Frantzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
|armarri_irudi = Armoiries république française.svg
|lema_nazional = "[[Liberté, égalité, fraternité]]"
''Askatasuna, Berdintasuna, Senidetasuna''
|ereserki_nazional = "[[La Marseillaise]]"
[[FileFitxategi:La Marseillaise.ogg]]
|mapa_irudi = EU-France.svg
|mapa_testu = {{legenda|darkgreen|[[Metropolitar Frantzia]]}} {{legenda|lightgreen|[[Europar Batasuna]]}}
91. lerroa:
== Geografia ==
{{sakontzeko|Frantziako geografia}}
[[Fitxategi:Satellite image of France in August 2002.jpg|thumb|250px|leftezkerrera|Frantzia sateliteko irudian]]
[[Metropolitar Frantzia]] [[Europa]]ko mendebaldean dago. Frantziako Errepublikako zati dira, halaber, Europatik kanpoko hainbat lurralde: [[Ipar Amerika]]n, [[Antillak|Antilletan]], [[Hego Amerika]]n, [[Indiako ozeanoa]]n, [[Ozeano Barea|Ozeano Bareko]] hego eta iparraldean eta [[Antartika]]n.

117. lerroa:
=== Klima ===
[[Fitxategi:France Köppen.svg|thumb|250px|Köppen klika sailkapena]]
Frantziako klimak alde handiak ditu. [[Klima ozeaniko]]a dute [[Bretainia]]k eta [[Normandia]]k; klima hori Frantziako sartalde guztira hedatzen da. Han neguak leunak eta udak freskoak dira. Euria, mendebaldeko haizeek ekarria, ugaria da urte osoan. Normandiako eguraldia oso egokia da belardietarako. [[Akitania]]k uda beroagoa du, eta hori dela eta, basoak ugariagoak dira.

Frantziako ekialde osoan [[klima kontinental]]a da. Neguak hotzak eta elurtsuak dira, eta udak, berriz, beroak. Sarritan ekaitzak izaten dira. Ekialdeko zabaldietan baso asko dira: [[haritz]]a, [[pago]]a eta [[urki]]a dira nagusi, eta pinua mendietako maldetan hazten da. Mahastiak eta fruitu arbolak eguteran daude.

[[Klima mediterraneo]]a [[Lengadòc|Languedoc]], [[Proventza]], [[Rhône]] eta [[Korsika]]ra hedatzen da. Uda lehorra eta beroa eta negu xamurra dute. Euriak ugariak dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Iparretik jotzen du haizeak, [[Sète]] eta [[Toulon]] artean ([[Mistral (haizea)|mistralmistrala]]a) eta Sètetik mendebaldera ([[tramontana]]). Landaretza lehorrekoa da ([[arte]]a eta pinua).

Alpeetan eta Pirinioetan [[mendiko klima]] da: euria ugaria da, eta neguak gogorrak eta elurtsuak dira.
149. lerroa:
[[Antzinako Erroma|Erromatarren]] menpe geratu zen aurreko Galiako lurraldea [[Proventza]] izan zen, [[K. a. 121]]ean. Baina Galiako biztanleak [[Julio Zesar]]rek menderatu zituen gupidagabe, nahiz eta [[Vercingetorix]] buruzagiak aurre egin eta [[Gergoviako bataila]]n garaile atera. [[Alesiako bataila|Alesian]] erromatarrek gailendu zituzten.

Hainbat probintziatan bananduta, erromatarrek ere hiriak fundatu zituzten Galian: Lugdunum ([[Lyon]]) edo Narbonensis ([[Narbona]]). Galiar asko esklabo bihurtu ziren, edo beste leku batera mugiarazi zituzten. Galiako zelta [[latin]]ek ordezkatu zuen pixkanaka. Mendeetan erromatarren eskupean, Galiako kultura erromatar bilakatu zen. [[Britainia Handia|Britainia Handitik]] IV. mendean zeltak itzuli ziren, [[Britania|Britainian]] finkatuta.

