Farley Mowat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Ekologiaren alde egindako lanak laudorioak ekarri zizkion Mowati-i, baina aitortu zuenean, bere zenbait libururen alegazioak faltsutzat jo zirelarik, berak “sekula ez zuela uzten egitateak egia oztopatzea”, orduan kritika gogorrak jaso zituen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Salon Brilliant Careers {{!}} Northern exposure|data=2006-01-11|url=https://web.archive.org/web/20060111000538/http://www.salon.com/people/bc/1999/05/11/mowat/index1.html|sartze-data=2018-11-28}}</ref> Mowat Kanadako Partidu Berdearen jarraitzaile sutsua zen. Halaber, ohorezko zuzendaria izan zen Ipar Amerikako Jatorrizko Landareen Elkartekoa. Zenbaitek deskribatu zuten “bizi guztiko [[Sozialismo|sozialista]]”tzat.<ref>{{Erreferentzia|izena=Paul|abizena=Hollander|izenburua=Anti-Americanism: Irrational and Rational|argitaletxea=Transaction Publishers|hizkuntza=en|url=https://books.google.es/books?id=ZyEusEdSttgC&pg=PR41&lpg=PR41&dq=%22farley+mowat%22+socialist&redir_esc=y#v=onepage&q=%22farley%20mowat%22%20socialist&f=false|isbn=9781412817349|sartze-data=2018-11-28}}</ref>
 
Mowatek eta haren bigarren emaztea Clairek igaro zituzten azken urteak Port Hope herrian, [[Ontario|Ontarion]]n, eta udak [[Capbreton|Cape Breton]] uharteko etxalde batean. Hilean behin-edo eliza anglikano batera joaten ziren Port Hopen. Clairek zioenez, Mowat espiritualagoa zen jainkozalea baino; Mowatek, berriz, adierazi zuen beraren txakurrak bezainbat sinesten zuela berak Jainkoagan; zeremonia haiek, beste barik, balio zutela jendea elkarrekin lotzeko.
 
Mowat hil zen [[2014]]<nowiki/>ko maiatzaren 6an, 93 urte betetzeko astebete faltan. Bi urte lehenago, Douglas & McIntyre argitaletxeak iragarri zuen Farley Mowat Bilduma sortu zuela, eta berriro argitaratuko zituela idazlearen lanik ezagunenak.
10. lerroa:
Itsasontzi bat dago, Sea Shepherd Conservation Society / Itsasoko artzaina zaintza-elkartearena, “Farley Mowat” izena duena idazle eta ekologistaren omenez.
 
== Lehen urteak eta heziketa ==
Mowat [[1921]]<nowiki/>eko maiatzaren 12an jaio zen [[Belleville (Ontario)|Belleville]] herrian, Ontarion. Hazi, berriz, Richmond Hill-en egin zen, Ontarion. Haren osaba urrun bat, Sir Oliver Mowat, Ontarioko lehen ministroa izan zen. Aita, bestalde, Angus Mowat, liburuzaina zen, eta [[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerran]]n Vimy Ridge-n borrokatu zen, [[Frantzia|Frantzian]]n. Ama, berriz, Helen Lilian Thomson izan zuen. Mowat hasi zen idazten “poesia batez ere”, beraren familia [[Windsor (Ontario)|Windsor]] hirian bizi zela, [[1930]] eta [[1933]] artean.
 
