Sakana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎XX. Mendea: erdaraz dagoena, letra etzanez; eta beste
179. lerroa:
Trenbidearen eraikuntzak garrantzi demografiko handia izan zuen. Altsasuk bere populazioa modu ikusgarri batean gehitu zuen eta industria gune garrantzitsu bilakatu zen. Fundizioak irekitzerakoan are eta garrantzitsuagoa izan zen. Gizarte eredu berriaren (liberala) eta zahrraren artean gatazka sortu zen Sakanan. [[Karlistaldiak|Gerra Karlistek]] eragin handia izan zuten eta [[Tomas Zumalakarregi|Zumalakarregi]] eta Quesadaren arteko lehen talka handia Altsasun izan zen, Altsasuko Bentak izeneko lekuan. Zumalakarregik Sakana ondo lotua eduki nahi zuen eta tropei instrukzioak emateko egindako bidaia zirkularrak Sakana izan zuen pasaleku gisa. Bidaia horretan Iruñea, [[Logroño]] eta Gasteiz inguruko zirkulua lotzeko saiakera militarra egin zuen. Altsasun egindako bataila honetan liberalek 100 gizon galdu zituzten eta militarrak hornitzeko balio zuten 500.000 erreal. Era berean [[Leopoldo O'Donnell]] koronela atxilotu zuten. Zumalakarregik [[Etxarri Aranatz|Etxarri-Aranatzen]] jaso zuen Gipuzkoa eta Bizkaiako Aldundien babesa. Guda Karlistetan Bakaikuk min handiak jasan zituen.
 
=== XX. Mendeamendea ===
[[XX. mendea]]n, behin foruak galduta industria iraultza iritsi zen Sakanara. Hasierako Altsasuko industriaguneaz gain bestelakoak ireki ziren Etxarri Aranatzen, Lakuntzak eta Irurtzunen eta beranduago gainontzeko herrietan. Industriaren sakabanatze honek herri txikiagoetan ere lana egotea lortu zuen.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]]n Nafarroa berehala erori zen [[Emilio Mola|Mola jeneralaren]] eskuetan. Altsasun, ordea, tradizio [[sozialismo|sozialista]] handia zegoen, batez ere [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] eta [[UGT]]ren eskutik. Tradizio horrek Altsasun erresistentzia biltzea ekarri zuen. Ezkerrak indar handia izan arren, ez zegoen armarik herrian eta altxamenduaren egunetan, 450-500 bat altsasuar pasatu ziren Gipuzkoara, Errepublikaren alde borrokatzera Eusko Gudarostean integraturik, gehienak gizon gazteak ziren. Hasiera batean autoritate euskaldunek altsasuarrekin batailoi bat osatzea pentsatu zuten, baina laster bertan behera utzi zuten ideia, zorte txarrak jota batailoia suntsitu baitzezakeen, Altsasu gazterik gabe utziz. Hori dela eta, altsasuarrak Eusko Gudarosteko batailoietan zehar sakabanatu ziren. 84 altsasuar gaztek galdu zuten bizia gobernu legalaren alde borrokan. Sakanara bueltan, Altsasu Sakanan gehien sufritu zuen herria izan zen. Behin Altsasu galduta Sakana berriro gune estrategiko bilakatu zen garraiorako. Hori dela eta [[faxismo|faxisten]] eta [[Heinrich Himmler|Himmlerren]] arteko bilkura bat ospatu zen Altsasun. Olaztin 21 hiritar fusilatu zituzten eta [[1936]]ko [[uztailaren 21]]ean Guardia Zibilak udala kendu eta bere konfidantzazkokonfiantzazko jendea jarri zuen.<ref>o Altafaylla, ''Navarra 1936. De la esperanza al terror'', Altafaylla, Tafalla, 2008.188-197. orr.</ref>.
 
Sakanan beste kasu esanguratsuena Etxarri Aranatzkoa izan zen, altxamendua eta gerra zibila etortzean, Benedikto Barandallak, errekete talde baten kapitain lanak erabat bere gain hartu zituen, Sakana guztian zehar herriz herri aritu zen bolondresakboluntarioak bilduzbiltzen, eta altxamendu eta bando faxistarekin bat ez zetozenak inolako errukirik gabe erreprimitzen, asko fusilatuz, bortxatuz, txantajeatuztxantaiatuz, lapurretak eginez... Etxarriarren artean esaterako, Anizeto Albarrazin eta Julian Mauleon fusilatu zituzten,; hogeita hogeitalaulau urteko nekazariak ziren biak.
 
