Eusko Jaurlaritza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
=== Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza ===
{{nagusia|Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza}}
Eusko Jaurlaritza [[1936]]an sortu zen, [[Espainiako Gerra Zibila]]ren garaian, eta aurreneko [[lehendakari]]a [[Jose Antonio Agirre]] izan zen. Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren nahiz [[Lehendakaritza]]ren egoitza [[Bilbo]]ko [[Carlton hotela]]n egon zen. Eraikin hau [[1919]]an [[Manuel María Smith|Manuel Maria Smith]] [[arkitektura|arkitektoak]] diseinatu zuen eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] Historia Garaikidearen [[gizarte]] eta [[kultura|kultur]] gertakizun garrantzitsu ugariren lekuko izan da, gaur egun Bilboko eraikin nabarmenetako bat delarik.
 
Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun: [[Francisco Franco]]ren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuak.
 
==== Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren programa ====
29. lerroa:
 
=== Erbestea ===
Behin [[Bilbo]] eta jada [[Euskal Herria]] osoa [[frankismo|frankisten]] esku erorita, Eusko Jaurlaritzak bere egoitza [[Katalunia]]ko [[Bartzelona]] hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Lehenbiziko egoitza, aurretik Eusko Jaurlaritzak [[Gràcia pasealekua]]n zuen Euskal Herriko Errefuxiatuen Babesetxea izan zen; ondoren eta behin-behinekoz, [[Kataluniako Generalitatea]]k eskeinitako [[Pedralbes Errege Jauregia|Pedralbesko jauregian]] kokatu zen. Egoera hura [[frankismo|frankistek]] Bartzelona hartu eta Eusko Jaurlaritzak [[Frantzia]]ra ihes egin behar izan zuen arte luzatu zen.<ref>{{es}} «Esta era la situación en la que se produjo la decisión de trasladar la sede del Gobierno vasco a Barcelona, una situación marcada por los esfuerzos de racionalizar y mejorar la asistencia a los refugiados, por la llegada de una nueva oleada de vascos desde Francia y, tras los violentos enfrentamientos de mayo, por una mayor centralización de la política republicana. Como sede se eligió el mismo palacete en el Paseo de Gracia que había albergado a la Delegación, que cesó en sus funciones al ser absorbidos sus departamentos por las carteras correspondientes del gobierno. La presidencia se estableció en el palacio de Pedralbes [...].»<br/>[http://www.historiacontemporanea.ehu.es/s0021-con/es/contenidos/boletin_revista/00021_revista_hc37/es_revista/adjuntos/37_10.pdf ''Tan lejos, tan cerca. El Gobierno Vasco en Barcelona y las complejas relaciones entre el nacionalismo vasco y catalán''. Ludger Mees, EHU].</ref>
 
<gallery mode="packed" heights="180">
36. lerroa:
</gallery>
 
Erbesteratutako hainbat [[abertzaletasun|abertzaleen]] ekimenari esker [[Frantzia]]ko [[Paris]] hiriburuaren erdiguneko Rue Marceau karrikako 11. zenbakian zegoen [[jauregi]] bat erosi zen, bertan erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza kokatu zelarik.<ref name=egoitzak>[http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-contlehe/eu/contenidos/informacion/v2_sedes/eu_sedes/sedes.html Egoitzak. Lehendakaritza.]</ref>
 
[[1940]]ko [[maiatz]]ean [[nazionalsozialismo|naziak]] Parisera sartzearekin batera, egoitza ezeztatu eta ondoren [[frankismo|frankistek]] okupatu eta haien poliziaren egoitza bilakatu zuten. Halere, [[Ardatzeko potentziak|Ardatzeko potentziek]] [[Bigarren Mundu Gerra]] galtzeak Eusko Jaurlaritza Rue Marceau karrikara itzultzea ahalbideratu zuen.<ref name=egoitzak/>
 
Egokiera hartan jarraitzea ezinezkoa izan zitzaien. [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren jabegoak euren jabetzara iragateko zioen lege [[frankismo|frankista]] bati jaramon eginez, [[1951]]ko [[ekainaren 28]]an [[Frantziako Gobernua]]k Eusko Jaurlaritzaren egoitza zegoen jauregia husteko agindua eman zuen, horri [[Francoren diktadura|Espainia frankistak]] Frantziako Gobernuari eginiko presio indartsuari gehitu zitzaion, ondorioz huste agindua finkoa eta atzerapausorik gabea bihurtu zen. [[Jose Antonio Agirre]]ren zioenez bere bizipen lazgarrienetako bat jauregi honen desjabetzearena izan zen. Ordu ezkero [[Espainiako Gobernua]]k ez dio inoiz [[Eusko Jaurlaritza]]ri jauregi honen jabetzarik itzuli, eta [[1991]]n [[Cervantes Institutua]]ren Parisko egoitza han ipini zuen.<ref name=egoitzak/>
 
Gero, erbesteko Eusko Jaurlaritza hartako kide batzuek Parisko Rue Singer karrikako 48. zenbakian egoitza berri bat topatu zuten, erbesteko egoitza ofiziseg leku segurura aldatzeko asmoz. [[1965]]an etxebizitza berriak eraikitzeko erauziko zuten hiru solairuko etxalde zahar bat zen. [[1979]]ko [[abenduaren 15]]eko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriratze arte Rue Singer kaleko 50. zenbakiko sotoa [[Jesus Maria Leizaola]] lehendakariaren exekutiboaren kokalekua izan zen.<ref name=egoitzak/>