Francis Crozier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Francis Crozier Branbridge herrian jaio zen, Down konterrian, orduko Irlandako Erresuma (gaur egun Ipar Irlanda). Hamaikagarren haurra zen, hamahiru seme-alabaren artean, aita George Crozier fiskala zuela. Aitak izendatu zuen semea Francis Rawdon-Hastings Moirako bigarren kondearen ohoretan, berau haren lagun handia. Crozier gaztetxoak Banbridgen egin zituen lehen ikasketak, William eta Thomas anaiekin batera, eta Avonmore etxean bizi izan zen familiarekin, aitak [[1792]]an eraikitakoa Banbridgen erdigunean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Smith, Michael,|abizena=1946-|izenburua=Captain Francis Crozier : last man standing?|argitaletxea=Collins|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/71846780|isbn=1905172095|pmc=71846780|sartze-data=2019-01-02}}</ref>
 
== Zerbitzua itsasoan ==
Hamahiru urte zituela, Crozier Erregeren Itsas Armadan sartu zen boluntario, eta [[1810]]<nowiki/>eko ekainean ''HMS Hamadryad'' ontzian abiatu zen. [[1812]]<nowiki/>an ''HMS Briton'' ontzian zerbitzatu zuen, eta [[1814]]<nowiki/>an [[Pitcairn uharteak|Pitcairn Uharteak]] bisitatu zituen, non ezagutu zituen [[HMS Bounty|''HMS Bounty'']] ontziko azken matxinatuak. [[1817]]<nowiki/>an ofizial ziurtagiria jaso zuen; [[1818]]<nowiki/>an ''HMS Doterel'' ontzian zerbitzatu zuen, [[Esperantza Oneko lurmuturra|Esperantza Oneko lurmuturrera]] bidean.
 
[[1821]]<nowiki/>ean Crozierrek bat egin zuen William Edward Parry kapitainak [[Artikoa|Artikora]] egin zuen bigarren espedizioarekin, [[Ipar-mendebaldeko Pasaia|Ipar-mendebaldeko pasaia]] zeharkatzeko. ''HMS Hecla'' ontzian zerbitzatu zuen, Parry-k ''HMS Fury'' agintzen zuen bitartean. [[1824]]<nowiki/>an Iparrera itzuli zen bigarren aldiz Parry-rekin batera, eta espedizio hartan ''Fury'' ontzia hondoratu egin zen [[Somerset uhartea|Somerset uhartearen]]ren inguruan. [[1826]]<nowiki/>an Crozier lotinant izendatu zuten, eta urtebete geroago berriro elkartu zen Parry-rekin, [[Iparburua|Ipar Polora]] iristeko asmoarekin, hura ere ahalegin ustela.
 
Bere bidaietan, Crozier bihurtu zen [[James Clark Ross]] esploratzailearen lagun min. [[1827]]<nowiki/>an [[Royal Astronomical Society]] elkarteko kide izateko hautatu zuten, Parry-rekin ibilitako hiru espedizioetan egindako ikerketa astronomiko eta magnetiko baliagarriengatik
 
[[1831]]<nowiki/>n ''HMS Stag'' fragatara bidali zuten, eta [[Portugal|Portugalgo]]go kostan zerbitzatu zuten, bertako gerra zibiletan. [[1835]]<nowiki/>ean Crozierrek bat egin zuen James Clark Ross-ekin ''HMS Cove'' ontziko bigarren agintari moduan, laguntzeko Artikoan galdutako 12 [[baleontzi]] aurkitzen. [[1837]]<nowiki/>an Crozier komandante izendatu zuten.<ref>{{Erreferentzia|izena=Smith, Michael,|abizena=1946-|izenburua=Great endeavour : Ireland's Antarctic explorers|argitaletxea=Collins Press|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/642289554|isbn=9781848890237|pmc=642289554|sartze-data=2019-01-02}}</ref>
 
=== Ross espedizioa ===
33. lerroa:
[[2008]]<nowiki/>ko ekainean, Crozierren jaioterriak, Banbridge, oroimenezko ekitaldi bat antolatu zuen Hirutasun Santuaren elizan, esker oneko otoitzak barne, eta bertan parte hartu zuten ehundik gora Crozierren ondorengok eta Franklinen espedizio galduaren beste ofizial batzuenek, baita haien bila ibilitakoen ondorengoek ere, Artikoan espezializaturiko zenbait historialarik barne, hala nola Michael Smith eta Russell Potter.
[[Fitxategi:Francis_Crozier_memorial_inside_Seapatrick_Church,_Banbridge,_County_Down,_Ireland.JPG|thumb|Francis Crozierren oroigarria Seapatrick Eliza barruan, Banbridgen]]
[[1858]]<nowiki/>an Parlamentuak horrela aginduta, Londresko Greenwich Ospitalearen Areto Pintatuan oroitarri bat eraiki zen Sir John Franklin eta haren gizonak oroitzeko, Crozier barne. [[1937]]<nowiki/>an Royal Naval College-ra eraman zuten, [[Greenwich|Greenwiche]]e<nowiki/>ra, baina [[2009]]<nowiki/>an jatorrizko lekura itzuli zen. 2009ko urriaren 29ko Eskerregite zerbitzuan, Sir John Franklin, Crozier kapitaina eta haien gizonen ondorengoek ospatu egin zituzten haien lorpenak.
 
=== Crozier izena toponimian ===
47. lerroa:
* Crozier ilargi-kraterra, Ilargiaren alde hurbilean: 13.5° S, 50.8° E
 
=== Crozier fikzioan ===
Francis Crozier protagonista eta narratzaile nagusia da 2007ko ''The Terror'' nobelan, berau Dans Simmnos idazlearena, Franklinen espedizio galduaren kontakizun fikzionatu bat, eta baita ''The Terror'' izeneko telesailean, 2018koa, non [[Jared Harris]] aktoreak antzezten duen Crozierren rola. Bai nobelak eta baita telesailak ere aurkezten dute Crozier espediziotik bizirik irauten duen bakarra; beraren herrira itzuli ordez, elkartu egiten da inuiten tribu batekin.
 
54. lerroa:
== Erreferentziak ==
{{reflist|30em}}
 
[[Kategoria:1796ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1848ko heriotzak]]