Francoren diktadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
43. lerroa:
| goiburua= ''Una, Grande y Libre''
}}
'''Francoren diktadura''', '''diktadura frankista''' edo '''erregimen frankista''' [[1939]]tik [[1975]]ra [[Espainia]]n ezarritako erregimen politiko [[diktadura|diktatoriala]] izan zen, [[Francisco Franco|Francisco Franco BahamondeBahamonderen]]ren buruzagitzapean. [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibiletik]] [[1975]]ean hil zen arte iraun zuen.
 
== Historia ==
[[1940ko hamarkada]]n diktadura militarra finkatu egin zen, aurkarien errepresio politiko eta ekonomikoa eta [[autarkia (argipena)|autarkian]] oinarrituriko politika ekonomikoa mantenduta.
 
[[Autarkia (argipena)|Autarkia]] hori [[Bigarren Mundu Gerra]]k eragin zuen, diktadura frankistak parte-hartze onuragarria izan baitzuen [[Hirugarren Reicha|Alemania naziari]] [[Dibisio Urdina]] bidaltzearen ondorioz; [[Alemania]]ko armadari [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]] aurka borrokatzen lagundu zion boluntarioen militar taldea izan zen [[Dibisio Urdina]]. [[Ardatzeko potentziak|ArdatzeArdatzeko]]ko potentziekin batera izan zuen konplizitate eta lankidetza horrek, inportantziarik gabeko inguru politiko ofizial batean izan zen arren, porrotaren ondoriozko bakartze internazionala ekarri zuen herrialde haientzat, [[Nazio Batuen Erakundea|NBE]] edo Nazio Batuen Erakunde sortu berriaren barneko aliatuek sustatua.
 
[[1950eko hamarkada]]n, [[Gerra Hotza]]ren garaian, [[Espainia]]ren kokapen geografikoa eta diktadura militarra [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuentzako]] eta [[Europa]]ko aliatuentzako [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]] aurkako estrategia bilakatu zen. [[Espainia]]k [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBekin]] izan zuen aliantzak erregimenaren bakartze internazionalaren amaiera ekarri zuen eta, honekin, pixkanaka, aspaldian geldi zegoen ekonomia nazionala pizten joan zen.
 
[[1960ko hamarkada|60]] eta [[70eko hamarkada|70eko hamarkadetan]], garapen ekonomikoak hobekuntza nabaria baina desorekatua izan zuen, herritar gehienek osatzen zuten ordu arte ia ez zen erdi mailako gizarte klasea sortu baitzen. Norbanakoaren askatasuna eta askatasun politikoa ez ziren era berean garatu eta langileak eta ikasleak diktaduraren aurkako mobilizazioak egiten hasi ziren.
 
Frankismoa, erregimen politiko gisan, [[Francisco Franco|Francoren]] heriotzarekin amaitu zen. Estatu buruaren postua [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos I.a]] erregeak hartu zuen. Artean hasi zen diktadura erregimenetik monarkia parlamentariorako bidea, gaur egun "[[Espainiako trantsizioa]]" deitzen dena. Espainiako Gobernuak ez du oraindik [[Francisco Franco]]ren diktadura ofizialki gaitzetsi, eta [[oroimen historiko]]a berreskuratzeko prozesuak etengabe oztopatu izan dira.
59. lerroa:
 
== Garai ezberdinak ==
=== Francok heriotza zigorra berrezarri zueneko idatzia ===
{{aipu|Faltsukeria nabarmen batek bultzatutako sentimentalismoz jokatuta -bateraezina da hori estatu indartsu eta zuzen batekin-, " zigorren eskala orokorra" mutilatu zuten, eta handik, heriotza zigorra kendu zuten zorigaiztoko Errepublikako zigor-kodetik. Zege honen bidez, guztiz berrezartzen da heriotza zigorra.|Francisco Franco, Burgos, 1938ko uztailaren 7a.}}
 
=== Gerraostea (1939-1945) ===
[[Espainia]]k [[Gerra zibil|Gerra Zibilaren]] garaian bere biztanleriaren zati handi bat galdu zuen, baita bere gaitasun produktiboa ere. Eskasiak gose egoerak bikoiztu zituen eta izugarrizko miseria iraunarazi zen. Francoren erregimenak gerra zibilaren ondorenean indarkeria areagotu zuen errepresalia eta zigorren bidez. Irabazle eta galtzaileak ondo bereizi zituen gerra osteak, eta ez zegoen adiskidetzeko modurik. Erregimenaren desagerpenerako faktore garrantzitzu bat bihurtu zen hori gerora.
 