1930eko hamarraldian Mowat familia Saskatoon hirira aldatu zen, [[Saskatchewan]] probintzian, eta bertan, nerabea zela, zutabe bat hasi zen idazten txorien inguruan ''Saskatoon Star-Phoenix'' egunkarian. Horrezaz gain, garai hartan ''Nature Lore / Naturaren ohiturak'' izeneko berripapera idatzi zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Farley Mowat, acclaimed Canadian author, dead at 92 {{!}} The Star|hizkuntza=en|url=https://www.thestar.com/entertainment/books/2014/05/07/farley_mowat_acclaimed_canadian_author_dead_at_92.html|aldizkaria=thestar.com|sartze-data=2018-11-28}}</ref> Zoologia ikasketak hasi zituen [[Torontoko Unibertsitatea|Torontoko Unibertsitatean]]n, baina ez zen graduatu. [[1939]]<nowiki/>ko udan espedizio bat antolatu zuen Saskatoon-en Frank Banfield ikaskidearekin batera, hau ugaztunen inguruko datuak jasotzeko, eta Mowat hegaztien ingurukoak. Sortutako bildumak Ontarioko Erret Museoari saldu zizkioten, espedizioa finantzatzeko. Mowatek argitaratu zituen landako oharrak Bigarren Mundu Gerratik bueltan.
 
== Gerra garaia ==
[[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerran]]n Mowat Kanadako Armadarekin egin zuen borroka. [[1943]]<nowiki/>an aliatuekin hartu zuen parte [[Sizilia]]<nowiki/>ko inbasioan. Gudu-estresa nozitu zuen, [[Eguberria|Eguberri]] egunez [[Ortona]] inguruetan, ikusita zelan lagun bat besoetan hil zitzaion, buruan tiro bat zuela. Ondoren inteligentziako ofizial gisa egin zuen lan batailoiko egoitzan, kapitain egin zuten arte.
 
[[1945]]<nowiki/>aren hastapenetan Mowat Europako Ipar-mendebalera eraman zuten, eta bertan inteligentziako ofizial moduan egin zuen lan Herbeheretan, eta etsaien lerroak zeharkatu zituen, planeatzeko zelan eta non jaurti jakiak Manna operazioan, zeinak herbeheretar askoren bizitzak salbatu baitzituen.
 
Halaber, Mowatek parte hartu zuen Kanadako Armadaren Museo-bildumen lehen taldean, ''My Father’s Son'' (Nire aitaren semea) liburuan aitortu zuen legez, eta lagundu zuen Kanadara garraiatzen zenbait tona ekipamendu militar aleman, tartean zenbait [[V2 kohetea|V2]] kohete eta ibilgailu blindatu, gaur egun Kanadaren Gerra Museoan ikus daitezkeenak, [[Ottawa|Ottawan]]n.
 
Mowat [[1945]]<nowiki/>ean lizentziatu zen, Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, kapitain graduarekin. Ez zuen komandanterako promoziorik onartu, horrek luzatu egingo zuelako soldadutza. Sei bat izar jaso zituen gerran egindako zerbitzuengatik.
 
== Literaturagilea ==
Bigarren Mundu Gerra amaituta, Mowat hasi zen ikasten [[Torontoko Unibertsitatea]]n. Haren lehen liburua, ''People of the Deer'' (Orein-jendea), oinarrituta zegoen Kanadako Artikora egindako bidaia batean. Mowat “eskandalizatuta” zegoen, ikusita [[Inuit]] jendeak zelako bizimodu eskasa nozitzen zuen. Liburuak bihurtu zuen Mowat popular eta eztabaidatu aldi berean.
 
33. lerroa:
[[1985]]<nowiki/>ean Mowat saiatu zen AEBetan jira bat egiten, ''Sea of Slaughter'' (Sarraski-itsasoa) liburua promozionatzeko. Ez zuten sartzen utzi, lege bat aitzakia hartuz, Mowat “komunista zalea” zela argudiatuta. Erabaki horren atzean berak armen aldeko lobbya ikusi zuen. Legea [[1990]]<nowiki/>ean aldatu zen, eta Mowatek beraren esperientziaz idatzi zuen ''My Discovery of America'' liburuan (Nire Amerikaren deskubrimendua).
 
