Difference between revisions of "Frankoak"

3 bytes removed ,  1 year ago
m
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Tag: 2017 source edit
m (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Argitzeko|Germaniar herriari|Franko (argipena)}}
[[Fitxategi:Franks expansion.gif|thumb|300px|righteskuinera|Garai bakoitzean frankoen mende egon diren lurraldeak.]]
'''Frankoak'''<ref>{{Erreferentzia|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2015-1-30|izenburua=174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak|url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0174.pdf|orrialdea=9}}</ref> edo '''herri frankoak''' ({{lang-la|Franci'' edo ''gens Francorum}}) mendebaldeko germaniar [[tribu]]en konfederazio aldakorra izan zen, [[III. mendea]]n [[Rhin]] ibaiaren ekialdean kokaturik zegoena eta [[V. mendea]]n [[Erromatar Inperioa|Erromako Inperioko]] [[Galia]] osora zabaldu zena. Beren hizkuntza antzinako behe-frankoniera ([[nederlandera]]ren arbasoa) zen.
 
== Lehenbiziko berriak ==
Antzinako iturrietan, ''ampsivarii'', ''batavi'', ''bructeri'', ''chamavi'', ''chatti'', ''chattuarii'', ''cherusci'', ''sicambri'', [[franko saliar|saliarrak]], ''tencteri'' eta ''usipetes'' tribuak aipatzen dira. Herri hauek [[Rhin]] beherearen iparraldeko ertzean bizi ziren (gaur egungo [[Belgika]]ko iparralde eta [[Herbehereak|Herbehereetako]] hegoaldean). [[Latin]]ez ''Francia'' deitzen zitzaion eskualde horri<ref>[http://www.historyfiles.co.uk/KingListsEurope/BarbarianTencteri.htm «Germanic Tribes: Tencteri»] Historyfiles.co.uk</ref>. Hiru tribu nagusi bereizten ziren III. mendean: saliarrak, [[franko erripuariar|erripuariarrak]] eta txateak edo hessiarrak, eta independenteak ziren hirurak nahiz eta hizkuntzaz, ohituraz eta gizarte egituraz berdinak izan. Azkenean, saliarrak beste tribuen gainetik nabarmendu ziren.
 
[[Antzinako Erroma]]ko mugen gainean egundoko presioa egin zuten, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. [[Arbogasto]]ren garaian armadako postu altuenetan egon ziren. [[IV. mendea]]ren erdialdean ([[358]]. urte aldera) [[Moselle|Mosela]] eta [[Eskalda]] ibaien arteko lurraldea (gaur egungo [[Belgika]]) inbaditu zuten franko saliarrek. Banaketa horrek ekarri zuen egungo [[flandriar]]ren eta [[waloniar|valoniarren]] arteko bereizkuntza. [[V. mendea]]n, bandaloek [[Galia]]n barrena eginiko erasoez baliatu ziren frankoak ([[406]]) eta arian-arian nagusitu ziren iparraldeko Galia osoan. Franko horietako batzuek erromatartu eta inperioaren aliatu gisa jardun zuten. Besteek eutsi zioten germaniar izateari.
 
== Merovingiarrak (481–751) ==
[[Txilderiko I.a]] ([[440]]-[[481]]) [[Tournai]] inguruan bizi ziren franko saliarren erregea izan zen. [[Klovis I.a|Klovisek]], Txilderikoren semeak, herri saliar eta ripuariar guztiak bere menean jarri eta hegoalderantz gidatu zituen oste frankoak. Lehenik, gaur egungo Frantziako iparraldeaz jabetu ziren eta [[486]]an [[Siagrio]] jeneral erromatarraren [[Soissonseko Erresuma|Soissonseko lurraldea]] konkistatu zuten<ref>[http://www.historyfiles.co.uk/KingListsEurope/FranceSoissons.htm «Domain of Soissons»] Historyfiles.co.uk</ref> Ondoren, frankoek [[alaman]]en inbasioa galarazi zuten eta [[bisigodo]]ak Galiako hegoaldetik uxatu zituzten. [[Vouilléko gudua|Vouilléko garaipenaren]] ostean ([[507]]), Klovisen nagusitasuna Galia osora hedatu zen, [[Borgoina]], [[Proventza]] eta [[Britania|Britainiara]] izan ezik.
 
[[509]]an Klovis frankoen lehenbiziko errege (''rex Francorum'') bilakatu zen. [[Kristautasun|Kristautu]] ondoren, kristau elizaren ortodoxia defendatu zuen, [[arrianismo]]aren bidea hautatu zuten herri germaniar askok ez bezala, eta Elizak lagundurik sendotu zuen frankoen erresuma. Hura izan zen [[merovingiar leinua|merovingiarren]] dinastiako lehen erregea.
 
