Francisco Goya: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Lanak: atal luzeegia azpiorri batera eramatea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
[[1769]] eta [[1771]] bitartean [[Erroma]]n eta [[Parma]]n bizi izan zen. Azken urte horretan, Parmako Errege Akademiak antolatutako lehiaketa batean aurkeztu eta bigarren saria irabazi zuen<ref name=arteh/>. Handik itzuleran jaso zuen garrantzizko lehen enkargua, Zaragozako [[Pilarreko basilika|El Pilar basilikako]] kupula txikietako baterako horma irudiak egitea hain zuzen ere ([[1771]]-[[1772]]). Horren ondoren, Zaragozako [[Aula Dei kartuja]]ko horma irudiak margotu zituen (1772-[[1774]]). Garai hartako obretan intentsitate handiko kolore trinkoak eta forma dotoreak erabili zituen.
 
[[Fitxategi:La pradera de san Isidro.jpg|350px|thumb|leftezkerrera|<small> ''San Isidroko larrea'', [[1788]], [[Pradoko Museoa|El Prado museoa]], [[Madril]]</small>.]]
1773an Francisco Bayeu margolariaren arreba zen Josefa Bayeurekin ezkondu zen. 1774-[[1778]] bitartean, [[Anton Raphael Mengs|Mengsi]] eta Madrilen margolari gisa ospe handia zuen bere koinatu Francisco Bayeuri esker, Santa Barbarako [[tapiz]] lantegirako kartoiak egiten hasi zen. Hemezortzi urtez aritu zen tapizak egiten edo diseinuak margotzen (gehienak [[Pradoko Museoa|El Prado museoan]] daude). Lan dotoreak dira, efektu bizikoak, eta herriko bizitzaren ikuspegi atsegina, garai hartako [[despotismo Ilustratua|despotismo ilustratuaren]] gustukoa, ematen dute. Horietan aipagarriak dira, besteak beste, ''Dantzaldia Manzanaresen ertzean'' (''Baile a orillas del Manzanares'', [[1776]]-[[1777|77]]), ''Eguzkitakoa'' (''El quitasol'', 1777), ''Larraina'' (''La era'', [[1786]]-[[1787|87]]), ''Min hartutako igeltseroa'' (''El albañil herido'', 1786-87) eta ''San Isidroko larrea'' (''La pradera de San Isidro'', [[1788]]). Bitarte horretan Espainiako margolaritza tradizioa ikertzen aritu zen eta, besteak beste, [[Diego Velázquez|Velazquezen]] obretan oinarrituriko grabatuak egin zituen (1778). Velazquezen kutsua kartoien egitura trinko eta sintetikoan ere antzematen da.
 
Gorteak eta [[aristokrazia]]ko kideek goretsi egin zituzten Goyaren kartoiak eta, horrela, gora egin zuen Goyaren ospeak. [[1780]]an ''San Fernandoko Arte Ederretako Akademian'' onartu zuten, ''Kristo gurutziltzatua'' (''Cristo crucificado'') obrari esker. [[1785]]ean Akademiako margolaritzako zuzendariorde titulua eskuratu zuen. [[1786]]an erregearen margolari izendatu zuten eta handik hiru urtera areto margolari .
 
[[Fitxategi:La familia del infante don Luis.jpg|thumb|280px|righteskuinera|<small>''Luis Borboikoaren sendia'', [[1784]], Magnani-Rocca fundazioa, Traversetolo ([[Italia]])</small>.]]
1780tik aurrera El Pilarko kupula nagusietako bat dekoratzen aritu zen. Eta hurrengo urteetan ere erlijio pintura landu zuen: Madrilgo San Frantzisko Handia elizako ''Bernardino Sienakoa'' (''San Bernardino de Siena predicando ante Alfonso V de Aragón'' 1782-83), [[Valladolid]]eko Santa Ana komentuko irudiak; [[Valentzia]]ko katedralekoak...
 
23. lerroa:
=== Lehen heldutasun aroa: Goya ilustratua ===
[[Fitxategi:Francisco de Goya y Lucientes 040.jpg|260px|thumb|leftezkerrera|<small>''San Antonio de la Florida ermitako freskoen xehetasuna, 1798, [[Madril]]</small>.]]
[[1792]]an eritasun larri batek ([[saturnismo]]ak, ziur asko) jo zuen Goya, eta [[Gortasun|gor]] utzi zuen ia. [[Sevilla]]n eta [[Cádiz|Cadizen]] eritasunetik osatzeko egin zuen egonaldian koadro txikiez osaturiko sail bikaina margotu zuen, zeinetan egileak berak, [[1794]]an zioenez, sormenean eta egikeran askatasunez jardun zuen, enkarguz egindako obretan ez bezala. Sail harekin beretu zuen Goyak joera berria, herri bizimoduaren eta ohituren ikuspegiari dagokionez, batez ere. Ordura arte sarritan arinkeriaz landu zituen gaietan, nolabaiteko kritika egiten eta kutsu dramatikoa sartzen hasi zen. Elizaren eta, batez ere, [[Inkisizioa]]ren kontrako jarrera ere erakutsi zuen. Aldaketa horretan berebiziko eragina izan zuten [[argien Garaia|ilustratuen]] ideiek, haiekiko harremanen bitartez eta haientzat lan eginez ezagutu zituenak.
 
34. lerroa:
=== Bigarren heldutasun aroa ===
[[Fitxategi:El_Tres_de_Mayo,_by_Francisco_de_Goya,_from_Prado_in_Google_Earth.jpg|thumb|leftezkerrera|300px|<small>''1808ko maiatzaren 3ko fusilatzeak'', [[1814]], [[Pradoko Museoa|El Prado museoa]], [[Madril]]</small>.]]
Goyaren karrerako urterik oparoenak [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] gudarostea Espainian sartu zen garaikoak izan ziren, [[1808]]tik aurrerakoak hain zuzen ere. Frantsesen aldekoekin harremanak izan zituen, eta garai haietan bizitako sarraskien irudi bikainak egin zituen ''Gerrako hondamenak'' (''Los desastres de la guerra'', 1808–14) grabatu sail ikusgarrian eta C marrazki bildumako zenbait iruditan. Orduan egin zituen, orobat, ''1808ko maiatzaren 2a Madrilen'' (''El dos de mayo de 1808 en Madrid'', [[1814]], [[Pradoko Museoa|El Prado museoa]], [[Madril]]) eta ''1808ko maiatzaren 3ko fusilatzeak'' (''Los fusilamientos del 3 de mayo'', [[1814]], [[Pradoko Museoa|El Prado museoa]], [[Madril]]) eta herritarren sugartasuna islatzen duten ''[[Kolosoa (margolana)|Kolosoa]]'' (''El coloso'', 1808-12, [[Pradoko Museoa|El Prado museoa]], [[Madril]]) edo ''Sardinaren ehorzketa'' (''El entierro de la sardina'', 1812-19, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, [[Madril]]). [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.aren]], [[Arthur Wellesley|Wellington jeneralaren]], [[José Rebolledo de Palafox|José Palafoxen]] eta beste zenbait militarren erretratuak ere egin zituen. Garai honetako obretan fantasia eta krudeltasuna dira azpimarratzekoak.
 
55. lerroa:
 
{{bizialdia|1746ko|1828ko|Goya, Francisco}}
 
[[Kategoria:Francisco Goya| ]]