Frantzisko Xabierkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.86.134.42 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
'''Frantzisko Xabierkoa'''<ref>{{erreferentzia|abizena= |izena= |url= http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf |izenburua= Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak |bilduma = | argitaletxea= hezkuntza.ejgv.euskadi.eus |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>, bataioko izen-deiturez '''Frantzisko Jatsu Azpilikueta''' ([[Xabier]], [[Nafarroako Erresuma]], {{data|1506|4|7}} - Shangchuan uhartea, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]], {{data|1552|12|3}}) nafar misiolaria izan zen, [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundiko]] lehenengo zazpi kideetako bat. ''Indietako Apostolua'' ezizena eman zitzaion<ref name="auñafx">{{erreferentzia|abizena= Larrañaga |izena= Luis F. |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee63924 |izenburua= Francisco de Javier |bilduma = Auñamendi Eusko Entziklopedia | argitaletxea= euskomedia.org |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>. [[Eliza Katolikoa]]k [[1622]]an santutu zuen, '''San Frantzisko Xabierkoa''' izenarekin, eta [[abenduaren 3]]an ospatzen du haren eguna. [[Nafarroa Garai]]ko eta [[Euskal Herri]]ko zaindaria da, eta baita [[euskara]]ren santu ofiziala ere; hori dela eta, [[Euskararen Nazioarteko Eguna]] (ENE) abenduaren 3an da.
 
[[Paris]]en eliza ikasketak egiten ari zela, [[Ignazio Loiolakoa]] ezagutu zuen, eta harekin eta beste bost lagunekin, [[Jesusen Lagundia]] sortu zuten 1534an. Bizitzako azken hamaika urteak misioetan eman zituen, [[India]], [[hego-ekialdeko Asia]] eta [[Japonia]]n, eta [[Txina]]ra joan nahi izan zuen, konturatu baitzen japoniarrek Txinan bilatzen zutela jakintzaren sorburua; hartarako ahaleginetan ari zela ordea, sukar batez hil zen<ref name="lur">{{erreferentzia|abizena= |izena= |url= http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c06036/eu_x_0004/x0004.html |izenburua= Xabierko Frantzisko |bilduma = Lur hiztegi entziklopedikoa | argitaletxea= egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi hori Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu du, Open Data Euskadi webgunean |sartze-data= 2016-8-16}}</ref>.
 
Esan izan da Frantzisko Xabierkoak 1.000.000 lagun kristautu zituela, baina gaur egun 30.000 besterik ez zirela uste da. Hizkuntza arazo larriak izan zituen beti; haren ustez misiolariek ebanjelio lurretako hizkuntzak eta ohiturak beretu behar zituzten, eta betiere saiatu zen lekuan lekuko elizgizonak prestatzen. Askoren iritzien kontra, bataiatu ondoren ez zuen jendea baztertua uzten; aitzitik, lan handia egin zuen besteek presaka bataiatuak hezitzen. Indian kristautu zituen eremuek gaur egun ere kristau diraute, baina [[Molukak|Moluketan]] eta Japonian [[XVII. mende]]an izan ziren eraso eta esespen gogorrek suntsitu zituzten hark sorturiko misioak, ez ordea milaka martiri hil gabe<ref name="lur"></ref>.
 
