Fikziozko pertsonaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Zenbait antzezlanetan, eskenaratze eta filmetan (animaziozkoetan izan ezik), fikziozko pertsonaiak, aktore, dantzari eta abeslariek protagonizatzen dituzte. Animazio eta [[txotxongilo]]etarako, ahotsezko aktoreak daude, ahotsak, ordenagailu bidez ere sor daitezkeen arren.
 
== Pertsonaia motak ==
* Pertsonaiak sailka daitezke kontatzen den narrazioan daukaten
=== Garrantziaren arabera ===
:* '''Nagusiak'''. Narrazio batean gehien aipatzen diren pertsonaiak, pertsonaia nagusiak dira.
:::* '''[[Protagonista]]'''. Ekintza nagusietan parte hartzaile nagusiena den pertsonaia.
:::::* '''[[Heroi]]'''a. Protagonistak aparteko ezaugarri positiboak ditu. Esate baterako, [[Sherlock Holmes]].
:::::* '''[[Antiheroi]]'''a. Protagonistak ez ditu aparteko ezaugarri positiboak. Adibidez, [[On Kixote Mantxako]]a.
:::* '''[[Antagonista]]'''. Protagonista nagusiaren kontrako ekintzak burutzen dituen pertsonaia nagusia. (Esate baterako, "[[Txanogorritxo]]" ipuinean, [[otso]]a da antagonista).
:::* '''[[Laguntzaile]]'''a. Protagonistaren ondoan dabilen pertsonaia nagusia. Adibidez [[Watson Doktorea]] eta [[Santxo Pantza]].
:::* '''[[Emaile]]'''a. Protagonista nagusiari jakinduria garrantzitsu baten berri, mapa bat, objektu magiko bat, botere bereziren bat ematen dion pertsonaiari esaten zaio '''emaile'''a.
:* '''Bigarren mailako'''ak. Narrazio batean gutxitan aipatzen diren pertsonaiak, bigarren mailako pertsonaiak direla esaten da. ("[[Txanogorritxo]]" ipuinaren adibideari jarraiki, protagonistaren ama eta amona, bigarren mailako pertsonaiak dira).
 
 
 
* Pertsonaiak sailka daitezke kontatzen den narrazioan daukaten
 
=== Nortasunaren arabera ===
:* '''[[Pertsonaia lau]]'''ak edo '''[[estereotipo]]''' edo '''[[Arketipo|pertsonaia arketipiko]]'''ak. Nortasun sinple eta egonkorrekoak dira. Azpigenero bereko antzeko narrazioetan agertzen diren antzeko pertsonaiak izanik, irakurleak azkar jakingo du nolako psikologia duten pertsonaia hauek.
Horrelako pertsonaiak ''onak'' direnean, [[heroi]] edo [[superheroi]] izaten dira. Bertute guztien jabe, beti ausart, beti trebe jokatuko dute. Normalean [[protagonista]]k izaten dira.
Horrelako pertsonaiak ''gaiztoak'' direnean, berekoiak eta ankerrak izaten dira. Normalean [[antagonista]]k izaten dira.
:* '''[[Pertsonaia biribil]]'''ak. Aurrekoak baino sinesgarriago, errealismotik gertuago agertu ohi dira. Ez dira bertute guztien jabe eta doilorkeriaren bat egiteko kapaz izan daitezke. Gainera beraiengan bilakaera bat antzeman daiteke. Nortasun konplexukoak izan daitezke. Narrazioan, pertsonaiaren psikologiaren alde ilunak ere ager daitezke. Pertsonaiengan inkoherentziak ere antzeman daitezke.
 
== Pertsonaien karakterizazioa ==
Narrazioetan pertsonaia batzuen izaeraren berri eta nortasunaren berri ematen da. Pertsonaien berri emateko moduari '''[[karakterizazio]]''' esaten zaio. Bi karakterizazio mota nagusi daude:
:* '''Karakterizazio zuzen'''a. [[Kontatzaile]]ak deskribatzen du zuzen-zuzenean, bere ikuspegitik, nola ikusten duen pertsonaia. Kontatzaileak deskripzio fisikoa, psikologikoa edo biak batera eman ditzake. Deskripzio hauek zehatzegiak baldin badira, kontakizunaren erritmoari kalte egin diezaiokete, kontatzaileak deskripzioetan hasten denean gertakizunak gerorako uzten dituelako.
:* '''Zeharkako karakterizazio'''a. [[Kontatzaile]]ak ez dizkigu zuzenean pertsonaiaren nortasunaren edo ezaugarri fisikoen deskripziorik eskaintzen. Irakurleak, baina, pertsonaiak bere ekintzetatik edo bere hitzetatik ezagutuko ditu. Teknika honekin, irakurleak pertsonaiak pixkanaka-pixkanaka ezagutuko ditu eta narrazioak erritmo eta intentsitate handiagoa lor ditzake gertakizunei lehentasuna ematen zaielako.