Foru aldundi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
Nafarroako Foru Aldundiak, ordea, [[Nafarroako Gobernua]] izena hartzen du [[1982]]az geroztik, aurreko foru lurraldea [[Nafarroa Garaia|Nafarroako Foru Erkidegoa]] bihurtuta.
 
== Historia ==
[[FileFitxategi:Vitoria - Diputación 01.jpg|thumb|Arabako Foru Aldundia]]
[[FileFitxategi:Vitoria - Diputacion Foral Alava18.JPG|thumb|upright|Mateo de moraza foruen defendatzaile sutsuaren omenezko oroitarria]]
Euskal foru aldundiek XVI. mendeaz geroztik ezarritako aldundi nagusietan dute jatorria, eta batzarrak ordezkatzen zituzten batzorde betearazleak ziren. Nafarroan, erresuma izaki, erresumako aldundia izena zuen. [[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra KarlistadaKarlistadaren]]ren ondoren, Nafarroak bilakaera desberdin bat izan zuen, [[Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea]]ren bitartez (1841), [[Nafarroako Erresumako Aldundia|Erresumako Aldundia]] bertan behera geratu baitzen eta, trukean, Nafarroak [[probintziako aldundi]]a eskuratu zuen (1836tik aurrera), Espainiako probintzien oso antzekoa. Berezitasun handiena itun (hitzarmen) ekonomikoa zuen.
 
[[Hego Euskal Herri]]ko beste euskal lurraldeetan, berriz, aldundi nagusiek uko egin zioten bertan behera geratzeari eta eskumenak galtzeari. 1844tik aurrera, haien estatus berria (''neo-forala'') nolabait arautu zuten Espainia konstituzionalean, eta hala jarraitu zuten Bigarren Karlistaldi oste arte. Birmoldaketa horren ondorioz, udalek eskumen ugari galdu zituzten eta, trukean, aldundiek eskuratu, zerga-bilketaren arloan adibidez.<ref group="oh">Kontu egin behar da, halaber, 1848tik aurrera, Madril hasi zela udalerrietako alkateak izendatzen.</ref> 1877an, berriz, [[Canovas del Castillo]] espainiar lehen ministroak, Gerra Legearen pean eta tentsio giro handi baten erdian, aldundi nagusiak desegitea agindu zuen. Haien ordez, [[probintziako aldundi]]ak ezarri ziren, Espainiako gobernuak izendatutako organo administratiboak. Hala ere, ez ziren guztiz Espainiako probintziekin berdindu, [[Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna|Hitzarmen EkonomikoEkonomikoari]]ari esker.
 
Espainiako beste aldundiekiko zuten jatorri eta izaera desberdintasuna dela eta, ''foru'' izendapena aldarrikatzen jarraitu zuten. Nafarroakoak 1867tik aurrera egin zuen hori, baita beste euskal aldundiek ere [[s:es:Ley_de_21_de_julio_de_1876|1876an foruak galdu eta geroago]]. 1937an, Errepublikaren kontra altxatako [https://es.wikisource.org/wiki/Decreto-Ley_de_23_de_junio_de_1937 Franco jeneralak bertan behera utzi zituen] Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek artean zituzten berezitasunak, Nafarroan eta Araban ez bezala. 1981ean, aldundiok foru aldundi bihurtu ziren berriz, Hitzarmen Ekonomikoa berreskuratuz.