== Frantzisko Xabierkoaren garai historikoa ==
Frantzisko Xabierkoa [[1506]]an jaio zen. Sei urte geroago, [[1512]]an, Fadrique Álvarez de Toledo [[Alba de Tormesko dukerria|Albako Dukearen]] gidaritzapean zeuden [[Espainiako Erresuma]]ren tropek [[Nafarroako konkista|Nafarroako Erresuma konkistatu]] zuten, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoaren]] aginduz eta [[beaumontar]]ren laguntzaz. Azken horiek [[agaramontar]]ren aurka borrokatu berriak ziren [[Nafarroako Gerra Zibila|Nafarroako Gerra Zibilean]]. Inbasioaren ondoren, zenbait nafar kontraeraso gertatu ziren, baina, azkenik, [[Gaztelako Erresuma]]k [[Nafarroa Garaia]] bereganatu zuen<ref>{{erreferentzia|abizena= Monteano |izena= Peio J. |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/154040 |izenburua=
La conquista de Navarra |bilduma = Auñamendi Eusko Entziklopedia | argitaletxea= euskomedia.org |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>. [[Nafarroa Beherea]]k, [[Pirinioak|Pirinioen]] iparraldera egonik, erresuma independente iraun zuen [[1620]] inguru arte.
[[Fitxategi:Escudo del Reino de Navarra.svg|leftezkerrera|thumb|200px|[[Nafarroako Erresuma]]ren armarria]]
[[Fitxategi:CastillaLeon 1360.png|thumb|250px|Nafarroako Erresumaren egoera, Frantzisko Xabierkoaren garaian.]]
 
Frantzisko Xabierkoa [[agaramontar]] familia nabarmen bateko senide zen. Haren aita, [[Joanes Jatsu]], [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes III.a]] erregearen Errege Kontseiluko presidentea izan zen; hortaz, inbasioaren ondoren, familiak [[Bearno]]ra erbesteratu behar izan zuen, eta handik denbora gutxira aita hil zen. [[Mikel Jatsu Azpilikueta|Mikel]] eta [[Joanes Jatsu Azpilikueta|Joanes]], Frantziskoren anaiak, Joanes III.aren eta [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina Foixkoa]] erreginaren armadako gerlariak izan ziren, eta Erresuma Zaharra berreskuratzeko kontraeraso askotan parte hartu zuten<ref name="camp">{{erreferentzia|abizena= Campion |izena= Arturo |url= http://atzoatzokoa.gipuzkoakultura.net/c128f13/ |izenburua= La familia de S. Francisco de Xabier |bilduma = | argitaletxea= atzoatzokoa.gipuzkoakultura.net |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>.
 
[[1521]]eko maiatzaren 20an, [[Iruñeko gudua]] gertatu zen. [[Ignazio Loiolakoa|Iñigo Lopez Loiolakoa]] kapitainaren soldaduak, [[Gaztelako Erresuma]]ren aldekoak, Iruñeko gotorlekuan gazteluratuta zeuden. Frantzisko Xabierkoaren anaiek haien aurka eraso egin eta gero, Iñigo larriki zaurituta geratu zen<ref>{{erreferentzia|abizena= Larrañaga |izena= Koldo |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee96790 |izenburua= Ignazio Loiolakoa |bilduma = Auñamendi Eusko Entziklopedia | argitaletxea= euskomedia.org |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>. Zenbait urte geroago, Ignazio Loiolakoak (Iñigoren ordez Ignazio izena hartu baitzuen) [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundia]] sortu zuen, bere aldamenean Frantzisko Xabierkoa lankide eta adiskidea zuela.
 
1521eko ekainaren 30ean, [[Noaingo gudua]]n, gaztelar tropek nafar-gaskoiak garaitu zituzten; gudu horrek [[Nafarroako Erresuma]]ren etorkizuna zeharo baldintzatu zuen. [[1516]]an, [[Francisco Jiménez de Cisneros|Cisneros kardinalaren]] aginduz, [[Xabierko gaztelu]]ko kanpoko hormak eraitsi, dorreak moztu, hobiak itsutu eta [[matakan]]ak eta gezi-leihoak baliogabetu ziren; gauza bera egin zuten Nafarroako gainerako gotorlekuetan ere<ref>{{erreferentzia|abizena= Arrizabalaga |izena= Juan Mari |url= http://www.karmelaldizkaria.eus/upload/pdf/karmel-2013-1-Euskal_Herriko_gotorlekuak.pdf |izenburua= Euskal Herriko gotorlekuak |bilduma = Auñamendi Eusko Entziklopedia | argitaletxea= euskomedia.org |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Castillo de Javier.jpg|thumb|350px|[[Xabierko gaztelua]], Nafarroa Garaiko [[Xabier]] herrian.]]
== Lehen urteak ==
Frantzisko Xabierkoa 1506ko apirilaren 7an jaio zen, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[Xabier]] herrian dagoen [[Xabierko gaztelua]]n, familia noble baten altzoan. Orduan, [[Nafarroako Erresuma]] independentea zen. Haren aita, [[Joanes Jatsu]], [[Albreteko leinua|Albreteko]] [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes III.a]] erregearen Errege Kontseiluko presidentea zen. Ama, Maria Azpilikueta, familia noblekoa zuen, eta senideetako batek, [[Martin Azpilikueta]]k, ''doctor navarrus'' izendapena zuen<ref name="auñafx"></ref>. Frantzisko Xabierkoa bost anai-arreben artean gazteena zen: Magdalena, Ana, Mikel eta Joanes ziren beste laurak.
 
