Francesco Petrarca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
'''Francesco Petrarca''' ([[Arezzo]], [[1304]]ko [[uztailaren 20]]a - [[Arquà Petrarca|Arquà]], [[1374]]ko [[uztailaren 19]]a), [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] [[italia]]r erudito, [[olerkigintza|olerkari]] eta [[humanismo|humanista]] izan zen. Nahiz eta [[latin]]ez idatzi zituen lanak garrantzi handikoak diren haren psikologia eta [[humanismo]]a ezagutzeko, [[italiera]]zko ''Canzoniere'' («Kantutegia», 366 kantu guztira) obrak eman zion sona eta ohorea. Tradizio siziliarraren eta proventzerazkoaren ildoan idatzita dago eta gai nagusia maitasuna du. Sentimenduen azalpena, irudiak, hiztegia bera ere, nahiko arruntak badira ere, Petrarcaren handitasuna sentimenduak erritmora eta neurkerara egokitzean datza eta, orobat, gizakiaren zerunahiaren eta mundunahiaren arteko tentsioaren azalpenean.
 
Haren familia [[Florentzia]]tik erbesteratua izan zen, eta, haiekin batera, artean haurra zela, [[Proventza]]ra joan behar izan zuen. Lege-ikasketak egin zituen [[Montpellier]]ren eta [[Bolonia]]n. [[1326]]an [[Avignon]]era joan zen, Aita Santuaren gortera, eta han ordena txikiak hartu zituen. Handik urtebetera ezagutu bide zuen Laura, beraren ''Canzionere'' obra nagusiko pertsonaia eta musa. Idazteari, ikasteari eta bidaiak egiteari ekin zion, zenbait handikiren diru-laguntzari esker. Italieraz idatzitako olerkiekin batera, latinez ere idatzi zuen. Nabarmentzekoa da obra horien artean [[1338]]an hasi zuen ''Africa'' poema epiko luzea, [[Eszipion Afrikarra]]ri buruzkoa. [[1341]]ean, poesia-saria jaso zuen [[Roberto I.a Napolikoa]] erregearen eskutik. Garai hartan hasi zen ''Secretum'' obra idazten, latinez idatzi zituenen artean interesgarrienetakoa, [[Agustin Hiponakoa|San Agustinen]] eraginpean idatzia. [[1345]]etik aurrera, bolada batez, bere [[Fontaine-de-Vaucluse|Vaucluseko]] etxean sartu eta erlijio bakardadearen loria goraipatu zuen hainbat idazlanetan: ''De vita solitaria'', ''De otio religioso'', eta ''Bucolicum carmen''.
 
Petrarcak goren mailako lekua izan du poesiaren historian eta baita Europa kristauko kulturan eta kultura modernoan ere. Dena dela, haren eragina ez zen literaturaren alorrera mugatu, bizitza moralean eta politikoan ere eragin handia izan baitzuen. Haren poesiak, haren gogoeta moralek eta espiritualek, historiaren ezagutza analitikoak eta aldi berean sintetikoak, eta, azken finean, haren lan guztiak helburu nagusi bat zuen: antzinako mundua eta kultura fedegabea batetik, eta bestetik, mundu kristaua eta fedea batu nahiak mendeetan zehar sortu dituen arazoei irtenbidea bilatzea.
11. lerroa:
== Biografia ==
[[Fitxategi:Altichiero,_ritratto_di_Francesco_Petrarca.jpg|thumb|ezkerrera|200px|<small>Altichierok egindako Petrarcaren erretratua.</small>]]
[[Fitxategi:Francesco_Petrarca2.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|<small>Petrarcaren estatua, [[Uffizi Galeria]], [[Florentzia]].</small>]]
 
