Euskalerriaren Adiskideen Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Plastika eta ikus-entzunezkoak}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
33. lerroa:
 
== Historia ==
[[1765]]. urtean Gipuzkoan sortu eta Euskal Herri osora zabaldu zen [[Argien Garaia|Argien Mendeko]] elkartea. Elkartea jaio zen unean krisi larrian zegoen Euskal Herriko ekonomia egitura, [[Indiak|Indietako merkataritzak]] jo zuen beheraldiarengatik eta mendebaleko Europa guztira zabalduak ziren jadanik iraultza burgesa gauzatuko zuten ideia berriak.
 
''Euskalerriaren Adiskideak'' elkartea [[Frantzisko Xabier Munibe|Frantzisko Xabier Munibe Idiakez]] ''Peñafloridako kondeak'' [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusietan]] 1763-1764 urteetan aurkeztu zituen proiektuen arabera egituratu zen eta, hasieran, Gipuzkoako aitonen seme eta burges batzuek bultzatu zuten (Peñafloridako kondeak, [[Joaquín María Egia|Joaquin Maria Egia]] Narrosko markesak eta [[Manuel Ignacio Altuna]]k bereziki). [[1766]]. urtean onartu ziren elkartearen estatutuak, [[Karlos III.a Espainiakoa]]ren onespenaz.
 
=== Historia ===
Zeregin hauek jarri ziren helburu nagusi gisa, garai hartako ideologia ilustratuari jarraiki: Euskal herrialdeetan arteak, zientziak eta arte ederrak zabaltzea; ezjakintasuna, nagikeria eta alferkeria ezabatu eta [[Araba]], [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]ko herrialdeen arteko batasuna eta elkarkidetza sustatzea (elkarte horrek plazaratu zuen lehenengoz ''[[Hirurak Bat|Irurac bat]]'' ikurra eta sinboloa). Ekonomia krisiarentzat irtenbide azkar modernoak bideratu nahi izan zituen hasieratik ''Euskalerriaren Adiskideak'' elkarteak, eta ezinbesteko iritzi zion horretarako maila guztietako ekoizpen teknikak berritzeari.
 
Euskal Herrian ordura arte bazter xamar egona zen teknologiari zegokionez ikerketa saio berezia eskatzen zuen modernotasun hark eta, horrenbestean, Europari begira jarri ziren elkarteko kideak irtenbide bila. [[Nekazaritza]] eraberritzeko asmoek finantza (finantza mailan ez zen proiektu bateratu sendorik bideratu; oro har, nork bere ahalen arabera finantzatu ziren proiektuak) eta egitura (nekazaritza sail txikien tradizioa hautsi ezina) mailako oztopo larriekin egin zuten topo eta industriari begira jardun zuten bereziki elkarteko arduradunek (burdinolak eraberritzea, ikatzarria erabiltzea, burdina lantzeko teknika berriak asmatzea).
 
Europako jakintza-leku nagusietara jo zuten Euskalerriaren adiskideek kimika, mineralogia eta burdingintza prozesuak aztertu eta ikastera, eta arlo horietan lortu zituzten ilustratu euskaldunek zientzia emaitza nagusiak ([[Elhuyar anaiak|Ehuyar anaiek]] wolframioa aurkitu zuten, Ignacio Zabalok altzairua lantzeko metodoak hobetu zituen, bertako laborategietan urtu zen lehenbizikoz platinoa eta hobekuntza nabariak abiarazi ziren burdinoletan (hauspo mota berriak). Ekonomia mailan ez zuten eragin zuzenik izan aurrerakuntza guzti horiek. Bai, ordea, hezkuntza mailan.
 
=== Ondorioak ===