Nafarroako Erresumaren independentzia galarazi zuten gertakari historikoek asaldatu zuten Frantziskoren haurtzaroa, gertakari horietan nahaspilatuta egon baitzen bere familia. Haren jaiotetxea [[Albreteko leinua]]ren aldekoen bilgunea izanik, familiak porrotaren ondorioak jasan zituen, gaztelarren mendekuaren eraginez. Anaiak [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes III.a]] erregearen gudarosteko partaide izan ziren, eta arrazoi horregatik espetxeratuak<ref name="camp"></ref>. Gertakari horiek guztiek bultzatu zuten Frantzisko gaztea ikasketa erlijiosoak egitera. Frantzisko Xabierkoak [[Portugal]]go banderapean egin zituen bidaia ebanjelizatzaile guztiak.
 
== Parisko ikasketak ==
[[1524]]an, Frantzisko Xabierkoak [[Paris]]ko [[Sorbonako Unibertsitate]]ra joatea erabaki zuen. Aurretik, Giza Zientziak ikasi zituen [[Leire]], [[Tafalla]] eta [[Zangotza]]n; azken ikasketak [[Iruñea]]n egin zituen<ref name="auñafx"></ref>.
 
[[1525]]eko irailean Parisera joan zen, eta han [[Ignazio Loiolakoa]] ezagutu zuen, aurrerantzean lagun mina izan zuena. Parisko garai zail eta gogorretan Ignaziok ez zuen inoiz Frantzisko Xabierkoa bakarrik utzi, beti lagundu zion; adibidez, Xabierkoak arazo ekonomikoak izan zituenean.
 
Han osatu zuten, beste bost adiskiderekin batera, [[Jesusen Lagundia]]ren enbrioia. [[1534]]ko abuztuaren 15ean, ikasketak bukatu ostean, karitate eta kastitate zina egin zuten, eta [[Lur Santu]]ra erromesaldia egiteko hitza ere eman zuten. Hori guztia [[Montmartre]]ko [[Saint-Pierre de Montmartre eliza|Saint-Pierre elizan]] gertatu zen. Frantzisko Parisen geratu zen Teologia ikasten beste bi urtez, Inazio Loiolakoarekin ''[[gogo-jardunak|gogo-jardun]]'' batzuetan parte hartu ondoren<ref name="auñafx"></ref>.
 
