Ireki menu nagusia

Aldaketak

1 byte removed ,  Duela 9 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
[[Fitxategi:FAGOCITOSI_BY_RAFF___.gif|thumb|400px|righteskuinera|Zelulen fagozitosi prozesua]]
 
Zelulak burutzen duen molekula ingestio prozesu aktiboa da '''fagozitosia'''. Zelularen “janaria” esan nahi du. Partikula handien ingestioa suposatzen du, esaterako mikroorganismo edo hondakin zelularrak, eta eratzen diren besikulak [[fagosoma]] bezala ezagutzen dira. Hauek handiak izaten dira, normalean 250nm-tik gorakoak.
 
Ugaztunetan fagozitosia bereziki bi motatako zelulek burutzen dute: [[makrofago]]ek eta [[neutrofilo]]ek. [[Immunitate-sistema]]ren zelula fagozitiko espezializatuak dira eta zelula zaharrak, [[bakterio]]ak, partikula handiak... fagozitatzen dituzte.
 
Zelula batek fagozitosi prozesua martxan jartzeko lehendabizi [[zelula mintz|mintz plasmatikoan]] dituen hartzaile bereziek fagozitatu beharreko bakterioa edo partikula ezagutu eta lotzea beharrezkoa du. Modu honetan hartzaileak aktibatu egiten dira, zelula barnera prozesua hasteko seinaleak bidaliz.
 
Fagozitosia aktibatzen duten molekula ezagunenak [[antigorputz]]ak dira. Bakterioen horman dauden [[antigeno]]en aurkako antigorputzak sintetizatzen dira, [[opsonina]] izenarekin ere ezagutzen direnak. Honela bakterioak antigorputz edo opsonina hauetaz inguratuta gelditzen dira.
 
Makrofago eta neutrofiloek antigorputz hauen Fc zatia ezagutzen duten hartzaile espezifikoak dituzte. Puntu horietan, hartzaile-antigorputz tokietan, makrofagoak [[pseudopodo]]ak edo zitoplasmaren luzapenak ateratzen ditu, kremailera bat bailitzan bezala itxiz eta bakterioa fagozitatuz.
 
Formaturiko besikula handiak [[lisosoma]]rekin bat egiten du fagolisosoma sortuz. Hemen fagozitatutako partikulak liseritu egiten dira.
 
Fagozitosia oso bortitza denean, zelula barneko [[presio osmotiko]]a handiegia suertatzen da, lisosomen mintza puskatu eta entzimak zitoplasman husten dira. Neutrofiloak modu horretan autoliseritzen dira, horren ondorioz guk [[zorne]] bezala ezagutzen dugun likido dentsoa sortzen da.