Wormseko Katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Wormseko katedrala''' (alemanez: ''Wormser Dom'') eliza katolikoa da, Worms hirian kokatua. Eliza katedrala izan zen lehen, Wormseko apezpikuar...»
(Ez dago alderik)

09:30, 19 otsaila 2019ko berrikusketa

Wormseko katedrala (alemanez: Wormser Dom) eliza katolikoa da, Worms hirian kokatua. Eliza katedrala izan zen lehen, Wormseko apezpikuaren egoitza, hain zuzen, 1802ra arte. 1925ean Pio XI.ak basilika titulua eman zion.

Hiri zaharreko punturik altuenean dago eraikia. Ia bukaturik zegoen 1181erako, baina ganga XIII. mendean egin zen eta hegoaldeko atari landua, berriz, XIV.ean.

Katedrala historiako gertakari garrantzitsu askori dago loturik, hala nola Leon IX.aren izendapenari (1048), Wormseko konkordatuari (1122), zeinak amaiera eman baitzion inbestiduren auziari, Frederiko II.a enperadorearen eta Ingalaterrako Isabelaren ezkontzari (1235) eta Wormseko Dietari (1521), zeinean Martin Lutero heretikotzat hartu baitzuten.