Fermin Kalbeton kalea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
|altuera=
}}
'''Fermin Kalbeton kalea''' [[Donostia]]ko [[Parte Zaharra (Donostia)|Parte Zaharreko]] kale bat da. Hiriko kale zaharrenetakoa da eta Parte Zaharra zeharkatzen du [[San Juan kalea (Donostia)|San Juan kaletik]] [[Kanpandegi kalea|Kanpandegi kaleraino]]. Bertan jaio zen [[Fermín Calbetón|Fermin Kalbeton]] (Donostia, 1853 - Madril, 1919), abokatu eta politikari liberala, eta haren omenez jarri zitzaion kaleari izena 1919. urtean. Aurretik, ia bost mendez, ''Puyuelo'' kalea deitu zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera|hizkuntza=en|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1961/015/002/2018-08-26/donostiako_kale_izendegia_gora_eta_izendegia_behera.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-12-21}}</ref>
 
Kale honetan [[Pío Baroja|Pio Baroja]] idazlea bizi izan zen haurtzaroko urteetan, baita [[Raimundo Sarriegi]], [[Gabriel Celaya|Gabriel Zelaia]], [[Elbira Zipitria]] eta Haur Danborradaren sortzailea izan zen [[Maurizio Etxaniz]] ere.
 
Taberna eta jatetxe ugari dituen kalea da, horretaz gain kale honetan ireki zituen bere ateak Bilintx liburudendak 1976an, gaur egun Elkar Megadenda izena duena. 1993an [[Donostiako Udal Liburutegien Sarea|Donostiako Udal Liburutegiko]] Haur Saila kokatu zen eta gaur egun bertan daude Haur Liburutegia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea.