Filipinetako Konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
| hurrengoa =
}}
'''Filipinetako Errege Konpainia''' ({{lang-es|Real Compañía de Filipinas}}) [[Argien Garaia|Ilustrazio]] garaian sortutako merkataritza konpainia izan zen, 1785eko martxoaren 10ean [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.aren]] [[Errege Zedula]] baten bidez eratua. [[Francisco Cabarrús]]ek sortua, [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia]] ordezkatu zuen, eta kide asko euskaldunak zituen.
 
[[Espainiar Inperioa]]<nowiki/>ren [[Trafalgarko gudua|itsas indarraren amaierarekin]] eta [[Amerikaren deskolonizazioa|Latinoamerikako herrialdeen independentziarekin]] batera, Konpainiaren gainbehera etorri zen. Hala ere, [[Fernando VII.a Borboikoa (Espainia)|Fernando VII.a erregearen]] interesei lotuta jarraitu zuen bere jarduera hura bizi artean. 1834an desegin zen.
 
== Aurrekariak ==
XVIII. mende bigarren erdialdean, indarra hartzen joan ziren monopolioaren kontrako jarrerak. 1765eko otsaileko dekretuak ireki egin zizkion [[Antilla Handiak|Antilla Handietako]] eta [[Margarita uhartea|Margarita]] eta Trinitate uharteetako portuak Cádiz Sevilla, [[Alacant]], Cartagena, Málaga, Bartzelona, Santander, A Coruña eta Gijóndik zihoan trafikoari, Ameriketako portuotako (''palmeo'' bidezko) zergak kenduz eta, trukean, salgai aleen gaineko % 6-7ko zerga bateratua ezarriz. Koroa, eredu horren irabaziez ohartuta, neurri hori Amerika guztira zabaltzen joan zen (1774 eta 1776ko aginduak).<ref name=":4">{{Cite aldizkari|abizena=Díaz-Trechuelo|izena=Lourdes|egile-lotura=|izenburua=La Real Compañía de Filipinas en Guipúzcoa|aldizkaria=Itsas Memoria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=4|alea=|data=|urtea=2003|orrialdea=370-371|url=http://untzimuseoa.eus/images/itsas_memoria_04/17%20DIAZ.pdf|sartze-data=2018-11-17|issn=}}</ref>
 
Filipinetako Konpainiaren aurrekari zuzena Caracasko Gipuzkoar Konpainia izan zen. 1778ko urriko liberalizazio ediktuak erabat ahuldu zuen haren Venezuelarekiko itsas merkataritza. Era berean, Frantziarekiko etsaigoak egoera oso gaiztoan utzi zuen Caracasko Gipuzkoar Konpainia, Lourdes Díaz-Trechuelo Konpainiari buruzko adituaren iritziz.<ref name=":4" /> Nolanahi ere, gerrak galgarriak ziren beti merkataritza konpainia hauentzat.
 
[[Filipinak|Filipina Uharteen]] Iberiar Penintsularekiko merkataritza, bestalde, zulo ekonomikoa zen; izan ere, metropoliak kolonia harekiko merkataritza [[Acapulco|Acapulcoren]]ren bitartez egiten zen, orduko [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berrian]], [[Manilako galeoia|Galeoia delako itsas ibilbidea]] baliatuz. Koloniaren eta metropoliaren artean zuzeneko merkataritza formula bat probatzea aztertzen hasi ziren. 1773an egin zen horrelako konpainia bat sortzeko lehen ahalegina, baina orduan ez zuen aurrera egin.
 
== Sorrera ==
[[FileFitxategi:Francisco_Cabarrús.jpg|thumb|upright|[[Francisco Cabarrús|Frantzisko Cabarrús]] [[Baiona|baionesa]], Konpainiaren lehendabiziko zuzendaria]]
Frantzisko Cabarrúsek Amerika eta Asiako merkataritza lotzeko proposamena egin zuen gipuzkoar konpainiaren salbabide gisa. Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren Batzorde Nagusiaren hirugarren bilkuran aztertu zen 1784ko uztailaren 6an, Jose Galvez Indietako Ministro Unibertsala bilkura buru arituz. Hortik, Filipinetako Konpainia sortu zen, 1785eko [[Martxoarenmartxoaren 20|martxoaren 20an]]an [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.a Borboi]] erregeak sinatutako zedula bidez. Bertan, ezartzen zenez, 25 urtez irauteko sortu zen.<ref name=":0">{{Cite aldizkari|abizena=Díaz-Trechuelo|izena=Lourdes|egile-lotura=|izenburua=La Real Compañía de Filipinas en Guipúzcoa|aldizkaria=Itsas Memoria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=4|alea=|data=|urtea=2003|orrialdea=374-378|url=http://untzimuseoa.eus/images/itsas_memoria_04/17%20DIAZ.pdf|sartze-data=2018-11-17|issn=}}</ref> Konpainiak Caracaskoaren Donostiako eta Pasaiako ontziolak eta instalazioak hartu zituen bere gain, konpainia berriaren garrantzitsuenetakoak.<ref name=":0" />
 
