2.063.780
edits
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak) |
|||
'''Estatu Orokorrak'''<ref>[http://www.elkarargitaletxea.com/elkarikasnet/edukiak/2_Gizarte_Zientziak/Euskal_Herriko_Foru_Sistema/Euskal_Herriko_Foru_Sistema.html «Euskal Herriko Foru-sistema»], Elkar argitaletxearen webgunea.</ref><ref>[http://www.puntubi.com/testuinguruak/estatuorokorrak.htm «Estatu Orokorrak»], Elhuyar.</ref> ([[frantses]]ez, ''États Généraux'') [[Antzinako Erregimena|Antzinako Erregimeneko]] [[Frantzia]]n erresumako estamentu (klase) guztien biltzarra zen. Erregeak ezohiko egoeretan biltzen zituen, krisialdi politikoren bati edo gerraren bati aurre egiteko, edota arlo militarrean edo zergetan laguntzeko. Parlamentuek ez bezala, Estatu Orokorrek ez zuten inolako gaitasunik legeen edo justiziaren arloan, eta ez dira biak nahastu behar.
[[Filipe I.a Nafarroakoa|Frantziako Filipe IV.ak]] sortu zituen [[1302]]an, bere erabakiek legitimazio handiagoa izan zezaten, [[Aita santu]]ak emandako ''[[Ausculta fili]]'' izeneko [[bulda]]ren aurka. Hastapenean, apaizteria, noblezia eta hiri onen ordezkariak biltzen zituzten eta, [[1484]]ra arte, [[
Antzeko biltzarrak [[Herbehereak|Herbeheretan]] ([[Herbehereetako Estatu Orokorrak|Estatu Orokorrak]]), [[Ingalaterra]]n ([[Ingalaterrako Parlamentua|Parlamentua]]), [[Eskozia]]n ([[Eskoziako Legebiltzarra|Parlamentua]]), [[Nafarroa]]n ([[Nafarroako Gorteak|Gorteak]]) edo [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]n ([[Germaniako Erromatar Inperio Santuko Dieta|Dieta]]), besteak beste, sortu ziren zio berdintsuak zirela medio. Izan ere, erregeen (edo nobleen) botereak zabaltzean, sistema feudalaren oztopoa topatu zuen. [[Feudalismo]]aren indarrekin elkarlanean aritu behar izan zuten haiengandik laguntza eta aholkua (''auxilium et consilium'' [[latin]]ez) lortzeko.
== Estatu Orokorrak Erdi Aroan ==
Estatu Orokorren lehen biltzarra [[1302]]an gertatu zen, [[Filipe I.a Nafarroakoa|Frantziako Filipe IV.ak]] deituta. Horren aurretik, hanbait aurrekarik lehenengo pausoak eman zituzten. Hiribildu nagusietako ordezkariak zenbaitetan erregeak bilduak ziren jadanik; [[Filipe III.a Frantziakoa|Filipe III.aren]] agindupean nobleziaren eta apaizteriaren biltzarrak egon bazeuden, nahiz eta bi estatuek erabakiak bereizita hartu.
[[Filipe Ederra]]ren eta Bonifazio VIII.aren arteko gatazkak ekarri zituen 1302ko Estatu Orokorrak. Kinka larri horretan, erregeak hiru estatuen aholkua jaso nahi zuen. Erregealdi horretan beste batzuetan deitu zituen erregeak, laguntza edo dirua emateko: denborak aurrera egin ahala, dirua izan zen deialdia egiteko zio nagusia.
Neurri batean, Estatu Orokorren osaketa beti berbera izan zen. Lehen Estatuko kideak (apaizak), Bigarren Estatukoak (nobleak), eta [[Hirugarren Estatu
Alabaina, XIV. mendeko bigarren erdian, Koroaren menpeko lurralde osoan zehar biltzen ziren zenbait errege zergak iraunkor bihurtzeko joera izan zuten, Estatu Orokorrek eginiko bozketak gorabehera. Esate baterako, [[Joanes II.a Frantziakoa|Frantziako Joanes II.a]] ingelesek atzeman zutenean, hogei urtean erreskatea ordaintzeko beharrezko zergak bildu ziren Estatu Orokorrek inolako bozketarik egin ez zutela, nahiz eta urte horietan batzartu. Denboraren poderioz, [[XV. mendea]]ren bigarren erdirako, zerga nagusiak (''[[taille]]'' izenekoa, laguntzak eta [[gabela]]) iraunkor bilakatu ziren Koroaren onurarako, batzuetan Estatu Orokorren baimena emanda (hala, [[1437]]an laguntzen kasuan).
|