[[Bisigodo]]ek Akitaniako probintzia eskuratu zuten [[418]]an, [[bandalo|vandaloen]] aurkako emandako laguntzarengatik. Hala ere, [[410]]ean [[Erroma]] bera arpilatu zuten, eta Tolosa aldean kokatuta zeuden. [[Burgundiar]]rak Lugdunum hiriaren inguruan kokatu zituen [[Flavio Aezio]] jeneralak [[443]]an. Erromatar Inperioa amildegiaren ertzean, Galiako iparraldea [[frankoak|frankoen]] esku utzi zen. [[Baskoi]]ek [[Pirinioak|Pirinioetatik]] [[Gaskoinia|Gaskonian]] zehar barreiatu ziren. [[Bretoi]]ek hiru erresuma osatu zituzten: Domnonia, Cornouaille eta Broërec.
156. lerroa:
==== Frankoen erresumak ====
{{sakontzeko|Frankoen Erresuma}}
[[Franko salio|Saliar frankoen]] buruak, [[Klovis I.a]]k, [[486]]an [[Siagrio]] garaituta [[Galia]]ko iparraldea eta erdialdea batu zituen bere agindupean. [[496]]an, katoliko bihurtu zen. Honela, legitimazioa eta boterea lortu zuen beste erresumen aurrean, eta [[bisigodo]]en kontra egiteko, apaizen babesa lortu zuen. Izan ere, bisigodoak, kristauak izanda ere, [[arrianismo|arrianoak]] ziren, eta ez katolikoak. Bisigodoen errege [[Alariko II.a]] [[507]]an garaitu zuen [[Vouilléko gudua]]n, eta Tolosa eta Akitania bere eskuetan hartu zituen.

Hala ere, Klovis hil ondoren, erresuma ondorengoen artean banandu zen. Frankoak bananduta eta elkarren kontra aritu ziren hainbat alditan eta haien lurraldea zatikatu egin zen. Funtsean Austrasian eta Neustrian agindu zuten ("''Frantzia''"), alegia, Loira ibaitik iparraldera, eta Akitania eta Baskonia burujabe izaten hasi ziren, bereziki 660. urtearen ondoren.
170. lerroa:
==== Frantzia Erdi Aroan (987–1453) ====
{{Sakontzeko|Frantziako Erresuma}}
[[Hugues Capet]], kapetar leinukoa, errege aukeratu zuten [[Reims]]en [[987]]ko [[ekainaren 1]]ean. Garai horietan, erregeen boterea oso ahulduta zegoen, eta [[Paris]] inguruko lurraldea baino ez zegoen bere aginpean. Nahiz eta ''de jure'' erresuma handi baten burua izan, ''de facto'' eskualdeak [[feudalismo|jaun feudalek]] kontrolatzen zituzten. Baina [[Luis VI.a Frantziakoa|Louis VI.arengandik]] aurrera, erregeen boterea handituz joan zen.

Hala ere, erresumako basailu nagusiek, Normandiar, Plantagenet, Lusignan, Hauteville, Ramnulfid, edo Tolosako etxeek Frantziatik kanpoko lurraldeak bereganatu zituzten. Horietako garrantzitsuena, Normandiarrek burututako [[Ingalaterra]]ren konkista izan zen ([[1066]]). Hala, Frantzia eta Ingalaterra [[Normandia]]ren bidez loturik geratuta, gatazka ugari sortu ziren. [[Filipe II.a Frantziakoa|Philippe Augustok]] [[Bouvinesko bataila]]n ([[1214]]) [[Joan Lurgabea|Joan ''Lurgabea'']] menderatuta, [[Angevinar Inperio]]a amaiarazi zen.

[[Katarismo|Kataroen]] kontrako [[gurutzadak|gurutzadari]] esker ([[1209]]–[[1229]]), hegoaldeko lurralde asko Parisko erregeen mendera geratu ziren. [[Luis IX.a Frantziakoa|Saint Louisen]] eta [[Filipe I.a Nafarroakoa|Philippe IV.aren]] agintaldiekin ([[1226]]–[[1270]]) eta ([[1285]]–[[1314]]), Frantzia erresuma zentralizatu bilakatu zen. Philippe IV.ak [[Tenpluko ordena|Tenpleko Ordena]] amaiarazi eta [[Aita santu|Aita Santuak]] [[Avignon]]era ekarri ahal izan zituen, hain zen boteretsua.
213. lerroa:
Bestela, [[1977]]ko [[irailaren 10]]ean [[Hamida Djandoubi]] hiltzailea [[gillotina]]tu zuten, azken zigor-exekuzioa izan zena. [[1981]]ean [[heriotza zigor]]ra ezeztatu zuten herrialde osoan.