Zuzendaritza-batzordea eta akziodun asko berdinak zituen, hala nola, Gipuzkoako probintzia, [[Donostiako historia#Donostia mugako hiri|Donostiako ''kontsulatua'' (merkatarien batzordea)]], Donostiako Udala, [[Oñatiko Unibertsitatea]], baita inbertsiogile pribatuak ere: Zuaznabar, Lopeola, Arbaiza, Goikoa, etab. Tartean ziren, hala ere, Espainiako koroa eta Madrilgo bost gremio ere. Filipinetako Konpainiak Caracasko Konpainiaren Soraluzeko arma-fabrika eta Bizkaiko ontziolak ere bereganatu zituen. Konpainiak 2.822 kide erabiltzen zituen eskifaietan. Hasierako kapitalak 8 milioi pesoko balioa zuen.<ref>{{Erreferentzia
55. lerroa:
}} 71-73. or.</ref>
 
== Funtzionamendua ==
Bere helburua [[Filipinak]] eta metropoliaren arteko merkataritza bultzatzea zen, mendebaldetik [[Itxaropen Onaren Lurmuturra|Itxaropen Onaren LurmuturLurmuturretik]]retik, eta ez [[Manilako galeoia|Acapulco-Mexikotik]]; horretarako, ibilbide horren [[monopolio]]a eman zitzaion. Filipinetako Konpainiak bazituen pizgarri batzuk, adibidez, Manilan zein Cadizen ez zuen zergarik ordaindu beharko, baina aldi berean, bere irabazien % 4 Filipinen sustapen ekonomikoan inbertitu behar zuen. Gainera, Espainiako estatuak haren diru-kutxan eskua sar zezakeen bere beharrizanen arabera, Konpainiaren maileguen bitartez, eta premia horiek areagotu egin ziren Espainiako koroa gerra gehiagotan murgildu ahala.<ref> De Borja, Marciano R. (2005), 72. or.</ref>
 
1787an Filipinetatik heldutako lehen bidalketan, Konpainiak 17.115.347 erreal maravedi atera zituen garbian, egundoko zenbatekoa garai hartan. Espainiako beste ezein konpainiak baino irabazi gehiago zituen, 1785-1790eko urteetarako bere kideek harro eta ozen aldarrikatzen zutenez. Aldi horretan, Konpainiak % 27ko irabazi garbia eskaini zien bere inbertsiogileei. Konpainia, ordea, ez zen merkataritzan [[Filipinak|Filipinekin]] bakarrik aritzen. Hasierako oparoaldian, Filipinetako Konpainiaren 42 espedizioetatik, 12 bakarrik izan ziren Filipinetara. Amerikarekin harreman komertzial handiak zituzten.<ref> De Borja, Marciano R. (2005), 72. or.</ref>
 
Konpainiaren itsasontzietako asko Pasaian eraikitzen ziren, haren fabrika nagusia izateraino, Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren azpiegitura oinarri hartuta. Haietako askok santuen izenak izaten zituzten gaztelaniaz, hona hemen batzuk: Nuestra Señora de la Concepción, Rey Carlos ere deitua, presa batean hiru hilabete eta erdian eraikia; Santo Domingo (1797); Nuestra Señora de los Dolores; Nuestra Señora de las Nieves; Santa Isabel (1792).<ref name=":3" />
 
== Bilakaera ==
[[FileFitxategi:Filipinetako Konpainia 1.jpg|thumb|upright|Filipinetako Konpainiaren akzio baten irudikapena]]
 
=== Errendimendu ekonomikoa eta operatiboa ===
Manilan agenteak jarri zituzten eta, horien buru, euskaldun bat aritu zen: Juan Frantzisko Urroz. Inbertsioak egin zituzten abeltzaintza sustatzeko, tresnak banatuz, dirua ere aurreratuz, eta ehundegiak ere sortu zituzten. Filipinetako ekonomia kolonialean eragina handia izan zuen. [[Espainiako Errege Elkarte Ekonomikoa]]<nowiki/>rekin batera, soroen ekoizpen industriala landu zuten: tindua, azukrea, arroza, kotoia eta piperra. Aldiz, [[Manila]]<nowiki/>ko merkatariak biziki kontra zituen, batez ere (Acapulcoko) ''Galeoia''rekin merkataritzan aritzea nahiago baitzuten.
 
Bestalde, merkatua ez zuten behar eraginkortasunez kudeatu, eta ohiko prezioa baino gehiago ere ordaindu zuten batzuetan, adibidez, Asiako merkatuetan piperra [[pecul]]<nowiki/>eko 13,5 pesotan ordaintzera heldu ziren (pecul bat = 117 [[Libra (masa unitatea)|libralibrako]]ko pisua), [[Sumatra]]n 3 edo 4 pesoren truke erosteko modua zutenean. Gehiegizko konfiantza ere izan zuten, eta etorkizuneko estimazioak ez ziren bete. Lehenengo bi hamarkadetan, inbertsiogileak espainiar edo euskal herritar izan behar ziren Espainiako koroaren aginduz: kapital falta nabarmena zen, eta horrek Konpainiaren kontra jokatu zuen, esperientzia faltarekin batera.
 
