«Eva Yerbabuena»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Kategoria:Frankfurtarrak gehitua HotCat bitartez)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Eva María Garrido García''' ([[Frankfurt am Main]], [[1970]]), ezagunagoa '''Eva Yerbabuena''' izengoitiz, [[espainia]]r [[flamenko]]-dantzari eta koreografoa da. Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen [[2001]]ean, eta [[Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina]] [[2017]]an.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= https://www.boe.es/boe/dias/2017/12/23/pdfs/BOE-A-2017-15422.pdf |izenburua=Real Decreto 1064/2017, de 22 de diciembre, |argitaletxea= Boletín Oficial del Estado, boe.es | sartze-data=2018-8-11}}</ref>
 
== Bizitza ==
Espainiar etorkinen alaba, Eva María Garrido [[Frankfurt]]en sortu zen, [[Alemania]]n, [[1970]]ean.<ref name="bizk">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO4/Noticias/Pdf/MARTXOA%20EUS%20DOSSIER%20DANTZALDIA%2009.pdf?hash=e7bb4339b27db6bde9fe086bc437273e |izenburua=Dantzaldia 2009 - X. edizioa |argitaletxea= bizkaia.eus | sartze-data=2018-8-11}}</ref> 15 egun geroago, ordea, [[Granadako probintzia|Granadako]] [[Ogíjares]] herrira eraman zuten gurasoek, eta bertan bizi izan zen, aitona-amonekin, hamar urte bete arte. 11 urte zituela, akademia batean sartu zuten dantza flamenkoa ikas zezan. 12 urterekin, jendaurrean dantzatzen hasi zen Enrique “el Canastero”, Angustillas “la Mona”, Mariquilla eta Mario Maya artista handiekin.<ref name="elpais">{{erreferentzia|izena= Quino |abizena= Petit |url=https://elpais.com/diario/2006/09/10/eps/1157869611_850215.html |izenburua=Eva al desnudo |argitaletxea= ''El Pais'' egunkaria, 2006-09-10, elpais.com | sartze-data=2018-8-11}}</ref> Dantzaz gain, arte dramatikoa eta koreografia ere ikasi zituen. Koreografia ikasketak [[La Habana]]n egin zituen Johannes Garciarekin.<ref name="bizk"></ref>
 
[[1985]]an, Rafael Aguilar-en konpainian sartu zen, eta Paco Moyanorenean [[1987]]an. [[1990eko hamarkada]]n, [[Javier Latorre]], Manolete, [[Merche Esmeralda]] eta [[Joaquín Cortés]]ekin lan egin zuen. [[1998]]an bere konpainia sortu zuen. ''Eva'' (1998), ''5 Mujeres 5'' ([[2000]]), ''La Voz del Silencio'' ([[2002]]), ''A Cuatro Voces'' ([[2004]]), ''El Huso de la Memoria'' ([[2006]]), ''Santo y Seña'' ([[2007]]), ''Lluvia'' ([[2009]]), ''¡Ay!'' ([[2013]]) eta ''Apariencia'' ([[2016]]) ikuskizunak sortu ditu bere konpainiarentzat. Hainbat bira egin ditu Espainian zehar eta, besteak beste, [[Wuppertal]]go dantza jaialdian, [[Veneziako Biurtekoa]]n, [[Royal Albert Hall]]en, [[Dusseldorf]]eko Operan eta [[Sydney Opera House]]n dantza egin du.<ref name="bizk"></ref>
 
[[1999]]an, [[Mike Figgis]] britainiar zuzendariaren ''Flamenco Women'' dokumentalean parte hartu zuen, eta [[2001]]ean Figgisek berak zuzendutako ''Hotel'' fikziozko filmean.<ref name="bizk"></ref>
 
== Erreferentziak ==
 
{{bizialdia|1970eko||Yerbabuena, Eva}}
 
[[Kategoria:Espainiako dantzariak]]
[[Kategoria:Flamenko dantzariak]]