Fosfolipido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
 
Mizelak buztan bakarreko lipido anfipatikoak ingurune urtsuan jartzean sortzen dira, eta bigeruza lipidikoak bi buztaneko lipidoak jartzen direnean. Mizelak geruza bakarreko esferak dira eta tamaina mugatua izan dezakete. Fosfolipido geruzak aldiz, askoz luzeagoak izatera irits daitezke eta bere gain tolesten bada, esfera huts bat sortzen da. Honetan datza hain zuzen ere zelula mintza.
[[Fitxategi:Lipid_bilayer_and_micelle.png|thumb|leftezkerrera|Fosfolipidoak bigeruza lipidoakoa (1) eta mizela (2) eratuz ingurune urtsuan.]]
Mizela eta bigeruzak "efektu hidrofobiko" izeneko prozesuaren bidez banantzen dira ingurune urtsuan. Substantzia ez polar bat ingurune urtsu batean disolbatzen denean, molekula polarrak substantzia ez polarraren inguruan modu ordenatuan antolatzen dira, molekula polar hauek ezin ditzaketelako [[hidrogeno zubi]]ak eratu substantzia apolarrekin. Hala ere, molekula ez polarra likido polarretik banantzen denean, molekula polarraren [[entropia]] (desorden egoera) handitu egiten da. Hau oinarrian, fase banaketa bat da, ura eta [[olio]]aren berezko banaketa gertatzen denean bezala.
 
17. lerroa:
 
== Funtzioak ==
* Mintz zelularraren osagai estrukturalak. Fosfolipidoen izaera anfipatikoak gantz azidoen artean elkarrekintza hidrofobikoak posible egiten ditu eta hauek bigeruza lipidikoaren barneko aldean geratuko dira. Honela, buru polarrak kanporantz kokatzen dira, ingurune urtsurantz non [[proteina|proteinekin]] elkarrekintzak izan ditzakeen.
* [[Entzima|Entzimen]] aktibazioa. Fosfolipidoek zelulara bidaltzen diren seinaleen transmisioan bigarren mezulari gisa jokatzen dute.
* Biriketako [[surfaktante]]aren osagaiak. [[Birika]]ren funtzionamendu normalerako ezinbestekoa da surfaktantea.