«Fonetika»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Hizkuntzak}}))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
Hizkuntzaren hotsen [[ahoskera]] (artikulazioen fonetika), hots horien ezaugarri akustikoak (fonetika akustikoa) eta hizkuntzaren sistemaren barruan duten zeregina (hizkuntzalaritzaren fonetika) aztertzen ditu fonetikak.
Fonetika berria 1867an hasi zen, [[Alexander Melville Bell]]ek hotsak marrazkietan irudikatzeko egin zituen ikerketekin. Fonetikaren ahalegin nagusia giza hizketaren hotsen sailkapenean datza. [[Noam Chomsky]] eta [[Morris Halle]] hizkuntzalariek 30 ezaugarriko zerrenda egin zuten, giza hotsen ñabardura eta berezitasun garrantzitsu guztiak sailkatzeko.
 
Hotsen irudikapenerako zenbait transkripzio sistema erabili dira; ezagunena [[Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa]] (frantsesez, ''Alphabet phonétique international'' —API—; ingelesez, ''International Phonetic Alphabet'' —IPA—) da. Horrela, ahozko soinuak idatz daitezke, hizkuntza edo dialektoaren arabera. [[Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa|IPA]] oso erabilgarria da fonetika ikasteko eta hizkuntza irakasteko.