Félix María Samaniego: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Entziklopedisten zale handia zen, Frantzian jaso izandako heziketarengatik, agian; hori dela eta, politikaren eta erlijioaren kontrako kritikak ere oso gustuko zituen. Horretaz gain, abantailei burla egin zien eta Floridablancak eskainitako kargu bati uko egitera heldu zen. Hala ere, [[1775]]ean [[Tolosa]]ko (Gipuzkoa) alkate izendatu zuten.
 
Alegilari lanagatik dugu ezaguna batik bat, 157 [[alegia]]ren egile baita. ''Fábulas morales'' lanaren bi liburukitan ([[1781]] eta [[1784]]an) bildu zituen denak. Lehenengo liburukia 5 ataletan banatuta dago eta bigarrena 4tan. Oso ezagunak dira ''La cigarra y la hormiga'' eta ''La lechera'' izenburukoa. Horietaz gain, [[Jean de La Fontaine]]ren alegia erotikoen erara idatzitako beste testu erotiko batzuen egilea ere bada. Horiek direla kausa, eta elizaren aurka egin zituen beste testu batzuen ondorioz ere, arazoak izan zituen [[Inkisizioa]]rekin. [[Logroño]]ko epaitegia komentu batean giltzapetzen saiatu zen [[1793]]an, haren lanak Elizaren aurkakoak zirela esanez. Azkenik, [[Portugalete]]ko komentu batean giltzapetu zuten hainbat hilabetez. Geratzen zitzaizkion eragin handiko lagun batzuei esker atera ahal izan zen azkenik. Ezezagunak dira, hala ere, Inkisizioak ireki zion prozesuaren xehetasunak.
 
Idatzizko ika-mika batzuk izan zituen, orobat, zenbait kiderekin, Vicente García de la Huertarekin eta Fray Diego Gonzalezekin, adibidez. Baina, zalantzarik gabe, liskar ospetsuena [[Tomás Iriarte]] alegilariarekin izan zuena da; izan ere, denbora luzez lagunak izan ondoren, Samaniegok [[1793]]an argitaratu zituen bere lehen alegiak, eta Iriartek hurrengo urtean, lehen alegi originalen bilduma zela esanez.
Urte batzuk geroago, [[Bizenta Mogel]] gipuzkoarrak [[Azkoitia]] inguruko euskaraz alegia-bilduma bat argitaratu zuen, ''[[Ipui onac]]'' izenekoa ([[1804]]), Samaniegoren ereduari jarraituz.
17. lerroa:
 
== Alegia ospetsuenak ==
* ''La cigarra y la hormiga''.
* ''La lechera''.
* ''La águila, la corneja y la tortuga''.
36. lerroa:
 
{{bizialdia|1745eko jaiotzak|1801eko|Samaniego, Felix Maria}}
 
[[Kategoria:Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko erdal idazleak]]
43 ⟶ 44 lerroa:
[[Kategoria:Euskal Herriko poetak]]
[[Kategoria:Tolosako alkateak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko gaztelaniazko haur literaturako idazleak‎idazleak]]
[[Kategoria:Alegialariak]]