Facebook: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
[[2012]]ko [[maiatzaren 18]]an [[New York]]eko [[NASDAQ]] merkatuan kotizatzen hasi zen.
 
== Izena ==
Facebook izena [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] unibertsitateetan lehen urteko ikasleei ematen dieten liburutik dator, bertan ikasleen argazkiak agertzen dira, eta elkar ezagutza errazteko asmoz ematen zaie liburu hori.
 
== Historia ==
[[Mark Zuckerberg]] [[Harvard Unibertsitatea]]n ikasten ari zen. Ideia webean oinarritutako komunitate bat sortzea zen. Han, jendeak bere gustuko gauzak, argazkiak, irudiak eta dena delakoa partekatu ahal izango zituen. Ideia hura beste pertsona batek ere izan zuen 1980ko hamarkadaren amaieran, baina Zuckerbergen ideia izan zen Facebooken plataforma beste garatzaile batzuetara hedatzea. 2007 eta 2008. urteen artean gaztelaniazko Facebook bertsioa jarri zen martxan, boluntario batzuek ingelesetik itzulita. Horri esker Latinoamerikako herrialdetara ere zabaldu zen. Gaur egun informatikari buruzko oinarrizko ezagupenak dituen ia edonork du komunikabide birtual horretaz baliatzeko aukera.
 
=== Nazioartean izandako eragina: ===
[[FileFitxategi:Facebook by countriespng2.png|thumb|295x295px|Munduan Facebook erabiltzaile gehien dituzten 10 herrialdeak]]
Venezuelan egin berri dagoen inkesta batean 13 eta 21 urte bitarteko gazteak Facebook erabiltzaile aktiboak dira.
 
Bestalde Chilen unibertsitate batean oinarritutako inkesta bat 18 eta 29 urte bitarteko pertsonen %73k Facebook erabiltzen du.
 
=== Facebook beste hizkuntzetan: ===
 
Facebooken hizkuntz ofiziala ingelesa da, Estatu Batuetan sortu zelako. Beste hizkuntzak Facebooken erabiltzaileak egin dituzten itzulpenen ondorioz sortu dira. Itzultzeko lan hau boluntarioki eta dohainik egiten dute eta Facebook orrian bertan dagoen botoi batekin lanari ekin ahalko diozu.
 
== Eskainitako zerbitzuak ==
'''Lagun zerrenda''': Honen bitartez ezaguna duzun edonor agregatu ahalko da hura erregistratuta baldin badago. Honi esker lagunekin argazkiak partekatu ahalko dira baita duela asko kontaktua galdu zenuen pertsonekin kontaktuan jarri ahalko zara.
 
'''Txata''': Momentuko mezularitza zerbitzua da. Ordenagailu batetik baita mugikor batetik erabili ahal dena.
 
'''Taldeak eta orrialdeak''': Gehien garatu diren elementuak dira. Taldeak gai batean interesatuak dauden pertsonak biltzen dituzte hauek gai horri buruzko irudiak baita informazioa eta haien ikuspuntua emateko. Orrialdeak ordea helburu espezifiko batekin sortzen dira eta ez dituzte elkarketak proposatzen. Horretaz gain ez daukate fororik non orrialdearen partaideak ideiak partekatu ahal.
 
'''Horma''': Honako bat dago profil bakoitzean. Bertan profilaren jabeari mezu bat utzi ahalko diote bere lagunak ondoren hau ikusteko. Hau soilik erregistratuta daudenek ikusi ahalko dute.
 
'''Argazkiak''': 5mila milioi profil argazki daude. 160 terabyte gordeta dauzka.
 
'''"Atsegin dut" botoia''': Erabiltzailea edo bere kontaktuak egiten dituzten iragarpenen azpiko aldean dago. Botoiaren irudian esku bat behatz potoloarekin gora begira agertzen da eta egindako iragarpena gustukoa duzun edo ez adierazteko balio du.
 
'''Aplikazioak:''' Aplikazio txikiak dira nor den zure lagunik onena jakiteko edota zure pertsonalitateari buruzko informazioa lortzeko.
 
'''Jokoak''': Facebooken aplikazio gehienak ROL jolasekin erlazionatuta daude. Baita ere trebetasun jokoak daude.