Gainera, egoera gero eta gehiago okertu zen, [[Gerra zibil|Gerra Zibila]] amaitu eta hilabete batzuk geroago, [[Bigarren Mundu Gerra]] hasi baitzen ([[1939]]-[[1945]]).
 
Espainiak ez zuen parte zuzena hartu gerran, baina zeharka bai. Lehenengo, Italia faxistari eta [[Hirugarren Reicha|Alemania naziari]] eman zien laguntza, baina beti gerraren parte-hartze zuzena saihestuz. Hendaiako hizketaldiaren ondoren, ekintza adierazgarriena espainiarren mobilizazioa izan zen, borondatez nahiz beste egoera batzuengatik mugitua, [[Dibisio Urdina]], Sobietar Batasunaren aurka borrokatzera joan zelarik.
 
Bien bitartean, [[Espainia|Espainiak]]k aliatuei neutraltasun jarrera erakutsi zien, aliatuek irabazten zuten heinean, gehiago nabaritzen hasi zena. Hala eta guztiz ere, [[Espainia]]ren jarrera zalantzagarriaren ondorioz, aliatuen garaipenak, erregimenaren bakartze internazionala ekarri zuen. Mendebaldeko demokraziek ez zuten Espainiar Errepublika defendatu eta, Mundu Gerraren ostean, [[Marshall Plana]]ri jarraituz, Mendebaldeko Europa sortu zen, baina [[Espainia]] eta [[Portugal]] kanpoan geratu ziren.
 
[[1939]]tik aurrera, gerra amaitu zenetik, diktaduraren aurkako erresistentzia armatu bat azaldu zen [[Maki (gerrilla)|makimakien]]en eskutik, batez ere, landa-eremuetan eta mendian jardun zuten gerrillari taldeak. Beraien jardunaldi indartsuena [[1940ko hamarkada]]ko bigarren zatian eman zen. [[1950eko hamarkada|50eko hamarkadahamarkadaren]]ren hasieran, [[Espainia]] erabateko gainbeheran aurkitzen zen. [[1952]]an, biztanleria [[Espainia]]tik ateratzen hasi zen eta [[Frantzia]]ra joateko. Urte hartatik [[1965]]era arte, partidek gero eta bakartuagoak iraun zuten bizirik.
 
Garaiko politika ekonomikoak [[autarkia (argipena)|autarkiaren]] eredua jarraitu zuen, [[Italia]] eta [[Alemania|Alemaniako]]ko gerren ekonomia nahiko ondo mantenduz. [[Autarkia (argipena)|Autarkia]], gai ekonomikoetarako Estatuaren zuzeneko esku-hartzean oinarritzen zen, baita burujabetza ekonomikoan ere, munduko beste herrialdeekin merkataritzarik egon ez zedin.
 
Estatuaren esku-hartzea ekonomiaren zati handi batean hedatu zen. Estatuak legeetatik kanpo atera zituen nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak, prezioak finkatu eta ekoiztutako produktuen jabetza eskubidea mugatuz. [[1941]]ean, Instituto Nacional de Industria delakoa sortu zen (INI) eta kanpo-merkataritzaren kontrol zorrotza ezarri zen.
 
Eskasiak eta estatuaren esku-hartzeak merkatu beltzera, estraperlora eta okerbideratzea (inportatzeko eta esportatzeko lizentziak, Estatua hornitu...) ekarri zuen. [[Espainia|Espainian]]n, kontzentrazio-esparruak zeuden eta [[1947]]an, [[Espainia|Espainiako]]ko azkena itxi zen, [[Miranda Ebro]]ko esparrua. Neurri batean, biztanleriaren eskasia, herrialdearen mesederako zeuden hainbat instituziok arindu zuten, falangisten organizazioaren barneko laguntzaile sozialak "Auxilio Social" izenez ezagutuko organizazioa, hain zuzen ere.
 
Diktaduraren zentralismoak "Espainia, bat, handia eta librea" goiburuarekin, lehenengo urteetan, inguruko nazionalismoen aurkako errepresio basatia izan zen, hauen manifestazio kultural eta linguistikoak debekatuz, besteak beste, maiatzaren 21eko Ordena 1938an eta maiatzaren 16ko Ordena Ministeriala 1940an.
 
