Ferromagnetismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
 
== Material ferromagnetiko bigunak ==
Material magnetiko bigunei dagokienez, hainbat ezaugarri bereiz ditzakegu, hala nola, [[Permeabilitate magnetiko|permeabilitate]] altuko materialak direla eta eremu koertzitibo baxua dutela bai indukzio eta baita polarizazio magnetikorako. Gainera, histeresiaren ondorioz, des-imantazioa erakusten dute. Ezaugarri guzti hauei esker, edo hauen ondorioz, komunikazioen ingeniaritzan eta potentzia elektrikoko materialetan nahiko erabiliak dira.
 
Lehen esan bezala, histeresi zikloak oso estuak eta altuak izatea komeni da material  magnetiko bigunetan. Horrela, saturazio maila handia lortuko da eta imantazio-des-imantazio prozesuak azkarrak eta errazagoak izango dira.
20. lerroa:
|'''Eremu koertzitibo(oersteds)'''
|'''Permeabilitate maximoa'''
|'''Curie tenperatura(º°C)'''
|-
|Fe
40. lerroa:
|1.121
|}
''1.taula. Fe, Co eta Ni elementuen propietate magnetikoak''
 
Taulari errreparatuta, alde batetik, burdina, saturazio maximoa jasan eta permeabilitate maximoa duen elementua izateaz gain, eremu koertzitiboaren balioa oso baxua da.  Bestalde, Curie tenperatura nahiko altua du, baina kobaltoarena baino baxuagoa. Horretaz aparte, propietate hauen balioa askoz hobeagoak dira purutasun altuko elementuetan.
65. lerroa:
Nahiz eta eremu magnetikoak sortzeko erabiltzen diren, iman permanente bat definitzen duen ezaugarri nagusia honek kanpoaldera igortzen duen energia da. Energia hau, B · H biderketaren produktua da zeina imanaren desmagnetizazioan lortzen den. B·H baliorik maximoena bigarren koadrantean aurkitzen da eta sistema internazionalean KJ/m<sup>3</sup>-tan neurtzen da.
 
ALNICO materialak AL-Ni aleazioak dira zeintzuk material magnetiko gogor komertzialak diren eta merkatuko iman gogoren %35-a osatzen dute. Horretaz gain material magnetiko guztien artean Curie tenperaturarik altuena daukaten materialak dira 800 &nbsp;°C inguruan izanik. Hain T altutan izateagatik Curie puntua metala gori-gorian magnetismo ona erakusten du. Horretaz gain fusio puntu altua daukate, aluminioa erdimetala izateagatik aleazioan. Hala ere, erresistentzia txikiko materialak dira eta oso hauskorrak dira.
 
Moldeaketa, burdinurtu edo prozesu metalurgikoetan hauts bezala ekoizten dira. Hauts hauek forma konplexuak duten produktuak egiteko erabiltzen dira. Prozesu honetan egitura aldetik bere tratamendu termikoa baino goragoko tenperaturatan (∼1250&nbsp;°C) bcc egitura kristalinoa dauka. Bestalde 750-850&nbsp;°C-tan hozterakoan bi bcc fasetan, α eta α´ fasetan deskonposatzen da. Hau garrantzitsua da, izan ere α fasearen matrizea Ni eta Al da aberatsa eta ez da hain magnetikoa, bestalde α´ fasearen matrizea Fe eta Co-tan da aberatsa eta imanazio handiagoa dauka α fasea baino..
 
Material hau azaldutako propietateengatik aplikazio ugari dauzka nagusiki iman permanenteak behar dituzten kasuetan, hala nola, motor elektrikoetan, gitarra elektrikoen pirulak egiteko, mikrofonoak, sentsoreak, bozgorailuak…