== Italiako egonaldia ==
[[Fitxategi:Saint_Francis_Xavier_taking_leave_of_King_John_III_(1635)_-_José_Avelar_Rebelo.png|thumb|280px|Frantzisko Xabierkoa [[Joanes III.a Portugalgoa]]rekin, [[1635]], José de Avelar Rebelo.]]
[[1537]]an, berriz ere Ignazio Loiolakoarekin elkartu zen Italiara bidaiatzeko. [[Erroma]]n, Lur Santura joan baino lehen, [[Paulo III.a]] [[aita santu|aita santua]]a bisitatu zuten haren bedeinkapena eskatzeko. Baina bidaia hori bertan behera geratu zen, [[Venezia]] [[Turkia]]rekin gudan hastean. Biak Veneziara iritsi eta [[ekainaren 24]]an Frantzisko Xabierkoa apaiztu zen<ref name="auñafx"></ref>.
Lur Santura joateko esperantza galdurik, 1537-1538ko neguan haren adiskideekin batera inguruko herrietan predikatzen ibili zen; Frantzisko, zehazki, [[Bolonia]]n aritu zen lanean<ref name=xabmun>{{erreferentzia|abizena= |izena= |url= http://dpto.educacion.navarra.es/elmundodejavier/index_E.htm |izenburua= Xabierren mundua |bilduma = | argitaletxea= dpto.educacion.navarra.es |sartze-data= 2016-7-23}}</ref>.
 
41. lerroa:
 
== Misio bidaiak ==
Lisboara zihoala, geldialdi bat egin zuen [[Azpeitia]]n, Ignazio Loiolakoaren etxea ezagutu eta haren anaia Beltrani gomendiozko gutunak emateko. Denboraldi batez Lisboan egon ziren eta, tarte horretan, Frantzisko Indietara joateko hautatu zuten. Lisboako egonaldian hiriko txiroei ebanjelioa predikatzen aritu ziren, atsedenik gabe. [[1541]]eko [[apirilaren 7]]an, haren 35. urtebetetze egunean, espedizioa itsasoratu zen, eta [[abenduaren 22]]an [[Mozambike]]ra iritsi zen. Bertan, hurrengo urteko otsailera arte gelditu behar izan zen. Egonaldi hartan ospitalean lagundu zuen, eta jabetu zen Portugalgo kolonizatzaileek indigenei ematen zieten tratu txarraz; horrek lehenengo liskarrak eragin zituen<ref name="auñafx"></ref>.
 
[[Fitxategi:Xavier_f_map_of_voyages_asia.PNG|thumb|centreerdian|800px|Frantzisko Xabierkoaren misio bidaiak]]
=== Goa eta India ===
[[Malindi]]n eta [[Sokotra]]n geldialdiak egin ostean, [[1542]]ko [[maiatzaren 6]]an [[Goa]]ra iritsi zen<ref>Geroago, Goa [[Portugaldar India]]ko hiriburua izan zen</ref>. Juan Barrosen kristau-ikasbidean oinarritutako testu bat prestatu eta argitaratu zuen, eta hirian zehar dotrina katolikoa predikatzen hasi zen. Aldi berean, hilzorian zeudenei laguntzen, presoak bisitatzen eta behartsuei laguntza eskaintzen ibili zen<ref name="auñafx"></ref>.
 
[[Fitxategi:Peter Paul Rubens - The miracles of St. Francis Xavier - Google Art Project.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|Frantzisko Xabierkoaren mirariak, 1617-1618, [[Peter Paul Rubens]], [[Kunsthistorisches Museum]], [[Viena]].]]
Bertakoengana errazago hurbiltzeko asmoz, herrialdeko hizkuntza ikasten hasi zen. San Paulo apaiztegiko zuzendari-karguari ezezkoa eman ondoren, [[1542]]ko urrian itsasoratu zen [[Perla Arrantzaleen Kostaldea|Peskerira]] joateko, Goatik 800 kilometrora. [[Tuticorin]]en lehorreratu zen eta urtebete baino gehiago igaro zuen eskualde horretan, Parava etniako arrantzaleak kristautzen. Haren ebanjelizatze lana zela-eta, [[brahman]]ek susmo txarrak hartu zituzten; [[Thiruchendur]]-en elkartu zen haiekin eta luze eztabaidatu zuten erlijio gaiez<ref name=xabmun></ref>. [[Tamilera]] ikasi ondoren, zeruari eta infernuari buruzko hitzaldi bat eta testu kristauen itzulpen batzuk idatzi zituen hizkuntza horretan.
 