[[1938]]an Prentsaren Legea sortu zen, eta indarrean izan zen [[1966]] arte. Lege honek, aurretiko zentsura berrezarri zuen eta, zuzenean nahiz zeharka, erregimenaren edo Nazioaren izena kaltetzen zuen, gobernuaren Estatu Berriko eginkizunak oztopatzen zituen edo jakinduria asko ez zuen biztanleriaren artean ideia kaltegarriak hedatzen zituen edozein idazki zentsuratzen zuen.
88. lerroa:
{{aipu|Negargarria da guztiari darion irudia. Animorik gabe eta etsiturik daude herri eta [[ideologia]] guztietako espainiarrak. Gerra zibilean beren hoberena [[fanatismo]]aren eskuetan utzi zuten haiek obsesionaturik dauzka ez gutxitan erru-sentimenduak, ez baitago biharamun okerragorik gerra zibilaren eta terrorearen erreinaldiaren ondoan datorrena baizik. Hara eta hona zabaldu den [[ustelkeria]]k lotsa eta etsipena sortarazten du, Gobernuaren kontrol-sistemak beren onetik ateratzen ditu negozio-gizonak; bitartean, [[inflazio]] izugarriak estuasun handian utzi ditu erdi mailako klaseak eta hirietako herri xehea, eta jaun eta jabe da gosea [[laborari]]en artean. Bide guztiak itxirik dituen herri bat, hori da Espainiak gaur ematen duen sentsazioa.|Gerald Brenan, "La Faz de Espana"}}
 
=== Autarkiaren amaiera (1954-1959) ===
[[Autarkia (argipena)|Autarkiaren]] porrotak politika ekonomikoan aldaketa nabari bat ekarri zuen. Prezioak, merkataritza eta ondasunen zirkulazioa partzialki liberatu ziren. [[1952]]an, elikagaien errazionamendua bukatu zen. Neurri hauek ekonomia hobetu zuten, baina [[1954]] urterarte ez zen [[1935]]eko biztanleriaren errenta gainditzea lortu.
 
[[Ameriketako Estatu Batuak]] eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] [[Bigarren Mundu Gerra|Mundu Gerran]] aliatuak izan ziren, baina, ondoren, beren jarrera guztiz aldatu zuten. [[Gerra Hotza]]ren funtsezko zati bat, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] Ekialdeko Europan zabaltzea eta segurtatzea eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] eta kontinenteko beste aliatu guztien haien aurkako batasuna izan zen.
 
Botere eta interes estrategikoko borroka honetan, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] base militarrak ezarri zituen [[Espainia|Espainian]]n eta honen ordainetan, [[1951]]n, [[Espainia]] laguntza ekonomikoa jasotzen hasi zen. Lankidetza hau, [[Marshall Plana]]ren ondorioz, [[Bigarren Mundu Gerra|Mundu Gerraren]] ondoren demokrazia parlamentarioek jaso zutena baino askoz ere okerragoa izan zen, hauek, [[Erresuma Batua]], [[Mendebaldeko Alemania]], [[Italia]], [[Frantzia]] eta [[Japonia]] izan ziren. Haatik, gerrak igaro eta urte batzuk geroago, [[Espainia|Espainiaren]]ren gabezia oso handia izaten jarraitzen zuen eta ekipo-ondasunen inportazioak, garapena bizkortzen lagundu zuten. Honek, garapena bizkortzeaz gain, diruaren inflazioa eta ezinegon soziala ere ekarri zituen.
 
[[1957]]an, [[Opus Dei]]ko ''teknokrata'' talde bat sartu zen gobernuan eta politika ekonomikoa behin betiko aldatu zuen.
 
=== "Teknokrazia" eta "irekidura" (1959-1975) ===
==== Egonkortasun Planaren etorrera (1959-1961) ====
[[Opus Dei]]ko teknokratak 1957an sartu ziren gobernuan eta Egonkortze Plan gogorra jarri zuten praktikan, Munduko Bankuaren eta [[Nazioarteko Diru Funtsa]]ren (NDF) arauekin bat.
 
