«Existentzialismo»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Kategoria:Existentzialismoa gehitua HotCat bitartez)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Adituek [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] hasierako filosofo [[Søren Kierkegaard]] jo dute korronte honen sortzailetzat<ref>Marino, Gordon. ''Basic Writings of Existentialism'' (Modern Library, 2004, p. ix, 3).</ref><ref name="plato.stanford.edu">''Stanford Encyclopedia of Philosophy'' [http://plato.stanford.edu/entries/kierkegaard/ Kierkegaard]</ref>, eta geroago [[Arthur Schopenhauer|Schopenhauer]], [[Friedrich Nietzsche|Nietzsche]], [[Martin Heidegger|Heidegger]], [[Karl Jaspers|Jaspers]] eta [[Jean-Paul Sartre|Sartrek]] jorratu zuten<ref>Abbagnano, Nicola. ''Historia de la Filosofía'' - Tomo III, Montaner y Simón - Barcelona, 1973. ISBN 84-274-0343-7 p. 725</ref>.
 
Hala ere, ez da inoiz egoen adostasun zabalik existentzialismoaren definizioaren inguruan. Hitza historikoki korronte filosofiko bat izendatzeko erabili da, atzera begira, hura jarraitzen omen zuten filosofo asko hilda baitzeuden hitza sortu zenerako. Izan ere, existentzialismoa Kierkegaardekin sortu zela esaten bada ere, terminoa beretzat hartu zuen lehen filosofoa Sartre izan zen. Sartreren ekarpena da existentzialismoaren funtsezko ideia: "existentzialista guztiek komunean duten funtsezko doktrina da existentzia esentzia baino lehen dagoela".
 
[[Eskandinavia]]tik kanpo askok uste dute existentzialismo hitza Kierkegaardek berak sortu zuela, baina seguru asko Kierkegaardek hitz hori, edo behintzat "existentzial" hitza, [[Johan Sebastian Cammermeyer Welhaven]] olerkigile eta literatur kritikari [norvegia]]rretik hartu zuen
 
== Kontzeptu nagusiak ==
=== Existentzia esentzia baino lehenago dago ===
Existentzialismoaren funtsezko proposamena da existentzia esentzia baino lehenago dagoela, alegia, banakakoen alderik garrantzitsuena banakakoa izatea dela (izaki [[kontzientzia (argipena)|kontziente]], arduratsu eta ekintza independenteduna, "existentzia"), etiketek, zereginek, [[estereotipo]]ek, definizioek eta aurretiaz asmatutako beste kategoria batzuek banakakoa nola kategorizatzen duten ("esentzia") bigarren mailan geratzen delarik.
 
=== Absurdua ===
Absurduaren nozioak dio munduan ez dagoela esanahirik, gutako bakoitzak ematen diogun esanahiaz haratago.