[[1543]]ko azaroan, Micer Paulo eta Mansilla adiskideekin elkartu zen [[Goa]]n, eta hiri horretako [[Juan de Alburquerque]] gotzainarekin hitz egin zuen misiolari gehiago eskatzeko. Gotzainak sei apaiz igorri zituen lan horretarako. Lagun horiekin berriz ere Peskeriara itzuli zen. Bidaldian zenbait gutun idatzi zizkien Erromako lagunei. Horietako batean honakoa dio<ref name="auñafx"></ref>:
 
{{esaera2|''(...) Jendea kristautzeko aukera galtzen da alderdi hauetan, ebanjelizazioaren ardura hartuko duen pertsonarik ez dagoelako. Askotan, burua galdu duen gizakiaren antzera unibertsitate horietara oihuka sartzeko pentsamenduek mugiarazten naute, eta batez ere Parisko Unibertsitatera, Sorbonara, borondatea baino gehiago solasa duten horiei esateko has daitezela unibertsitate haietatik fruituak ateratzen. Zenbat arima geratzen dira zerura joan gabe, eta haien axolagabekeriagatik doaz infernura! Halako jendetza egiten da kristau inguru hauetan, nabilen lurralde honetan, ezen batzuetan besoak nekaturik ditudala iruditzen baitzait hainbeste bataiatzeagatik, eta hitz egin ezinik gelditzen bainaiz, hainbeste aldiz Kredoa, mandamenduak eta bestelako otoitzak haien hizkuntzan errepikatzearen ondorioz.''}}
 
Peskerian katekistak jarri zituen herrixka bakoitzean; haien zeregina haurrei otoitzak erakustea eta misiolari lanak egitea zen. Horrezaz gainera, eskualde bakoitzean ordezkari bana izendatu zuen, misioaren egoeraren berri eman ziezaion. Lurraldea antolatu ostean, [[Manapad]] eta hegoaldeko itsasaldera joan zen. Hilabete egon zen [[Travancore]]n bizi ziren makua etniako arrantzaleekin, eta 10.000 gizon-emakume baino gehiago bataiatu zituen. [[1544]]. urtean zehar, hogeiren bat ebanjelizazio bidaia egin zituen. [[Zeilan]]go kristauen hilketen berri izan zuenean, [[Goa]]ra joan eta agintariarekin hitz egin zuen. Jafnapatango erregeak kristauen aurka eginiko ekintzak zigortzeko espedizio bat antolatu zen, eta Frantziskok hartan joatea erabaki zuen. Baina, interes materialak zirela-eta, espedizio hori ez zen egin<ref name="auñafx"></ref>.
 
=== Hego-ekialdeko Asia ===
[[1545]]eko abuztuaren amaieran, [[Molukak]] uhartedirantz abiatu zen, [[Juan Eiro]] lagun zuela. Hilabete baten buruan [[Malaka]]ra iritsi zen. Hiru hilabetean [[malaysiera]]ren, bertako hizkuntzaren, gutxienekoak ikasi eta hango kultura bereganatu zuen. Ondoren, herriz herri misiolari ibiltzeaz gain, kristau-ikasbidearen oinarrizko testuak itzuli zituen malaysierara, bertako adituen laguntzaz<ref name="auñafx"></ref>. Urte hartan, Portugalgo erregeari ''«Berorren Maiestatearen ofizialek ezartzen dituzten laido eta injustiziei buruz»'' idatzi zion. ''Jesusen Lagundiko katekistentzako argibideak'' ere prestatu zituen.
 