Ekonomia liberalizatu egin zen: [[Autarkia (ekonomia)|autarkiari]] amaitu zen eta Estatuaren esku-hartzea murriztu. Gastu publikoak txikiagoak izan ziren, ekonomia atzerriari ireki zitzaion, diruaren balioa gutxitu eta atzerritiko inbertsioak erraztu. Ondorio garrantzitsuena [[1961]]etik aurrera izan zen, ekonomiaren hazkundea azkartu zenean.
 
==== Garapen ekonomikoa (1961-1973) ====
[[1961]] eta [[1973]] artean, munduan zuen egoera onuragarriak, [[Espainia|Espainiako]]ko industria eta zerbitzuak azkar haztera eraman zuen. Inbertsio atzerritarrak murriztutako lan-gastuengatik erakarriak izan ziren. Garapenak eta emigrazio jendetsuak, langabeziarekin amaitu zuen. Emigrazio bat sortu zen nekazal eremu espainiarretatik, [[Europa|Europako]]ko beste herrialde batzuetara.
 
[[Espainia|Espainiak]]k [[Superabit (argipena)|superabita]] edukitzea lortu zuen bere ordainketa balantzan eta, izandako [[Defizit|defizit]] historikoa turismotik lortutako diru-sarrera, inbertsio atzerritar eta [[Europa|Europako]]ko beste lurraldeetako emigranteengatik konpentsatu zen.
 
Emigrazioak eta nekazaritza eta abeltzantzaren ustiapenaren errendimenduaren handiagotzeak presentzia industrial eta turistikorik gabeko nekazal eremuen pobretzea ekarri zuen, desertifikaziogatik.
113. lerroa:
 
==== 1960ko hamarkadako Kontsumo-gizartea eta aldaketa sozialak ====
[[1960ko hamarkada|60ko hamarkadahamarkadan]]n aldaketa sozial ugari izan ziren:
* Nekazarien emigrazioa hirietara eta [[Europa]]<nowiki/>ko mendebaldera. Milioi bat espainiar baino gehiago joan ziren [[Frantzia]], [[Alemania]], [[Suitza]], [[Belgika]] eta [[Europa|Europako]]ko hainbat herrialdetara lan egitera.
* Emigrazioak ondorio positiboak eta negatiboak izan zituen.
* Populazioa emendatu zen, heriotza tasa txikitu eta jaiotza tasa handitu egin zirelako.
 
[[1963]]tik aurrera, osasun zerbitzuak eta pentsio-sistemak handitu ziren. Lehenengo aldiz, gizarte-segurantza biztanleriaren gehiengoaren artean hedatu zen. Etxebizitzen defizita murriztu zen etxebizitza berriak eraikiz. Eraikuntza masibo pribatua bultzatu zen batez ere, erregimenarengandik gertu zeuden enpresarien eskutik, eremu industrialetako biztanleriaren ugalketari erantzunez. Hiri handien inguruan anitz etxebizitza eraiki ziren, baina hirigintzarako aurretiko planifikaziorik gabe, denbora aurrera joan ahala, lo egiteko hiri masifikatuak bihurtuko ziren, askotan komunitatearentzako zerbitzu oso urriekin.
 
[[Espainia|Espainian]]n, garapen ekonomikoak, kontsumo-gizartea sortzen lagundu zuen. [[1969]]an, kobertura zegoen eremuetako etxebizitzen bi herenek telebista zeukaten eta laurden batek autoa. Kontsumo-gizarteak informazioaren mugikortasuna eta informazioa lortzeko erraztasunean lagundu zuen. Honek mentalitate berri bat ekarri zuen, haien artean erlazionaturik zeuden:
* Doktrina katolikoaren eragina galdu zen gizartean.
* Sexu harreman eta sozialekiko ohitura berriak.
178. lerroa:
 
== Emakumea Frankismo garaian ==
[[Francisco Franco|Francoren]] diktaduran zehar, emakumeak [[1931]]ko konstituzioak ematen zizkion eskubideak galdu zituen, horien artean, berdintasuna gizonarekiko eta botoa emateko eskubidea.
 
Erregimenarekin, emakumeak familiako ama eta emazte papera hartu zuen. Asko eta asko errepublikaren aldekoak izateagatik hil ziren, batzuk praktika politikoa burutzeagatik eta beste batzuk ezkerreko joera zuten gizonen emazte edo senide izateagatik, hauetako asko, ezagun nahiz ahaideengatik salatuak izateagatik zigortu zituzten. Errepublikaren aldeko emakumeak ''Eva berriak'' izenez ziren ezagutuak, hauek, [[Espainia]]ren aurkako semeak edukiko zituzten eta, horregatik, ilea mozten zieten eta errizino-olioa ematen zieten, ondoren kale guztiaren aurrean umiliatzeko.
 
