Frantzisko Laphitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Frantzisko Laphitz Arriada''' ([[Arizkun]], [[Baztan]], [[1832]]eko [[irailaren 30]]a - [[Buenos Aires]], [[Argentina]], [[1905]]eko [[urriaren 26]]a) [[Nafarroa Garaia|nafar]] [[apaiz]] katolikoa eta [[euskal idazle]]a izan zen.
 
== Bizitza ==
[[Arizkun]]en jaio zen, gurasoak Fernando Lapitz [[irisarri]]arra eta Maria Josefa Arriada [[arizkun]]darra zituela<ref>Oscar ALVAREZ GILA: [http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/39%20LAPITZ.pdf Bidegileak: Frantzisko Laphitz] euskara.euskadi.net</ref>. Irisarrin ([[Nafarroa Beherea]]) bizi izan zen, harik eta [[Hazparne]]ra lehen ikasketak egitera joan zen arte. [[Larresoro]] eta [[Baiona]]ko apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak, eta [[1857]]an burutu zituen. Hortik [[Baigorri]]ra bidali zuten erretore lagun, eta [[1866]]an [[Altzai]]ra erretore joan zen. [[1867]]an, [[Mixel Garikoitz]]ek [[Andre Mariaren santutegia (Bétharram)|Bétharramen]] sortutako Jesusen Bihotzeko kongregazioan sartu zen. Urte berean, ''[[Bi Saindu Heskualdunen Bizia]]'' liburua, [[Ignazio Loiolakoa]] eta [[Frantzisko Xabierkoa]]ren bizitzei buruzkoa, eman zuen argitara. Nabarmenak dira biografia lan horretan autoreak duen kontakizunezko maisutasuna eta estilo landua.
 
[[1868]]an [[Hego Amerika]]ra igorri zuten. Hainbat euskaldun bizi ziren [[Montevideo]]n, Santa Maria del Cerroko kapilautza eman zioten. Bertan eraiki zuten eliza berriari Arantzazuko Andre Mariaren izena jarri zion, eta [[euskara]]z predikatu ohi zuen. Bere ospea handia egin zen eta, apaiz lagun batzuekin euskaldunentzako misioak antolatu zituen, [[Uruguai]]n bezala, [[Argentina]]n ere, bereziki [[Buenos Aires]]ko San Juan elizaren inguruan. [[Paraguai]]n gertatu zen [[Aliantza Hirukoitzaren Gerra]]ren ostean, bertara joan eta herrialdeko apaiz bakarra izan zen denboraldi batez, jendea lasaitzeko lanak eginez. [[Asuncion]]eko apezpiku izendatu nahi izan zuten, baina berak uko egin eta Buenos Airesera itzuli zen<ref name=xar>Piarres XARRITON: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/65852.pdf ''Frantzizko Laphitz-Arriadaren Bizia eta Lanak''] Euskaltzaindia.net</ref>.
 
Buenos Airesen garai hartan hiru euskal zentru zeuden, ''Laurak Bat'', ''Euskal Echea'' eta ''Centre Basque-Français'' delakoak. Berak batzuk eta besteak elkartu eta Buenos Airesko kanpoaldean, [[Llavallol]]en, ''Euskal Herriko Zazpiak Bat'' sortu zuen. Bertan [[Angelu (Lapurdi)|Angeluko]] [[serora|serorek]] zahar-egoitza bat eta neska umezurtzentzako eskola bat kudeatzen zuten eta [[Lekarozko ikastetxea|Lekarozko]] [[Kaputxinoak|kaputxinoek]] mutilentzako Lanbide Eskola bat<ref name=xar></ref>.
 
== Liburuak ==
20. lerroa:
 
{{bizialdia|1832ko|1905eko|Laphitz, Frantzisko}}
 
[[Kategoria:Nafarroa Garaiko idazleak‎idazleak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko apaiz katolikoak]]
[[Kategoria:Arizkundarrak]]