Petrarcaren aita [[florentzia]]r notarioa zen, [[Dante Alighieri|Dante]] erbesteratu zuten arrazoi berengatik, alegia arrazoi politikoengatik, deserritu zutena. [[1311]]. urtean, Francescok eta haren familiak [[Carpentràs]]en, [[Avignon]]dik hurbil, hartu zuten bizilekua. Avignonen bertan [[erretorika]], [[gramatika]] eta [[dialektika]] ikasi zituen, Convenevole de Pratoren gidaritzapean, eta literaturarako zaletasun handia erakutsi zuen gazte-gaztetatik. Ondoren, aitak [[Montpellier]]ra bidali zuen [[zuzenbide]]-ikasketak egitera. [[1326]]an, aita hil ondoren, Avignonera itzuli zen<ref>[http://www.epdlp.com/escritor.php?id=2140 Francesco Petrarca] Epdlp.com</ref>. [[1327]]an, Laura ezagutu zuen, Avignongo Santa Klara elizan. Emakume haren berririk batere ez dago, eta garai hartan Petrarcaren asmazioa izan zela ere pentsatu zuen batek baino gehiagok. Edozeinetara dela ere, Laura izan zen Petrarcaren poesiaren inspirazio-iturri nagusia.
19. lerroa:
Kargu hari esker, bestalde, bidaia asko egin ahal izan zituen Europan zehar. [[1337]]an joan zen lehenengo aldiz [[Erroma]]ra, eta liluraturik gelditu zen hiri hartako hondakin klasiko eta kristauekin. Urte horretan bertan, Avignonera itzuli zenean, hiri hartatik kilometro gutxira zegoen [[Fontaine-de-Vaucluse]] herrixkara erretiratu zen. Bien bitartean, Petrarcaren ospea, bai politikan bai kulturan, izugarri hedatzen ari zen. Hala ere, bakardadean eta erretiraturik bizitzeko zuen grinak, batetik, eta ospe nahiak eta lurreko ondasunen beharrak bestetik (bi seme-alaba izan zituen harreman desberdinetatik sortuak: Giovanni eta Francesca) dikotomia banaezina osatzen zuten haren baitan, eta ospea nola, halaxe zihoan hazten bitasun hori Petrarcarengan.
 
Lanek entzute handia eman zioten Petrarcari. Eta horrenbestekoa izan zen entzute hori, ezen [[1340]]an bi poesia-sari lortu zituen aldi berean, Erroman bata eta Parisen bestea. [[1341]]ean Orso dell'Anguillara senatariak erramuzko koroa eman zion, hiru egunean [[Roberto Anjoukoa]]k haren poemak zehatz-mehatz aztertu ondoren. Urtebetez [[Selvapiana]]n, [[Parma]]tik hurbil, egon zen, eta han, bakardadean, egin zuen ''Africa'' lanaren lehenengo idazketa-saioa. [[1342]]an [[Fontaine-de-Vaucluse|VaucluseVauclusera]]ra itzuli zen, lasaitasun bila, baina alaba jaio izanak eta anaia Gherardo fraide egin izanak krisi espiritual larria sortu zioten bere barruan.
 
Horretaz gainera, garai horretan [[Cola di Rienzo]] ezagutu zuen eta, haren eraginez, politikan sartu zen. Betebehar politikoen ondorioz, bidaia ugari egin zituen, eta bidaia horietako batean, aita santuak deituta [[Napoli]]ra zihoala, Zizeronen garrantzi handiko testu batzuk aurkitu zituen, besteak beste, ''Atikori idatzitako Epistolak'' lanaren hamasei liburu. [[1347]]an, Cola di Rienzoren erreforma asmoak erakarrita, Erromara abiatu zen, baina haren asmoek huts egin zuten, eta [[Parma]]n gelditu behar izan zuen. Hiri hartan jakin zuen, hain zuzen, Laura izurriak joa hil zela. Parmaz gainera, Italiako hainbat hiri bisitatu zituen, eta alde guztietan ohore handiak egin zizkioten: [[Carpi]], [[Ferrara]], [[Padua]], [[Mantua]], Florentzia.
 
[[1351]]. urtean [[Proventza]]ra itzuli zen, orduan ere Aita Santuak horrela eskatuta, eta han idatzi zizkion bere lehenengo gutunak [[Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos IV.a Bohemiakoari]]; haietan Italiara joan zedin eskatzen zion Karlos erregeari, hirietako gerrak baketzera. [[1353]]-[[1361]] urteen bitartean [[Milan]]en bizi izan zen Visconti familiaren etxean, eta hainbat diplomazia-lan egin zituen Milango gortearentzat ([[Praga]]n enperadorearekin hitz egin zuen, besteak beste). Izurriaren ondorioz, lehenbizi Paduara aldatu zuen bizilekua eta [[Venezia]]ra ondoren. Venezian errepublikak etxe bat eman zion, baldintza batekin: hiltzen zenean bere liburutegia Veneziari uztea. Hala ere, lau filosofo [[averroismo|averroista]] gazterekin izan zituen eztabaiden ondorioz (haien kontra idatzi zuen ''De suis ipsius et multorum ignorantia''), Venezia uztea erabaki zuen eta Paduara aldatu zen lehenbizi, eta [[Arquà Petrarca|Arquàra]] ondoren. Han, Francesco de Carrarak etxe bat eman zion eta, berak nahi bezala, bakardadean eta bakean bizi izan zen.
28. lerroa:
=== Latinezko lanak ===
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 183-1985-0819-019, Handschrift, Francesco Petrarca.jpg|thumb|260px|<small>Petrarcaren eskuizkribua, [[1985]]ean [[Erfurt]]en aurkitua.</small>]]
Petrarcak askoz ere lan gehiago idatzi zituen latinez, herri-hizkuntzaz baino. Latinez bai prosa, bai poesia idatzi zituen; herri-hizkuntzaz, aldiz, poesia baizik ez.
 