Honez gain, ezkondurik zeuden emakumeak, ez zeukaten lan-merkatura irteteko eskubidea. [[1938]]ko Lanaren Foruarekin, Estatuak etxeko lanak erregulatu zituen. Lan egin zezaketen emakume bakarrak ezkongabe eta alargunak ziren; gainera, ezkonduz gero, ezkontza baino hilabete bat lehenago, beraien kaleratzea sinatu behar zuten, eta berriz ere lan egiteko, senarraren baimena behar zuten. Gainera, soldata baxuagoak zeuzkaten. Hau guztiagatik, familia aurrera ateratzea oso zaila zen eta, oinarrizko kontsumorako errazionamendu libretak izan arren, gosea edukitzen jarraitzen zuten, emandakoa ez baitzen nahikoa familia guztia elikatzeko. Ondorioz, emakume askok [[estraperlo]]ra jo zuten, beraiek egindako produktuak, elikagaien truke aldatuz. [[Estraperlo|Estraperloa]]a guztiz debekatuta zegoenez, harrapatuz gero, kartzelara joaten zinen edota multa jaso.
 
Familia jerarkia bat zen, non, emakumea senarraren menpe eta seme-alabak aitaren menpe zeuden. Emakumeak zati okerrena eramaten zuen, bere eginbeharra senarra asetzea baitzen, atsegintasuna emanez. Emakumearen Atalaren aldizkariak, [[Pilar Primo de Rivera]] buru zena, emakumeei nola jokatu behar zuten irakasten zien, beti gizonaren menpe, eskubiderik gabe, iritzirik gabe eta beti men eginez. Adulterioa Kode Penalak zigortzen zuen.
 
[[1937]]an Emakumearen [[Gizarte segurantza|Gizarte Segurantza]] sortu zen, Mercedes Sanz Bachiller eta Javier Martinez Bedoya buru zirelarik, doako emakume langileak lortzeko; hori derrigorrezkoa zen 17 eta 35 urte bitarteko emakumeentzat, beti ere ezkongabeak, ospitaletako langileak... [[1941]]ean Emakumeen Babeserako Patronatua sortu zen, non, elizgizon asko zegoen emakumea elizara hurbildu eta bizioetatik urruntzeko. Erdi maila eta maila altuko emakumeak Ekintza Katolikoan egiten zuten lan, langileei lagunduz eta gerraren bat galdu zutenak bisitatuz.
195. lerroa:
Diktaduraren urteetan, [[Espainia]]k aldaketa asko bizi izan zituen. [[1959]]ko [[Egonkortasun Plana]]k [[autarkia (argipena)|autarkiaren]] amaiera ekarri zuen eta garapen industrialerako oinarriak ezarri zituen. Gainera, [[Europa]]ko hiri ezberdinetara eman zen langileen emigrazioa eta, honek, aldaketak ekarri zituen gauzak egiteko modu eta eran.
 
Aldaketak eman ziren arren, begirunez jokatzen jarraitzen zen. Bikoteek ezin zuten maitasunik erakutsi toki publikoetan eta, gertatuz gero, isuna jarriko zitzaien eta berria egunkarietan argitaratuko zen. Etxebizitza lortzea ere, oso zaila zen, [[1960ko hamarkada|60ko hamarkadahamarkadan]]n aldatuko zena eraikinen merketzearekin eta gas butanoaren, kalefakzioaren eta ur beroaren etorrerarekin.
 
Telebistaren etorrerarekin etxeetan gela berri bat sortu zen, egongela. Honek, erabat aldatu zuen espainiarren bizimodua eta kontsumo-gizartea, denek erosteko ahalmena ez zuten arren. Honengatik guztiagatik, bizilagunak telebistaren inguruan biltzen ziren teleklubean. Autoak erostea ere errazagoa bilakatu zen, [[1957]]ko "[[SEAT 600|Seiscientos]]" famatua ekarriko zuena, baina autoak ez ziren bakarrak errepideetan, motorrak, scooterrak, motogurdiak eta biskuterrak ere han ibiltzen baitziren.
 
