Francisco Serrano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Francisco Serrano y Domínguez''', Dorreko Dukea ([[San Fernando (Cádiz)|Isla de León]], [[Cádizko probintzia|Cádiz]], [[1810]]eko [[irailaren 17]]a - [[Madril]], [[1885]]eko [[azaroaren 25]]a), militar eta politikari espainiarra izan zen, eta Ministro Kontseiluaren lehendakaria.
 
== Bizitza eta bilakaera politikoa ==
Militar liberal baten seme jaio zen frantsesak [[Cádiz|Cadizi]] setioa jartzen ari zitzaizkionean, eta hor zeuden, hain zuzen, Espainiako Gorteak une horretan. 1882an armadara sartu eta, [[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra Karlistan]] ([[1833]]-[[1840]]) eginiko merituak zirela eta, gora egin zuen. [[1839]]an brigadier zelarik, [[Baldomero Espartero]]ren partidu progresistan sartu zen zen, eta diputatua zela haren erregeordetzaren alde egin zuen. 1841ean, Esparterok mariskal eta Gerra Ministro izendatu zuen. Hala ere, [[Baldomero Espartero]]ren politika pertsonalista zela eta [[Joan Prim|Prim]]-ekin lan egin zuen 1842an hura uzkailtzeko.
 
[[1846]]-[[1848]] urteetan [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.a BorboikoBorboikoaren]]aren amorantea izan zen, honen gain eragin politiko handia izanik. Politiko moderatuek ez zuten oso gogoko ordea eta hau dela eta 1848an Granadako Kapitain izendatu zuten gorteetatik aldentzeko. Bere kargua utzi zuen politikatik aldentzeko, ezkondu eta bidaiatzeari ekin zion.
 
[[1854]]ko Iraultza progresistan hastean [[Baldomero Espartero]]ri lagundu zion eta Biurteko Progresistan artilleriako zuzendari nagusia izendatu zuten, [[Leopoldo O'Donnell|O'Donnellek]] sortu berri zuen [[Unión Liberal]]ean lerrokatuz. [[Paris]]en enbaxadore izan zen [[1856]]an, [[Kuba]]ko Kapitain Nagusia ([[1859]]-[[1862]]) eta Estatu Ministro [[1863]]an. Torreko duke izendatu zuen orduan erreginak, Urrezko Ardilarruzkoarekin eskertu ziolarik [[San Gilen kuarteleko matxinada]]ren zapalkuntzagatik erreginak.
 
Hurrengo urtean, [[Leopoldo O'Donnell|O'Donnellen]] heriotza zela eta [[Unión Liberal]] alderdi politikoaren buru bihurtu zen eta progresisten eta demokraten tesi antidinastikoekin bat egin zuen, [[1868]]an [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.a Borboikoa]] tronutik bota zuen iraultzan parte hartuz eta Alcolean gobernu-armada garaituz. Aldibateko gobernuaren ([[1868]]-[[1869]]) buru izendatu zuten eta estatuaren buruzagitza (maiestate trataerarekin) eman zitzaion. [[Amadeo I.a Espainiakoa|Amadeo Savoiakoarekin]] monarkia demokratikoa ezarri zen eta bitan [[1871]] eta [[1872]]an gobernu buru izateko deitu zitzaion. [[Hirugarren Karlistaldia|Hirugarren Gerra Karlistan]] on [[Karlos VII.a Frantziakoa|Karlos VII.a]] garaitu zuen eta [[Zornotzako ituna]] sinatu zuen arazoa konpontzeko asmoz (1872), baina gorteek akordio honi emandako ezetzak bere gainbehera ekarri zuen eta [[Espainiako Lehen Errepublika]] onartu bazuen ere [[1873]]an atzerriratu egin behar izan zen azpikeriatan jardun baitzen.
 
[[1874]]ko Pavia jeneralaren estatu kolpearen ondoren gorte [[errepublika]]rrak disolbatu egin ziren eta gobernuburu izendatu zuten berriro eta Botere Exekutiboaren buru baita ere, jarrera kontserbadoreko diktadura errepublikar bat instalatuz.