]] izan zen.
 
== Bizitza eta lanak ==
[[1678]]an, [[katolizismo|katoliko]] egindako [[erreforma protestantea|protestanteen]] alabek ikasten zuten barnetegiko (''Institut des Nouvelles Catholiques'') zuzendari izendatu zuten, eta hamar urte egin zituen kargu horretan. Garai horretan idatzi zituen ''Traité de l´éducation des filles'' ([[1687]], ''Nesken irakaskuntzarako gidaliburua''), ''Traité du ministère des Pasteurs'' ([[1688]], ''Apaizen egitekoei buruzko liburua'') eta ''Réfutation du système de Malebranche'' (''Malebrancheren sistema arbuiatuz'').
 
1689an [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.aren]] bilobaren irakasle izendatu zuten, eta harentzat idatzi zituen ''Aventures de Télémaque'' ([[1699]]. [[Joan Piarres Duvoisin]] idazle euskaldunak itzuli zuen obra hori, [[1830]]. urtetik aurrera<ref>François FÉNELON: [http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/D/DuvoisinTelemake.htm Telemake] Euskaratzailea: Joan Piarres Duvoisin. Klasikoen gordailua. Klasikoak.armiarma.com</ref>), ''Dialogues des morts'' ([[1700]], ''Hildakoen hizketak'') eta alegia-liburu bat (''Fables'').
 
''Plan de Gouvernement'' ([[1710]]) eta ''Essai philosophique sur le Gouvernement civil'' liburuetan herrien aginpideko oinarriak finkatu zituen. Liburu horietan azaldu zituen ideiei esker, 1695ean [[Cambrai]]ko artzapezpiku izendatu zuten. [[Jacques Bénigne Bossuet|Bossueten]] ''États d´oraison'' liburuari erantzunez, ''Explication des maximes des Saints'' ([[1697]]) idatzi zuen. Bossuetek ''Relation sur le quiétisme'' (1698) idatziz erantzun zion, eta azkenik [[Inozentzio XII.a]] aita santuak haren liburuko 23 proposamen kondena zitzan lortu zuen. Fénelon erabaki horren aurrean makurtu zen, ''De Auctoritate'' liburuan esaten zuena betez.
18. lerroa:
 
{{bizialdia|1651ko|1715eko|Fenelon, Francois}}
 
[[Kategoria:Apezpiku katolikoak]]
[[Kategoria:Frantziako apezpikuak]]