Gutun ugari idatzi zituen, eta berehala hasi zen haiek biltzen, [[Zizeron]] eta [[Seneka]]ren ereduari jarraituz. Petrarcak berak prestatu zuen ''Rerum familiarum'' gutun-bildumaren argitalpena; hogeita lau liburutan 350 gutun bildu zituen, batzuk bertsotan. Gutun horiek [[1325]]-[[1366]] bitartean idatzi zituen; gehienak adiskideei bidaliak dira, baina idazle klasikoei ere idatzi zizkien batzuk, Zizeroni eta [[Virgilio]]ri adibidez. Oso ospetsua da, besteak beste, [[Mont Ventoux]]erako igoera deskribatzen duen gutuna.
34. lerroa:
Ondoren ''Rerum senilium'' lana osatzen duten hamazazpi liburuak antolatu zituen, [[1361]]-[[1374]] bitartean idatzitako 120 gutun biltzen dituztenak. ''Epistolae metricae'' lana osatzen duten hiru liburutan, berriz, 57 gutun bildu zituen, hexametrotan idatziak. ''Bucolicum carmen'' lanean, azkenik, hamabi [[egloga]] bildu zituen, [[1346]]-[[1348]] bitartean idatziak.
 
Petrarca denbora luzean aritu zen ''Africa'' poema osatzen ([[1338]]-[[1342]]). [[Hexametro|Hexametroe]]tanetan idatzi zuen eta, [[Tito Livio]]ren ereduari jarraituz, [[Gerra Punikoak|bigarren gerra punikoa]] kontatzen zuen. Poema horren bidez, [[Antzinako Erroma]]ren handitasuna ospatzeko eta goresteko generorik egokiena [[epika]] klasikoa zela erakutsi nahi zuen. Baina, balio poetikoaren ikuspegitik, lan hark ez zuen nahi bezainbesteko maila izan. Poema horren iruzkin historiko gisa idatzi zuen ''De viris illustribus'' ([[1338]]an hasia); Erromako historiako hogeita hiru pertsonaiari buruz, eta historia sakratuko eta mitologiako hamabiri buruz hitz egiten zuen.
 
''Rerum memorandarum libri'' ([[1343]]-[[1345]], «Gogoratzeko gauzen liburuak») lanean, bertute kardinalak azaldu zituen, eta Greziako, Erromako eta bere garaiko adibideak hartu zituen haiek azaltzeko.
 
Petrarcak, bestalde, hainbat liburu idatzi zituen bakardadeko bizitzari buruz. Gai horren ingurukoa da ''De vita solitaria'', [[1346]]an hasia eta bi liburutan banatua; bertan, idazlearen bakardadea, liburuekin erretiraturik eta izadiarekin elkartasunean, eta [[aszetismo|aszetaren]] bakardade erlijiosoa goresten ditu. Lan horretan azaltzen dituen arrazoibideen oso antzekoak erakutsi zituen ''De otio religioso'' (1348) lanean, Gherardo bere anaiari eta [[Méounes-lès-Montrieux|Montrieuxeko]] kartusiarrei eskainia.
61. lerroa:
 
{{bizialdia|1304ko|1374ko|Petrarca, Francesco}}
 
[[Kategoria:Pizkundeko idazleak]]
[[Kategoria:Italiako idazleak]]
66 ⟶ 67 lerroa:
[[Kategoria:Humanistak]]
[[Kategoria:Toskanarrak]]
[[Kategoria:Gizon filosofoak]]
[[Kategoria:XIV. mendeko filosofoak]]