[[1981]]ean Frantziak Bosgarren Errepublikako lehen lehendakari sozialista hautatu zuen, [[François Mitterrand]]. 1988ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, Mitterrandek [[Jacques Chirac]]<nowiki/>i irabazi zion. Lehendakariak legegintzarako hauteskundeak deitu zituen; alderdi sozialistak irabazi zituen eta [[Michel Rocard]] izendatu zuten Lehen Ministro. Sozialisten politika ekonomikoa ez zen eskuinarenetik askorik aldendu. Langabeziak gora egiten segitu zuen (% 9,5 1991n). Urte horretan bertan [[Édith Cresson|Édith Cressonek]]ek hartu zuen Rocarden lekua; gobernua bere gain hartzen zuen lehenengo emakumea izan zen. Ez zuen, baina, asko iraun. Bederatzi hilabete geroago Mitterrandek ekonomia ministro ohia, [[Pierre Bérégovoy]], industria eta finantza agintarien babesa zuena, jarri zuen Cressonen ordez.

[[1992]]an, bestalde, poliziak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] buruzagiak atxilotu zituen [[Bidarte]]n. [[1993]]an ezkerrak berriro galdu zituen legegintzarako hauteskundeak eta Mitterrandek [[Édouard Balladur|Edouard Balladur]] kontserbadorea izendatu zuen Lehen Ministro. [[1994]]an, Balladurren hiru ministrok beren karguaren dimisioa eman behar izan zuten ustelkeriaz akusaturik. Urte hartan bertan, maiatzaren 6an, Mantxako itsasarteko urpeko tunela ([[Eurotunela]]) inauguratu zen.
249. lerroa:
Frantzia errepublika erdi-presidentziala da, eta bere sistema legegilea [[Frantziako V. Errepublika]]ren arabera mugitzen da. Nazioak bere burua "Errepublika zatiezin, sekular, demokratiko eta sozial" gisa izendatzen du. Frantziako konstituzioak botereen banaketa aldarrikatzen du eta Frantzia "[[Giza Eskubideen Adierazpena|Giza Eskubideei]] eta [[Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena|1789ko Adierazpenean]] agertzen den burujabetza nazionalaren printzipioei atxikitzen" zaiela.

Frantziako sistema politikoan [[botere exekutibo]]a, [[botere legislatibo]]a eta [[botere judizial]]a existitzen dira. Botere exekutiboa Frantziako Errepublikako presidenteak eta Gobernuak osatzen dute. Gobernua lehen ministroak eta ministroek osatzen dute. Lehen ministroa presidenteak izendatzen du, eta [[Frantziako Parlamentua|ParlamentuaParlamentuaren]]ren aurrean dauka ardura. Gobernua, lehen ministroa barne, [[Frantziako Nazio Biltzarra]]k ken dezake, Parlamentuko behe ganbarak, [[zentsura mozio]] baten bidez. Horrela ziurtatzen da lehen ministroak beti duela behe ganbararen gehiengoaren babesa. Behe ganbarak goi ganbarak baino garrantzitsuagoa da kasu gehienetan.

Parlamentua [[Frantziako Nazio Biltzarra|Nazio Biltzarrak]] eta [[Frantziako Senatua|SenatuaSenatuak]]k osatzen dute. Estatutuak onartu eta aurrekontuaren gainean bozkatzen dute; exekutiboaren lana kontrolatzen dute galdera formalen bidez edo batzorde finkoen bitartez. Onartutako legeen konstituzionalitatea [[Frantziako Kontseilu Konstituzionala|Kontseilu Konstituzionalak]] aztertzen du. Kontseilu horretako kideek Errepublikako presidenteak, Nazio Biltzarreko presidenteak eta Senatuko presidenteak izendatzen dituzte. Aurretik Errepublikaren presidente izan direnak kontseilu horretako kide dira.