1803rako, [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.a]]<nowiki/>k Konpainiaren baimenaldia berritu zuen eta, era horretan, abantaila berriak ere eskuratu zituen: Espainiako erresumaz kanpoko inbertsiogileak onartzeko baimena eman zuen, baldin eta haien errege-erreginak Espainiako koroarekin gerran ez bazeuden; gainera, Asiako beste toki batzuetan fabrikak irekitzeko baimena eta Ameriketako zenbait porturekin ([[Buenos Aires]], [[Lima]], etab.) salerosketan aritzekoa, mugatuta bada ere.
75. lerroa:
 
=== Konbentzio Gerra ===
Nolanahi ere, nazioarteko egoera aldakorra eta etengabeko gerrak kaltegarriak izan zitzaizkion Konpainiari. 1793an, [[Konbentzio Gerra]] piztu zen Frantziarekin. 1794ko abuztuaren hasieran, frantses armada Hondarribi, Pasaia eta Donostiara heldu zen, eta Konpainiaren Donostiako Sailari eragin zion: bertan behera utzi zuen bere jarduera. 1794ko martxoan jada, [[La Guaira]]<nowiki/>tik zetorren barku bat [[Cádiz|Cadizen]] porturatu eta berriz abiatu zen, Euskal Herrira gabe.
 
Juan Ignacio Lopeola Donostiako Saileko zuzendariak planak egin zituen hainbat arma eta nabigazioko tresnak eta paperak Pasaiatik Donostia, Lekeitio eta Elgoibarrera lekualdatzeko. Esteban Cabarrús laguntzailea bakarrik geratu zen Pasaian. Abuztuaren 6an, Donostia frantsesen kontrolpean geratu ondoren, errege agindu batek Konpainiari lotutako [[Soraluze|Soraluzeko]]ko su armen fabrika eta [[Tolosa|Tolosako]]ko arma zorrotzena husteko ezarri zuen eta, bertako langileekin batera, [[La Cavada|La Cavadara]]ra lekualdatzeko (Santander).<ref name=":3">{{Cite aldizkari|abizena=Díaz-Trechuelo|izena=Lourdes|egile-lotura=|izenburua=La Real Compañía de Filipinas en Guipúzcoa|aldizkaria=Itsas Memoria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=4|alea=|data=|urtea=2003|orrialdea=374-378|url=http://untzimuseoa.eus/images/itsas_memoria_04/17%20DIAZ.pdf|sartze-data=2018-11-17|issn=}}</ref>
 
=== Penintsulako Gerratik Ferndando VII.era ===
1803an Konpainiaren baimenaldia berritu eta gutxira, itsas armada aliatu espainiar eta frantsesek porrot historikoa izan zuten [[Trafalgarko gudua]]n [[Britainia Handia]]ren kontra (1805eko urria). Espainiako itsas armada handiarenak egin zuen. 1809an, Juan Manuel Gandasegiren zuzendaritzapean, Konpainia Britainia Handiko ikurraren pean funtzionatu zuen Ameriketako portuekin, baina gutxi iraun zuen, Ameriketako independentzia erreboltak luze gabe piztu baitziren (Buenos Aires, 1810).
 
[[Iberiar Penintsulako gerra]]ren ostean, Espainiako koroaren finantzak lur jota zeuden, eta zorpean, gainera, Konpainiarekin. [[Fernando VII.a]]ren Diruzaintzak, orduan, maileguak itzuli ez eta, Ameriketako independentzia gerrak direla medio, Konpainiaren diru-funtsetan eskua sartu zuen berriz. Konpainiak ezin zien aurre egin bere hartzekodunei.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/124780|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]| izenburua=Real Compañía de Filipinas}}</ref>
 
== Amaiera ==
1815ean berriz ireki ziren Filipinak nazioarteko merkatuarentzat eta, aldi berean, [[Manilako galeoia|Galeoiaren ibilbidea]] itxi egin zen. Horrek azken bultzada bat eman zion Filipinetako Konpainiari, baina ez luzerako.<ref> De Borja, Marciano R. (2005), 74. or.</ref> 1820ko [[Hirurteko Liberala]]ren etorrerak bertan behera utzi zuen Filipinetako Konpainia gaizkitua eta, Fernando VII.a hil berritan eta [[Maria Kristina Borboikoa]]ren erregeordetzan, Konpainia desegin egin zuten 1834ko urriaren 6an.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/124780|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]| izenburua=Real Compañía de Filipinas}}</ref> Konpainiaren historialari M. Lourdes Díaz-Trechuelo Spinolak XVIII. mendeko ideia ekonomikoen gainbeherarekin eta liberalismo ekonomikoaren igoerarekin uztartu du Konpainiaren azken patua.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|3}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia]]
* [[Floridablancako kondea]]