Frantziako Espazio Ikerketarako Zentroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Frantziako Espazio Ikerketarako Zentroa''' (jatorrizko izena, [[frantses]]ez, '''''Centre national d'études spatiales'''''), '''CNES''' siglez ezaguna, [[Frantzia]]ko [[erakunde publiko]]a da, [[kanpo-espazio|espazioko]] gaiei buruzko politikan hartzen diren erabakiak aplikatzeko [[1961]]. urtean sortua, [[Charles de Gaulle]] presidentearen ekimenez.
 
Frantziak espazioaren alorrean egin zituen lehenengo lanak CNESen sorreraren aurrekoak dira, zenbait aitzindarik egindako lanaren ondorio, [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren [[Alemania]]k utzitako ondarearen herentziarena eta zenbait elkarte eta laborategiren lorpenarena. Horiei esker, bestalde, 1945etik 1961era bitarteko urteetan, Frantzia ez zen gehiegi aldendu [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetatik]] eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunetik]]. Orduz geroztik, CNESek hazkunde izugarria izan du, izan ere, aginpidean izan diren gobernuek ikerketa espazialen alorrean Frantzia munduko lehenengo herrialdeetako bat izatea nahi izan baitute. CNESek lau gune ditu: Hormis egoitza, [[Paris]]en; [[Tolosa Okzitania]]ko espazio-zentroa; [[Guyana Frantsesa|Guyana Frantseseko]] espazio-zentroa; eta jaurtitzaileen zentroa, [[Évry]]n.