Ireki menu nagusia

Aldaketak

32 bytes added ,  Duela 9 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
[[Fitxategi:Gill-Napoleon-Rocambole.jpg|derecha|thumb|250px|[[Rocambole]]ren erretratua, ''La Lune'' asteroko foilletoiaren azala (1867).]]
'''Foilletoi''' ([[frantses]]etik ''feuilleton'', ''feuillet'' hitzaren txikigarria, 'orria', liburu baten orria) [[fikzio]] [[dramatiko]] generoaren ekoizpen literarioa da. Normalean ez zuen kalitate literario handia, garrantzitsuena erraza irakurtzeko izanik. Frantziako [[erromantizismo]]arekin sortu zen eta hasiera batean emanaldietan plazaratzen eleberriak izatetik laster beste euskarrietara pasa zen, esaterako antzerkia, irratia eta zinema, gaur egun [[telesaila|telesailetara]] ere bai. Betidanik herri [[literatura genero|generogeneroa]]a izan da.<ref>http://www.wordreference.com/definicion/folletín</ref> Idazle ospetsu askok foilletoiak haien ideiak zabaltzeko erabili zuten ere bai.
 
== Ezaugarriak ==
* Publiko guztiei zuzenduta dago baina askotan emakumeak dira irakurle ugarienak.
* Gaiak gehiegikeriazkoak izaten dira.
* Misterioa.
* Gordintasuna, biolentzia, [[morbo]]a oso gustukoa dute.
* Gai sexualak: amoranteak, bahiketak, erotismoa...
* Oso narrazio [[manikeismo|manikeistak]] dira, oso pertsonaia onekin eta, halaber, beste batzuk, oso gaiztoak. Askotan oso irrealak dira: zientzialari zoroa, hiltzaile kaputxaduna...
* Emanaldietan ateratzearen ondorioz, sarritan, kontraesanak sortzen dira.
* Pertsonaia asko definitu gabe eta ondo aurkeztu gabe gelditzen dira.
* [[Exotismo]]a gustukoa dute.
* Fantasia. Ohikoa da [[hipnotismo]]aren erabilera, mintzatzen diren estatuak, erabateko [[amnesia]]... <ref>PORCEL TORRENS, Pedro: ''Clásicos en Jauja. La historia del tebeo valenciano.'' Edicions de Ponent. ISBN 84-89929-38-6. (2002), 140.or.</ref>
* Amaiera tragikoak ohikoak dira. Askotan negarra eragitea bilatzen dute.
* Irakurlearen fideltasuna gordetzeko kapituluen amaierak tentsioan bukatzen dira.
[[Fitxategi:André Gill (autoportrait).jpg|thumb|Andre Gill-en [[autoerretratu]]a, ''La Lune'' asteroko foilletoiaren azala (1867).]]
 
== Historia ==
Generoa Frantziako Erromantizismoan sortu zen. XIX. mendean herriaren [[alfabetizazio]]a zabaldu zen eta horrek beste motatako literatura baten beharra ekarri zuen, populazio osoari zuzendutako literatura, denbora pasatzeko, merkea, diru gutxiko jendearentzat ere bai. Hasieran egunkariek emanaldietan banatutako narrazioak argitaratzeari ekin zioten, batzutan aparteko koaderno bezala eta hortik dator "filletoi" izena. Narrazio horiek egunero argitaratzen ziren eta beti suspentse beteriko bukaerak izaten zituzten, irakurleen jarraipena lortzeko. Horrelako eleberri batzuek arrakasta handia izan zuten eta, ondoren, liburu bezala argitaratu ziren.<ref>https://prezi.com/xz3qih4y8njs/la-novela-de-folletin/</ref>
 
Formatu berria hasieran bi egunkarietan agertu ziren: ''[[La Presse]]'' eta ''[[Siècle]]'' nahiz eta Lehen Inperioan aurrekariak izan. Arrakastarekin batera emanaldietan eleberriak argitaratzen zituzten aldizkariak kaleratu ziren: ''[[Revue des deux mondes]]'' eta ''[[Revue de Paris]]''; horietan [[Honoré de Balzac|Balzac]], [[Eugène Sue]], [[Ponson du Terrail]], [[Paul Féval]], [[Charles-Paul de Kock]] edo [[Alexandre Dumas]] mailako idazleak agertu ziren.
 
== Foilletoi ospetsu batzuk ==
Hona hemen ospetsuenetariko batzuk:
* ''[[Miserableak]]'', [[Victor Hugo]]rena.
* ''[[Hiru mosketariak]]'', [[Alexandre Dumas]]ena.
* ''[[Monte Cristoko kondea]]'', [[Alexandre Dumas]]ena.
* ''[[Madame Bovary]]'', [[Gustave Flaubert]]ena.
* ''[[La Comédie humaine]]'', [[Honoré de Balzac]]ena.
[[Fitxategi:Louis_Fran%C3%A7ais-Dant%C3%A8s_sur_son_rocher.jpg|thumb|250px|[[Monte Cristoko kondea]], [[Alexandre Dumas]].]]
 
== Foilletoiak beste herrialdetan ==
Formula laster zabaldu zen eta beste herrialdetan ere horrelako eleberriak argitaratu ziren:
* Erresuma Batuan: [[Robert Louis Stevenson]]ek ''Young Folks'' egunkarian ''[[The Black Arrow]]'' argitaratu zuen. [[Charles Dickens]] eta [[William Wilkie Collins]] idazleek horrelako eleberri asko plazaratu zuten.
* Italian: [[Emilio Salgari]]k [[Sandokan]]en eleberriak eta [[Carlo Collodi]]k [[Pinotxoren abenturak]] plazaratu zuten esaterako.
* Errusian: [[Fedor Dostoievski]]k ''[[Krimena eta zigorra]]'' (Преступление и наказание) eta ''[[Karamazov anaiak]]'' (Братья Карамазовы) argitartu zituen. [[Lev Tolstoi]]k ''[[Gerra eta Bakea]]''.
* Espainian: [[Benito Pérez Galdós]], [[Luis Coloma]].
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}}:[http://lapiedradesisifo.com/2013/07/18/escritores-por-entregas-novelas-de-folletín/ Foilletoien idazleak.]
 
[[Kategoria:Kazetaritza]]
[[Kategoria:Literatura terminologia]]