Independentzia judiziala [[Napoleondar kodea]]ren garapenetik osatutako [[kode zibil]] baten bidez ziurtatzen da. Adar judiziala (kasu zibilak eta kriminalak) eta adar administratiboa daude (exekutiboaren erabakien gaineko erabakiak), eta bakoitzak euren goi mailako apelazio gorte independentea du: [[Frantziako Kasazio Auzitegia|Kasazio Auzitegia]] gorte judizialentzat eta [[Conseil d'État]] administratiboentzat. Frantziako gobernuak hainbat instituzio ditu botere gehiegikeriak independenteki ikertzeko.
260. lerroa:

==== Alderdi politikoak ====
[[Fitxategi:National Assembly of France, 18 June 2012.svg|leftezkerrera|thumb|300px|Alderdien ordezkaritza Frantziako Nazio Biltzarrean:

{{Color box|#d41066|border=darkgray}} [[Frantziako Alderdi Sozialista|Sozialistak]] (292)
{{Color box|#0066CC|border=darkgray}} [[Errepublikarrak (Frantzia)|Errepublikarrak]] (199)
{{Color box|#2e91db|border=darkgray}} [[Demokrata eta Independienteen Batasuna|UDI]] (30)
{{Color box|#608a32|border=darkgray}} [[Berdeak (Frantzia)|VF]] (17)
{{Color box|#f96996|border=darkgray}} [[Frantziako Alderdi Sozialista|PS]] (16)
{{Color box|#d40000|border=darkgray}} [[Ezkerreko Frontea (Frantzia)|Front de Gauche]] (15)
{{Color box|#aab1b7|border=darkgray}} Erregistratu gabe (8)

294. lerroa:

==== Frantziako eskualdeak ====
[[Fitxategi:Départements+régions (France)-2016.svg|righteskuinera|thumb|300px|Frantziako eskualdeen mapa, departamenduen mugak ere zehaztuta.]]
* [[Akitania Berria]] ([[Bordele]]). Hor sartuta dago [[Ipar Euskal Herria]].
* [[Grand Est]] ([[Estrasburgo]])
331. lerroa:
Erlijioari dagokionez, biztanleen % 51 [[katolizismo|katolikoak]] dira.<ref>[http://www.catholicculture.org/news/features/index.cfm?recnum=48547 «France is no longer Catholic, survey shows»] ''CatholicCulture.org''</ref> Bigarren erlijio nagusia, arabiar munduko etorkinena, islama da (% 5), eta ondoren protestantismoa (% 2) eta judaismoa (% 1).

Hizkuntza ofiziala eta nagusia [[frantses]]a da. Etorkinek zeinek berea hitz egiten dute: [[portuges]]a, [[arabiera]], [[gaztelania]] eta abar. [[Bretainia]]n [[bretainiera]]<nowiki/>z egiten da; [[Alsazia]] eta [[Lorrena|Lorrenan,]] [[aleman|alemanez]]ez; ipar-ekialdean, [[flandriera|flandrieraz]]z; hego-ekialdean, [[katalan|katalanez]]ez; hego-mendebaldean, [[euskara|euskaraz]]z; Proventzan, [[proventzera]]<nowiki/>z; Korsikan, [[korsikera|korsikeraz]]z.

=== Biztanleriaren banaketa ===
Biztanleen banaketa ez da berdina lurralde osoan. Alderdi batzuetan, nekazaritza-aldeetan batez ere, biztanle dentsitatea Frantziako batez bestekoa baino lau aldiz apalagoa da, eta beste batzuetan, berriz, askoz handiagoa, hala nola, iparraldean, [[Paris]] aldean, [[Alsazia]] eta [[Lorrena]]n, [[Lyon]] eta [[Saint-Étienne]] lotzen dituen ardatzean, eta Mediterraneoko itsasaldean. Lau biztanletik hiru hirietan bizi dira. Hauek dira hiri eta metropoli eremu handienak:
[[Fitxategi:Vista Paris 15.JPG|thumb|leftezkerrera|200px|[[Paris]]]]
[[Fitxategi:Jardin des Chartreux 4.JPG|thumb|leftezkerrera|200px|[[Lyon]]]]
[[Fitxategi:Marseille (France), view on the city and the ports.JPG|thumb|leftezkerrera|200px|[[Marseilla]]]]

{| class="wikitable sortable centre alternance" style="text-align:right"
437. lerroa:
=== Hizkuntzak ===
{{Sakontzeko|Frantziako hizkuntzak}}
[[Frantses]]a estatuko [[hizkuntza]] zabalduena eta 1992tik hizkuntza ofizial bakarra da. Hala ere, frantsesaz gain, Bernard Cerquiglini linguistaren erreportaiaren arabera (1999) beste 65 hizkuntza hitz egiten dira Frantzian, hizkuntza regional ([[alsaziera]], [[bretainiera]], [[euskara]], [[nederlandera]], [[katalan|katalana]]a, [[korsikera]] eta [[okzitaniera]]), etorkinen jatorrizko hizkuntzak ([[arabiera]], [[berbere|amazigh]] ([[berbere]]a),...) eta itsasoz bestaldeko dialektuak kontuan harturik.