Aldi berean, udalak behin eta berriro altxamendu militarrarekiko onespena aldarrikatu, eta aho batez erabaki zuen udal aretoan berriro Jesusen Bihotza paratzea, eta baita herriko eskolako geletan gurutzeak ere, "''«Los cuales fueron retirados (anteriormente) por orden de Gobiernos sectarios de la Nación"»''. Bilkura berean, Guardia Zibilen postuko komandantea zen Francisco Ramos Etxarriren agiria onetsi zen. Bertan, Felipe Zeberio Arratibel eta Francisco Etxarri Jaka aguazilen kargugabetzea erabaki zen, "''«por no inspirar afecto a la restauración de la Patria"»'', eta kargugabetze horiek aho batez onartu ziren udalbatzan. Izan ere "''«desde hace bastante tiempo estos guardas se distinguieron haciendo ostentación de sus ideas marxistas así como también por su falta de respeto a la autoridad local y negligencia en el cumplimiento de sus obligaciones"»''. 1936ko abuztua lau etxarriarren hilketarekin bukatu zen. Horien artean, UGT-ri loturik antolatu berria zen Langile eta Nekazarien Saileko Zuzendaritzako Batzordeko kideak zirenak: Antonio Maiza, sindikatuko lehendakaria Etxarriko herrian, 29 urtekoa eta nekazaria; Andres Gonzalez, sindikatuko idazkaria eta lanbidez ferrobiarioa; eta aurreko bien laguna zen Clemente Araña, sindikatuko bokala. Hirurak Urbasan hil zituzten, Otxoportilloko leizearen ondoan. Ondoren, zakurrak balira bezala zulora bota zituzten. Paulo Gartziandia delako batek ere, bide berbera jarraitu zuen
 
Orduan komandantea zen Francisco Ramosen txostenean agertzen denez, Maria Maiza eta Maria Soledad Olejua irakasle nazionalistei "''nacionalistas antipatrióticas"'' direla leporatzen diete. Beste irakasle batzuek ere sufritu zuten errepresio faxista. Irailean beste bi etxarriar fusilatu zituzten, Narciso Artola, 32 urtekoa eta lau seme alaben aita. Urbasan fusilatu zuten irailaren 6an. Bestetik, geroxeago atxilotu zuten Felix Lopez, praktikantea eta Udaleko Batzorde Kudeatzailearen lehendakaria izana. Altsasuko kartzelara eraman zuten lehenik eta handik Lizarrustira, irailaren 22an. Bertan fusilatu zuten. Jendea kargugabetzen jarraitu zuten, baita udaletxean bertan ere. Zehazki, 1936ko urriaren 10eko bilkuran, "''«se lee el oficio del Sr. comandante de puesto, destituyendo de sus cargos a los concejales Esteban Imaz, Pedro Goñi y Bautista Belza por ser nacionalistas y antipatriotas, designándose como sustitutos a D. Primitivo Quintana y D. Timoteo Jaca"»''. Argi zegoen herrian nork zuen agintea.
 
BizkaiakoBizkaiko frontean 1937an hil ziren Luis Imbert, Bernardo Lopez eta Rufino Bikuña kontatuz gero, hamaika izan ziren Etxarrin altxamendu faxistaren lehen hilabetetan, Errepublikaren alde bizitza galdu zuten etxarriarrak. Gainera, Nafarroako beste herrietan bezala, izan ziren konfiskatutako etxeak eta emakumeei ile-mozketa eta tortura ankerrak ere. Azken eginkizun honetan, Martzelino Jauregi nabarmendu zen bereziki.
 
Benedikto Barandallaren taldeak, oroitzapen mingotsa eta ankerra utzi zuten bai Sakana eta bai Gipuzkoan, aurretik esan bezala, gerrako jauntxo baten gisa aritu ziren ia hiru hilabetez, aurretik esan bezala errepresioa, konfiskapenak, fusilatzeak, bortxaketak, torturak... gauzatuz. Bere taldea urriaren bukaeran desegin zen, kideak armada frankistan integratuz.<ref>o Altafaylla, ''Navarra 1936. De la esperanza al terror'', Altafaylla, Tafalla, 2008.201-204. orr.</ref>
 
[[1950eko hamarkada|1950]] eta [[1960ko hamarkada]]ren artean inmigrazio ugari jaso zuen Sakanak, bereziki Altsasu eta Olaztin pilatu zena. Langile guzti hauen etorrerak tradizio ezkertiarra mantendu zuen arren momentuan beherakada ekarri zuen abertzaletasunean. Denborarekin, ordea, geroz eta gune abertzaleagoa eta euskaltzaleagoa bilakatu zen. Euskal Herriaren zentruerdigune geografikoan egonda, ekimen ugari burutuegin ziren Altsasun, Urdiainen eta Etxarrin, besteak beste. [[Herri Batasuna]]ren sorrera, adibidez, Altsasun izan zen, baita lehenengo [[Gazte Topagunea]], Etxarri-Aranatzen. Nahiko herri aktiboak izan dira hainbat borroka sozialetan. [[2006]]an, adibidez, Sakanako 4 udalerrik [[Israel]]en aurkako boikota babestu zuten. [[Arbizu]] ere [[Palestina]]ko [[Marda]] herriarekin anaikidetzasenidetu egin zuenzen.
 
== Banaketa administratiboa ==