Ongi pasatzeko moduak ere aldatu egin ziren. Disko-jokagailu eramangarriak eta musika arinak gazteen artean oso arrakastatsuak izan ziren hainbat musika talderekin: [[Dúo Dinámico]], [[Fórmula V]], Los Bravos... dantza askeak ekarri zituztenak. Beste alde batetik, [[Julio Iglesias]]ek arrakasta izan zuen Benidormeko Jaialdian eta [[Massiel]]en ''La,la,la'' abestia irabazle izan zen [[Eurovision Abesti Lehiaketa]]n. Zigarroak biltzearen ohitura zaharrari, Zelta tabakoa erretzearen moda batu zitzaion, gero, kontrabando bidez erosten zen tabako gorri amerikarrarengatik ordezkatu zena.
 
Eliza ere aldatzen hasi zen, eta [[Vatikanoko II. kontzilioa|Vatikanoko II. Kontzilioan]], [[1962]]an [[Joan XXIII.a]]k inauguratua, meza emateko herri bakoitzeko hizkuntzan erabili ahal izatea onartu zuten eta, [[1963]]an, latinaren erabilera atzean utzi zuten. Garai honetan sortu ziren apaiz langileak eta kontzilio osteko mojak, komentutik irteten hasi zirenak kalean antolatutako ikasle, komunista eta sozialisten manifestazioetara joateko. Horrek haietako batzuk kleroko partaide zirenentzako kartzelan amaitzea ekarri zuen, besteak beste, [[Zamora]]ko konkortatuzko espetxean.
 
Hala eta guztiz ere, diktadurak ez zuen egoera arindu nahi eta, horren adierazgarri Julián Grimauren exekuzioa da ([[1963]]).
207. lerroa:
Gai erlijiosoetan gehien errespetatzen zena [[Aste Santua]] zen: denboraldi horretan, dantzalekuak eta billarrak ixten ziren eta, zineetan, film biblikoak besterik ez ziren ikusten, horien artean, ''La túnica sagrada'', ''Ben-Hur'' edo ''Los Diez Mandamientos''.
 
Modernitate haien guztien artean, [[1960ko hamarkada|60ko hamarkadahamarkadan]]n, kontzeptu berri bat azaldu zen: aisia. Horren planifikazioa asteburuetan argitaratzen ziren liburuxketan azaltzen zen, ''Aisi gida'' izenarekin ezagutuak. Honekin, oporretan hondartzara joatea jarri zen modan, beti ere ahal zutenen artean. Hondartzetan moda berriak azaldu ziren, tradiziozko moraltasunarekin bat ez zetozenak. [[Espainia]]ko kostei izen erakargarriak ezarri zitzaizkien turistei atentzioa deitzeko helburuarekin, esaterako, [[Costa Brava]], [[Costa del Sol]], [[Costa Daurada|Costa Dorada]], [[Costa Blanca]], [[Costa de la Tarongina|Costa del Azahar]], [[Costa Verde]] edota [[Costa de la Luz]]. Turismoa hartu ahal izateko, hotelak eta apartamentuak sortzen hasi ziren.
 
Bainu-jantziei zegokienez, gaur egun erabiltzen direnekin parekatuta, oso urrun zegoen gerraosteko bainu-arropa. [[1962]]an, ''[[James Bond]]'' estreinatu zenean, Ursula Andressek zeraman bikinia ikusi arte, [[Espainia]]n ez zen bikinirik egon. Hasieran, debekatuta zegoen eta beste aldera begiratzen zen baina, pixkanaka, gero eta gehiago erabiltzen zuten. Estatuaren barruko igerilekuetan, berriz, ez zen hala izan, [[1970eko hamarkada|70eko hamarkadahamarkadan]]n hasi ziren emakumeak bikinia erabiltzen, [[Zaragoza]]ko emakume batzuek antolatu zuten matxinada bati esker, prentsak ''Bikinien gerra'' izenez bataiatu zuena.
 
Bestalde, espainiarrak zezenen korridekin jostatzen ziren: Festa Nazionala zen, [[1960ko hamarkada|60ko hamarkadahamarkadan]]n futbolak atzean utzi zuen arte. Bai estadioan eta baita telebistaren aurrean ere, espainiarrek kirol horrekin asko gozatzen zuten eta horrela sortu zen mahai-futbola, Alejandro Finisterrek, berez, ume elbarriak birgaitzeko helburuarekin sortu zuena.
 
== Frankismoa gaur egun ==