Euzko JEL-Batza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
| webgunea =
}}
'''Eusko Elkarte Abertzalea''' —ezagunagoa gaztelaniazko izenaz: ''Comunión Nacionalista Vasca'' edo '''CNV'''— [[1916]] eta [[1930]] bitarteko [[euskaldun|euskal]] alderdi politiko [[abertzaletasun|abertzale]] bat izan zen. Garai hartan eta [[1915]]an [[eusko abertzaletasun|abertzaletasunak]] krisi larri bat jasan zuen, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdian bi joera nagusi nabarmenduz joan zirelarik:
 
* Lehena, eskuinaldeko korronte moderatu eta estatutistak osatzen zuen, honen buruzagi nabarmenena [[Engrazio Arantzadi|Engrazio Aranzadi ''Kizkitza'']] izan zelarik.
* Bigarrena, [[Aberri (EAJ)]], erradikalagoa eta [[independentzia|independentista]] zen, [[Luis Arana]] ([[Sabin Arana]]ren anaia) buruzagitzat zuelarik.
 
== CNVren sorrera ==
[[1916]]ko [[apiril]]eko [[Donostia]]ko biltzarrean moderatuen joera garaile atera zen, EAJ alderdian eskuinaldeko korronte moderatuei alderdi politiko horretako boterearen atea zabalik uzteko batez ere, ondorioz EAJ izena aldatu eta ''Comunión Nacionalista Vasca'' izena hartuz alderdi abertzale berria osatu zuten. Gainera egoera nahasi honen ondorioz [[1916]]an ordu arte EAJko presidentea zen Luis Arana bere aurkarien ezkutuko barne-mugimenduen ondorioz EAJ alderditik kaleratua izan zen.
 
Aipatzekoa da [[Lehen Mundu Gerra]]ko garai hartan euskal foru aldundietatik [[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Euskadiko Estatutu bat]] lortu eta [[Espainia]]ren batasunaren barnean jarraitzeko proiektu bat lantzen ere ari zirela, hortaz, joera kontserbadore horrek Euskal Herriko gizartean indar handia zuen.
38. lerroa:
 
== Berrelkarketa ==
[[Primo de Riveraren diktadura]]ren amaiera aldera Euzko Gaztedi erakundeak eta Euzkadi egunkariak abertzaletasunaren batasunaren aldeko kanpainia burutu zuten. [[1930]]ko [[apiril]]ean helburu horretarako batzorde bat sortu eta horretarako adostasun akordio baten hastapenera ailegatu ziren.
 
[[1930]]eko [[azaroaren 16]]an Bergarako zineman ospatutako Batasun Biltzarra Nazionalean antzinako ''Euzko Alderdi Jeltzalea'' izena berreskuratzea erabaki zen. Abertzaletasunaren gehiengoaren batasuna lortu zen, halere aipatzekoa da sektore bat desadostasunengatik kanpoan gelditu (batez ere erlijioa eta akonfesionaltasun edo laizismoaren inguruko joera ezberdinak eta euskal gatazkaren arazoa konpontzeko espainiar ezker alderdi politikoekin akordioetara iristeko aldeko zituela eta), eta handik gutxira [[Eusko Abertzale Ekintza]] alderdi berria sortu zuen.
47. lerroa:
 
[[Kategoria:Eusko Elkarte Abertzalea]]
 
[[es:Comunión Nacionalista Vasca]]