Haren helburua, ordea, Moluketara iristea zen. Beraz, [[1546]]ko urtarrilean itsasoratu zen [[Ambon (uhartea)|Ambonera]] bidean. Hilabete eta erdi nabigatzen igarota, helmugara heldu zen. Ondorengo lau hilabeteetan, eskualdeko hainbat uhartetan ibili zen predikatzen. Tradizioak dioenez, [[Seram]] uhartera zihoala, gurutzea galdu zuen [[enbata]] batean. Lehorreratu zirelarik, uretatik irten zen karramarro batek gurutzefika itzuli zion. Urte bereko uztailean, Ambondik 500 kilometrora dagoen [[Ternate (Indonesia)|Ternatera]] heldu zen. Hiri hau [[espezia]] merkatalgune garrantzitsua zen, eta portugaldarren jabetzarik ekialdekoena. Bertan hiru hilabetez egon eta gero, [[Morotai|Moro uharteetara]] joan zen, ebanjelioa predikatzera. Hamabi urte baino gehiago ziren ez zela apaizik alderdi hartan. Izan ere, Frantziskoren aurrekoak uharteko bizilagunek hil zituzten<ref name=xabmun></ref>. Moro uharteetan beste hiru hilabete eman ondoan, itzulerako bidaiari ekin zion; Ternate, Ambon eta Malakan pausaldiak egin ostean, [[1548]]ko [[urtarrilaren 13]]an Cochinera iritsi zen<ref name="auñafx"></ref>.
 
=== Japonia ===
[[Fitxategi:Franciscus de Xabier.jpg|thumb|280px|Frantzisko Xabierkoaren japoniar irudia, [[XVII. mende]]a, [[Kobe]]ko museoa.]]
XVI. mendearen erdialdean, [[Japonia]], [[Marco Polo]]k aipatutako Zipango ospetsua, ezezaguna zen europarrentzat, 1547an [[tifoi]] batek portugaldar itsasgizon batzuk bazter hartara eraman zituen arte. Horren berri izan zuenean, uharte hori ezagutzea gogoratu zitzaion Frantziskori<ref name=xabmun></ref>. Aurretik, baina, India eta Moluka uharteetan ezarritako misioen berrantolatze- eta gainbegiratze-lanak egin behar izan zituen; nahigabeturik sentitu zen misioek jasandako narriadura ikusita, bere gutunetan erakusten duen moduan.
 
Azkenik, [[1549]]ko [[Erramu Igandea]]n Japoniarantz abiatu zen, aita Cosme de Torres, anaia João Fernandes eta Iagiro japoniarra lagun zituela; Cochin eta Malakan geldialdiak egin ondoren, [[abuztuaren 15]]ean [[Kagoshima]]n lur hartu zuten, orduko Hegoaldeko Japoniako erresumaren hiriburuan. Frantzisko [[japoniera]] pixka bat ikasten saiatzen zen bitartean, Iagirok kristau ikasbidea, [[kredo]]a eta otoitz batzuk itzuli zituen hizkuntza horretara<ref name="craw">{{erreferentzia|abizena= Crawley |izena= John J.|url= http://www.ewtn.com/library/MARY/XAVIER2.htm |izenburua= St. Francis Xavier, apostle of the Indies and Japan |bilduma = Lives of Saints | argitaletxea= ewtn.com |sartze-data= 2016-8-13}}</ref>. Frantziskok horiek buruz ikasi eta kale zein etxeetan predikatzen jardun zuen. Jakinminez zeudenen galderei erantzuteko itzultzaile batez baliatzen zen. Baina jende gutxi bihurtu zen kristau federa. Misioaren porrotaren aurrean, eskualde hartako erregearekin elkarrizketatzea pentsatu zuen, hura katolizismora bilakatuko balitz, herriak gauza bera egingo zuelakoan. Asmo horrekin, [[1550]]eko irailean, Kagoshiman urte bat eman eta gero, iparralderantz abiatu zen<ref name="auñafx"></ref>.
 