Klovisek erresumako lurraldeak bere lau semeen artean banatu zituen. Hala ere, bat egin zuten Borgoina menderatzeko ([[534]]). [[Sigeberto I.a]] eta [[Txilperiko I.a]]ren garaitik aurrera, erresuma hiru eskualdetan banaturik egon zen: [[Austrasia]], [[Neustria]] eta Borgoina. Horietako bakoitza bere kabuz garatu zen, eta gehienetan beste erresumen gainean kontrola ezartzen saiatzen zen.
== Karolingiarrak (751–843) ==
[[Fitxategi:Western empire verdun 843.png|thumb|250px|Frankoen Inperioa Verdungo zatiketaren ostean (843).]]
[[Karolingiar leinua|Karolingiarrek]] [[Mendebaldeko Europa|MendebaldekoMendebaldekoko]]ko eta [[Erdialdeko Europa]] aginte baten azpian batzea lortu zuten. [[Pepin Laburra]]k, [[Eztebe II.a]] aita santuarekin aliantzan, [[lombardiar]]rak garaitu zituen. Zilegizko dokumentua zelakoan, [[Konstantinoren emaria]]k zioen bezala, Ravenako exarkerriko lurraldea Aita Santuen menpera igaro zen, [[Aita Santuen Lurraldea|Aita Santuen Estatuak]] sortuz. [[769]]. urtean, Pepin Laburrak eta bere oinordeko Karlos Handiak Akitania-Baskonia mendean hartu zuten, eta Pirinioetaraino eta haraindi hedatu ahal izan zen erresuma harrezkero.
 
Pepinen ondorengoa [[Karlomagno|Karlos]] semea izan zen. [[772]]tik aurrera garaitu arte, [[saxoi]]en aurka borrokatu zen. Aldi berean ([[773]]-[[774]]) [[lombardiar]]rak erabat garaitu zituen eta Iparraldeko [[Italiar penintsula|Italia]] bere menpera ere pasa zen. [[796]] arte, [[Hispania]]ko iparraldean eta egungo [[Austria]] aldera [[Kroazia]]raino ere hedatu zuen erresuma (Hala ere, [[Bretainia]] bere mendetik at egon zen beti). [[800]]. urteko abenduaren 25ean, [[Leon III.a]] aita santuak ''erromatarren enperadore'' izendatu zuen Karlomagno. Honela, Frankoen Inperioa [[Erromatar Inperioa|erromatarraren]] ondorengotzat agertu zen.
 
== Frankoak eta euskaldunak ==
Frankoen eta euskaldunen arteko harremanak guztiz zailak izan ziren luzaroan. [[Klovis I.a]]k [[Tolosa Okzitania]] hartu zuen eta [[Bordele]]ko hiria ere izan zuen mendeko, baina ez zen [[Garona]] ibaiaren hegoaldeko lurretan sartu, ez zen euskaldunen lurretan barneratu. [[VI. mendea]]n saio ugari egin zuten frankoek Akitania euskaldunean (erromatarren garaiko [[Novenpopulania]]) eta, hainbat gudu galdu ondoren, [[Genial]] izeneko dukea, ezarri zieten euskaldunei [[602]]. urtean nagusitu ondoren.
 
[[VII. mendea]]n Akitaniako euskaldunek beren arteko buruzagi bat ezarri zuten duke, Otsoa edo Lupus izenekoa, eta dukerri independente bat: [[Baskoniako dukerria]], Tolosa hiriburu zela. Frankoek, bestalde, [[Loire|Loira]] eta Garona ibaien arteko [[Akitaniako dukerria]] sortu zuten ([[630]]) euskaldunei aurre egitearren. [[VIII. mendea]]ren hasieran, dukerri horiek batu egin ziren zenbaitetan, musulmanen inbasioa galarazteko ([[732]], [[Poitiersko gudua (732)|Poitiersko garaipena]]), baina arabiarrak berriro ere [[Ebro]] inguruko lurretan zeudela, berriro eraso zien euskaldunen lurrei [[Karlomagno]] errege franko karolingiarrak, eta frankoen aurka altxatu ziren euskaldunak (Orreagako garaipenak, [[Orreagako gudua (778)|778]] eta [[Orreagako gudua (824)|824]]).
 
Frankoen erresumaren eta laguntzaile izan zuen elizaren eraginez guztiz areagotu zen, VI. eta IX. mendeen artean, hizkuntzari eutsi zioten euskaldunen eta euskara galdu zuten gaskoien arteko bereizkuntza.