Finnegans Wake: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
30. lerroa:
 
== Argumentua ==
Bere esanahi ilun ugari eta dozena bat hizkuntzetan burututako hitz-jokoen ondorioz, edukiaren laburpena burutzea nekeza da.
 
Liburua honelaxe hasten da:
38. lerroa:
"Commodius vicus" delakoa [[Giambattista Vico]] (1668-1744) italiar filosofoari buruzko aipamena da. Vicok historia ziklikoaren teoria defendatzen zuen. Alegia, mundua hiru aroen amaierara hurbiltzen ari zela uste zuen: jainkoen aroa, heroien aroa eta gizakien aroa. Hastapen honek Joycen eleberri osoan eragingo du, bukaeran "riverrun" hitzarekin ere amaitzen baitu.
 
Orokorrean, sarrerako kapituluak liburuaren gaien ikuspegia osoa ematen du. Lehenbizi, pertsonaia nagusiarekin mintzatzen da, Finnegan delakoa, Dublingo igeltseroa (munduko historian zehar egon diren eraikuntza langile guztien ordezkaritzat jo ohi da), andamio edo dorre batetik erori eta hil egingo da. Bere hiletan zehar (ingelesez "wake"), "Finnegan 's Wake" umorezko irlandar abesti herrikoia entzuten da (Joycek liburuaren izenburutzat nahitan hautatua), borroka bat egongo da, gorpua [[whiskey]]az zipriztindu eta Finnegan berriz ere zutitu egingo da (ingelesez "Finnegan Awakes").