Filipina Karlota Prusiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: reemplazo de categoría Hohenzollern etxea por Hohenzollerneko etxea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Filipina Karlota Prusiakoa''' ({{lang-de|Philippine Charlotte von Preußen}}; [[Berlin]], [[1716]]ko [[martxoaren 13]] - [[Brunswick]], [[1801]]eko [[otsailaren 16]]) [[Hohenzollern leinua|Hohenzollern leinuko]] printzesa bat izan zen eta ezkontzaz [[Brunswick-Wolfenbüttel]]eko dukesa. [[Frederiko Gilen I.a Prusiakoa]]ren eta [[Sofia Dorotea Hannoverkoa]]ren laugarren umea zen, [[Jurgi I.a Erresuma Batukoa]]ren biloba. Bere anai-arreben artean [[Frederiko II.a Handia]], [[Suedia]]ko erregina [[Luisa Ulrika Prusiakoa|Luisa Ulrika]] eta [[Gilemina Prusiakoa|Gilemina]] printzesa zeuden. Hezkuntza handikoa, bere garaiko [[Ilustrazio]]aren adibideetako bat da.
 
[[1733]]ko [[uztailaren 2]]an [[Karlos I.a Brunswick-Wolfenbüttelekoa]]rekin ezkondu zen, [[Fernando Alberto II.a Bruswick-Wolfenbüttelekoa|Fernando Alberto II.aren]] seme nagusia. Karlos dukerriaren oinordekoa zen eta duke izendatu zuten bere aitaren heriotzarekin, [[1735]]ean. Filipina Karlota dukesa ezkontidea izan zen. Ezkontza honekin batera Filipina Karlotaren anaia Karlosen arrebarekin ere ezkondu zen, Prusia eta Brunswicken arteko aliantza indartuz.
 
Filipinak [[Christian von Wolff]] filosofoarean frantsesezko idatziekin egin zuen lan. [[Johann Friedrich Wilhelm Jerusalem]] aholkulariaren laguntzarekin Alemaniako bizitza intelektuala oso gertutik jarraitu zuen. [[Salomon Gessner]] poetaren jarraitzailea, [[Friedrich Gottlieb Klopstock]]ekin harreman pertsonala mantendu zuen. Gortean ere afariaren aurretik eta ondoren hizketaldiak antolatzen zituen, adituak gonbidatuz hitz egitera. Gortean operak eta dantzak ere antolatu zituzten.