Frantzia munduko bigarren herrialde frankofono popuatuena da, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]<nowiki/>ren ostean, baina lehena hizlari kopuruari dagokiola.

=== Erlijioak ===
{{Sakontzeko|Erlijioa Frantzian}}

1905eko abenduaren 5ean Frantzian estatuaren eta elizaren arteko banaketa legea onartu zen. Lege horren bidez deuseztatu zen [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]] 1801eko uztailaren 15ean [[Pio VII.a]]rekin [[Paris|Parisen]]en sinatutako konkordatua, zeinak erlijio ofizial egin baitzituen erromatar [[katolizismo]]a, protestantismo [[Luteranismo|luteranoa]], protestantismo [[Kalbinismo|kalbinista]] eta [[Judaismo|judaismoajudaismo]]a. Horrela, 1905ean Frantzia estatu laikoa bilakatu zen: «Errepublikak ez dio aintzatespenik, ordainik edota diru-laguntzarik ematen ezein kulturi [...]».

Arrazoi historikoengatik, Alsazia-Moselleko [[Frantziako departamendu|departamendua]] salbuespena da; 1905eko legea idaztean [[Alemaniar Inperioa|alemaniar]] lurraldea ([[Alsazia-Lorrena]]) zenez, Frantziarekin berrelkartzean zuzenbide lokala izeneko lege sistema eskuratu zuen. Zuzenbide lokalak Frantziako lege sistemarekiko paralelo funtzionatzen du, eta alemaniar estatuaren parte ziren garaiko estatutu onuragarriak mantentzen dizkio erlijioari, besteak beste 1801eko konkordatua.
451. lerroa:

=== Hezkuntza ===
Frantzian eskola publikoa laiko eta dohainikoa da.

== Ekonomia ==
488. lerroa:

=== Errepideak ===
[[Fitxategi:Reseau_autoroutier_francais.svg|righteskuinera|200px|Frantziako autobideen mapa]]
Gutxi gorabehera, 950.000 km errepide daude Frantzian. Frantziako autobide eta autopista sisteman batez ere bide-saridun errepideak daude, iparraldeko hainbat eremutan eta hiri nagusien inguruan izan ezik. Guztira 12.000 kilometro errepidek kudeaketa pribatua dute, adibidez [[Sanef]] (''Société des autoroutes du Nord et de l'Est de la France''). Munduko errepide-sistemen artean zortzigarren handiena da, Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Errusia, Japonia, Kanada, Espainia eta Alemaniaren ostean.

511. lerroa:
Futbolari onenetakoak:

* [[Michel Platini]] ([[1955]]–)
* [[Zinedine Zidane|Zinédine Zidane]] ([[1972]]–)
* [[Thierry Henry]] ([[1977]]–)

==== Errugbia ====
523. lerroa:

==== Txirrindularitza ====
[[1903]]tik, urtero [[uztail|uztaile]]e<nowiki/>an munduko lasterketarik ospetsuena egiten da: [[Frantziako Tourra]].

Txirrindulari ospetsuenak hauexek dira
529. lerroa:

* [[Jacques Anquetil]] ([[1934]]–[[1987]])
* [[Bernard Hinault]] ([[1954]]–)
* [[Laurent Fignon]] ([[1960]]–[[2010]])
* [[Laurent Jalabert]] ([[1968]]–)
* [[Richard Virenque]] ([[1969]]–)

== Erreferentziak ==
544. lerroa:
* {{fr}} [http://www.annuairemairie.com/ Portail sur les Collectivités et l'administration française]
* {{fr}} [http://www.service-public.fr/ Administrazioaren web gunea]
* {{fr}} [http://www.elysee.fr/elysee/francais/accueil.2.html Presidentearen web gune ofiziala]
* {{fr}} [http://www.premier-ministre.gouv.fr/fr/ Lehen Ministroaren web gunea]
* {{fr}} [http://www.assemblee-nat.fr/ Asanblada Nazionala]
* {{fr}} [http://www.senat.fr/somm.html Senatuaren web gunea]