Fisio nuklear: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Nuclear fission.svg|200px|righteskuinera|thumb|[[Uranio]]-235 [[atomo]] baten fisio nuklearra. Uranio-235 atomoaren [[atomo nukleo|nukleoak]] [[neutroi geldo]] bat xurgatzen du; nukleoa orduan zatitu egiten da, arinagoak eta azkarragoak diren elementuak eta hiru neutroi aske sortuz.]]
[[Fisika nuklear]]rean eta [[kimika nuklear]]rean, '''fisio nuklearra''' atomo baten [[atomo nukleo|nukleoa]] zati txikiagotan zatitzen duen [[erreakzio nuklear]]ra da. Zatiketaren ondorioz, sarritan [[neutroi]] askeak eta nukleo atomiko arinagoak sortzen dira, eta azken hauek [[fotoi]]ak sor ditzakete [[gamma izpi]] eran. Elementu astunen fisioa [[erreakzio exotermiko]]a denez, [[energia]]-kantitate handiak aska daitezke bai [[erradiazio elektromagnetiko]] gisa bai pusken [[energia zinetiko]] gisa (fisioa gertatu den edukiontziaren materia berotuz). Fisioak energia ekoitz dezan, sortutako elementuen [[lotura-energia]]k abioko elementuarenak baino handiagoa izan behar du. Fisioa [[transmutazio nuklear]]raren forma bat da, prozesuaren ondorioz sortutako elementuak eta jatorrizko atomoaren [[elementu kimiko]]a ez baitira berdinak.