[[Hirado]]n jardun zuen hiru hilabeteetan kristau-talde bat sortzea lortu zuen. Ondoren, [[Honshu|Hondo]] uhartera igaro eta [[Yamaguchi]]ra iritsi zen; gero, [[Sakai (Osaka)|Sakaira]] eta [[1551]]eko otsailean [[Kyoto|Miakora]], inperioko hiriburura. Enperadoreak kristautasuna uharte osoan predikatzeko baimena eman ziezaion nahi zuen, baina harekin biltzea ere ez zuen lortu<ref name=xabmun></ref>. Miakon bi aste pasatu ondoan, Yamaguchira itzuli zen<ref name="craw"></ref>. Bertako [[daimyō]]ak ebanjelioaren berri ematea baimendu zion; bost hilabetez aritu zen horretan, eta mila lagun inguru kristautu zituen<ref name=xabmun></ref>. Irailean, Bungoko daimyōak deitu zion, [[Kyushu]] uhartean predikatzeko baimena emateko. Hilabete geroago, eta hainbat jende kristautu ondoren, Indiako albiste larriak iritsi zitzaizkion eta [[Goa]]ra itzultzea erabaki zuen, aita Torres eta anaia Fernandes Japonian utzirik<ref name="craw"></ref>.
 
=== Azken bidaia eta heriotza ===
1511ko azaroan Frantzisko itsasoratu zen, Japoniatik Indiara itzultzeko. [[Kanton]]dik hurbil egindako pausaldiaren ostean, [[Malaka]]rantz abiatu zen Diego Pereiraren Santa Cruz ontzian. Malakara iristean, jakinarazi zioten Jesusen Konpainiako Indiako probintzial edo arduradun izendatu zutela. [[1552]]ko urtarrilaren 24an [[Kochi]]ra iritsi zen eta otsailaren 18an [[Goa]]ra. Ondoko bi hilabeteetan, misioetako arazo batzuk konpontzeaz gain, bere azken bidaia prestatzen ibili zen: Txinakoa<ref name="auñafx"></ref>.
 
[[Fitxategi:The remains of Saint Francis Xavier..JPG|thumb|300px|Frantzisko Xabierkoaren hilobia, [[Goa]]ko Bóm Jesus basilikan.]]
Txinara joan ahal izateko, Goako erregeordea konbentzitu zuen Portugalgo enbaxada ofiziala bidal zezan, hori baitzen modu bakarra ontzi portuges bat Txinan porturatu ahal izateko. 1552ko apirilaren 17an abiatu zen enbaxada, Santa Cruz ontzian. Frantziskorekin aita Gago, Álvaro de Ferreira anaia, Antonio de Santa Fe (txinatar jatorrikoa) eta Cristóbal deituriko indiar morroia zihoazen<ref name="auñafx"></ref>; Diego Pereira, berriz, Portugalgo erregeren enbaxadore zihoan. [[Malaka]]ra iritsitakoan arazoak izan zituzten Alvaro de Ataide kapitainarekin eta bidaia bi hilabetez atzeratu zen. Uztailaren 17an portutik irteteko baimena eman zien, baina Pereira gabe. Enbaxada izaera kenduta, ia ezinezko bihurtu zen espedizioa Txinan lehorreratzea. Hala ere, Frantziskok bidaia jarraitzea erabaki zuen<ref name=xabmun></ref>.
 
1552ko abuztuaren amaieran, Santa Cruz ontzia [[Shangchuan]] uhartera heldu zen. Uharte hori txinatar eta portugaldar merkatarien bilgunea zen. Frantziskok kontinentera iristeko zuen bide bakarra txinatar ontzi batek ezkutuan eramatea zen; arrisku handiko zeregina, atzerritarrek debekatua baitzuten Txinan sartzea. Hiru hilabetez egon zen horren zain. Baina azaroaren 21ean, meza ematen ari zela, ondoeza egin zitzaion, biriketako gaitz batek jota. Orduko, Antonio txinatar lagun fidela bakarrik zuen ondoan. Azkenik, abenduaren 3an hil zen, 46 urte zituela<ref name=xabmun></ref><ref name="mgd">{{erreferentzia|abizena= |izena= |url= http://www.jesuites.com/2012/01/saint-francois-xavier-sj/#sancian |izenburua= Saint François Xavier sj (1506 – 3 déc. 1552) |bilduma = | argitaletxea= jesuites.com |sartze-data= 2016-8-16}}</ref>. Tradizioaren arabera, hil aurreko azken hitzak, otoitz xume batzuk, ama hizkuntzan esan zituen, euskaraz. Haren gorpua [[Goa]]ra eraman zuten [[1554]]ko udaberrian, eta bertan hobiratu zuten<ref name="auñafx"></ref>.
 