Mowat izugarri interesatu zen [[Dian Fossey]] estatubatuarraren lanaz, gorilak aztertu eta [[1985]]<nowiki/>ean [[Ruanda|Ruandan]]n hilgo zuten [[Etologia|etologo]]<nowiki/>a. Bi urte geroago haren biografia argitaratu zuen Kanadan: ''Virunga: The Passion of Dian Fossey'' (Virunga: Dian Fossey-ren pasioa). AEBetan, ostera, beste izenburu batekin kaleratu zen: ''Woman in the Mists: The Story of Dian Fossey and the Mountain Gorillas of Africa'' (Emakumea laino artean: Dian Fosseyren eta Afrikako mendiko gorilen historia), aipamena eginez Fosseyren liburuari, ''Gorillas in the Mist'' (Gorilak laino artean), [[1983]]<nowiki/>an argitaratua.
 
Mowaten liburu asko autobiografikoak dira, hala nola ''Owls in the Family'' (Hontzak familian), [[1962]]<nowiki/>an idatzia, bere haurtzaroaz; ''The Boat Who Wouldn’t Float'' (Flotatuko ez zuen ontzia), [[1969]]<nowiki/>koa, non kontatzen duen bere bizitza [[Ternua|Ternuan]]n; eta ''And No Birds Sang'' (Eta txoriek kanturik ez), [[1979]]<nowiki/>koa, Bigarren Mundu Gerran [[Italia|Italian]]n bizi izandakoaz.
 
[[1965]]<nowiki/>ean argitaratu zuen ''Westviking'' (Mendebaleko bikingoak), eta 30 urte geroago ''The Farfarers'' (Urrutikoak), non iradokitzen baita Alban izeneko jendea aurreratu zitzaiela ipartarrei [[Labrador penintsula|Labrador]]<nowiki/>ko eta Ternuako kostaldean.
 
== Kritikak ==
Urteen joanean, Farley Mowatek kritika dezente jaso ditu, egiatzat jotzen zituen datu asko asmatuak direlakoan. L. David Mech otsoetan adituak adierazi zuen inolako zientzialarik ez duela aurkitu otso-talderik bizirik irauteko gai dena ehizaki txikiak harrapatuta, Mowatek bere liburuan esan bezala. Haren hitzetan, “…Mowat ez da zientzialaria, eta haren liburua, egiatzat aurkeztua izan arren, fikzioa da”.
 
46. lerroa:
Duncan Pryde-k bestalde, berau [[Hudson's Bay]] konpainiako merkataria eta aitzindaria Inuiten hizkuntzen ikasketan, zalantzan jarri zuen Mowaten esana, alegia, bi hilabetean ikasi zituela haien hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak, eta horri esker eztabaidatu zituela inuitekin [[xamanismo]]a bezalako kontzeptu konplexuak. Pryden iritziz, europarrok urtebete behar izaten dugu, gutxienez, oinarrizko baliabideak eskuratzeko. Haren esanetan, [[1958]]<nowiki/>an Mowat agertu zenean Baker lakuan, apenak zekizkien hitz batzuk inuiteraz.
 
== Lanak ==
{{Zutabe-zerrenda|kopurua = 2|
*''People of the Deer'' (1952)
93. lerroa:
}}
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda|30em}}
 
== Kanpo loturak ==
* [https://www.thecanadianencyclopedia.ca/en/article/farley-mowat Farley Mowat] Kanadako Entziklopedian.
* [http://archives.mcmaster.ca/index.php/farley-mowat-fonds Farley Mowat] artxiboak McMaster Unibertsitatean.
* [[imdbname:0610246|Farley Mowat]] IMDb datu-basean.
* ''[https://www.nfb.ca/film/ten_million_books/ Ten Million Books: An Introduction to Farley Mowat]'' dokumentala (1981)
* ''[https://www.nfb.ca/film/finding_farley/ Finding Farley]'' dokumentala (2009)
 
{{bizialdia|1921eko|2014ko|Mowat, Farley}}
 
[[Kategoria:Ontarioarrak]]
[[Kategoria:Kanadako eleberrigileak]]