== Kanonizazioa, zaindaritza eta jaiak ==
[[Fitxategi:SaintFerminSaintFrancisXavier.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|[[Fermin Amienskoa|San Fermin]] eta San Frantzisko Xabierkoa, [[Nafarroa Garai]]ko zaindariak, Iruñeko udaletxean dagoen irudia.]]
[[1622]]an [[Gregorio XV.a]] aita santuak Frantzisko Xabierkoa kanonizatu zuen, [[Ignazio Loiolakoa|Inazio Loiolakoa]], [[Teresa Avilakoa]], [[Isidro Nekazaria]] eta [[Filipe Neri]]rekin batera. Haren eguna [[abenduaren 3]]a da, egun horretan zendu baitzen.
 
93. lerroa:
 
== Ikonografia eta lanak ==
Lan askok irudikatu dute ''Indietako Apostulua,'' bai margoetan, bai eskulturan. [[Bartolomé Esteban Murillo]], [[Peter Paul Rubens]], [[Antoon van Dyck]], [[Luca Giordano]], [[Francisco Goya]] eta beste artista ospetsu askok betikotu zuten Xabierko santua<ref name="auñafx"></ref>.
 
<gallery heights="200px" mode="packed">
108. lerroa:
[[XVI. mende]]tik aurrera, Frantzisko Xabierkoak lur jentil edo paganoetara doan misiolariak jarraitu beharreko ideala irudikatu zuen. Horrek pertsonari buruzko idazki ugari eta oparoak eman zituen. Mota guztietako idazlanek, bereziki epistolarrek, Jesusen Lagundiko kideek jarraitu beharreko eredutzat jarri baitzuten. Xabierrek sortu zuen Goan lehendabiziko apaizgaitegia, eta sustatu zuen bertakoen apaizteko bokazioa; horrekin batera, katekizazio zuzenaren aldekoa zen, eta testu liturgikoak tokian-tokiko hizkuntzetara itzultzen saiatu zen. Frantzisko Xabierkoaren idazkiak, batez ere, kide eta ebanjelizazio-arduradunei idatzitako gutunak dira. Idazlan txikiak ere ditu: ''Katixima Txikia'' (1542), ''Katixima Handia'' (1546) eta ''Jesusen Lagundiko katekistentzako argibidea'' (1545), besteak beste.
 
[[Piarres Narbaitz]]ek haren biografia idatzi zuen euskaraz: ''San Frantses Jatsukoa'' ([[1966]]). [[Frantzisko Laphitz]]ek ere haren bizitzaren berri eman zuen: ''Bi saindu hescualdunen bizia: San Inazio Loiolacoarena eta San Franzizco Zabierecoarena'' ([[1867]])<ref name="lur"></ref>.
 
== Erreferentziak ==
121. lerroa:
* {{fr}} [http://www.jesuites.com/2012/01/saint-francois-xavier-sj/ Saint François Xavier sj (1506 – 3 déc. 1552)], jesuites.com
* {{en}} Astrain, Antonio, [http://www.newadvent.org/cathen/06233b.htm St. Francis Xavier], The Catholic Encyclopedia, newadvent.org
* {{en}} Torsellino, Orazio, [http://strobertbellarmine.net/books/Torsellino--Xavier.pdf ''«The admirable life of S. Francis Xavier»''], strobertbellarmine.net
{{bizialdia|1506ko|1552ko|Frantzisko Xabierkoa}}
 
[[Kategoria:Xabiertarrak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko santuak]]