Euskaldunako bataila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Euskaldunako bataila''' [[1984]]an [[Bilbo]]ko [[Euskalduna ontziola]]ko langileek egindako erresistentzia-borroka izan zen, [[Espainiako Gobernua]]k lantegia ixteko asmoa adierazi eta gero. Langileek Gobernuaren erabakiari aurre egin zieten euren lanpostuei eusteko asmoz. Protesta ugari egin zituzten eta [[Espainiako Polizia Nazionala]]rekin liskarrak ugaritu ziren. Istilurik larrienak 1984ko azaroaren 23ak izan ziren Polizia Nazionala lantegira metrailetekin tiroka sartu zenean.
 
== Historia ==
=== Aurrekariak ===
[[1900]]. urtean [[Eduardo Aznar]] Berrizko markesak eta bere lehengusu [[Ramón de la Sota]]k Euskalduna ontziola sortu zuten [[Bilboko itsasadarra]]ren ezkerraldean. [[1969]]ko [[abenduaren 1]]ean ''[[Astilleros Españoles|Astilleros Españoles, S.A.]]'' (AESA) eratu zen Euskalduna eta ''[[Sociedad Española de Construcción Naval]]'' (Sestaoko La Naval) ontziola pribatuek eta Cadizko ontziolak bat egin ondoren. Ondorioz, AESA [[Espainia]]ko ontzigintza enpresarik handiena ez ezik, [[Europa]]ko handienetako bat ere bihurtu zen.
 
Nazioarteko merkatuan lehia handituz joan zen, batez ere Japoniako eta Hego Koreako ontzigileekin, Europako ontziolen kalterako. Izan ere geroz eta eskari gutxiago jasotzen zituzten. Horrek ontziolen kapital pribatuaren ihesa ekarri zuen, negozioa estatuaren esku geratuz. Espainia [[Europako Ekonomia Erkidegoa]]n sartzeak, sektorea erkidegoaren araudira egokitzera, laguntza publikoak murriztera eta espainiar merkatua europar konkurrentziara irekitzera behartu zuen.
 
=== Protestak ===
1984an [[Felipe González]] presidente zuen Espainiako gobernuak Euskalduna lantegia ixtea erabaki zuen. Hori dela eta, langileek, euren lanpostuei eusteko asmoz, ontziolaren ixtearen aurkako erresistentzia-prozesu luzea abiarazi zuten. Egunero ontziolaren aldeko manifestazioak egiten ziren erakundeen egoitzen aurrean eta herritarren babes zabalarekin.<ref name=DUArgia2004>{{erreferentzia|abizena=Udalaitz|izena=Daniel|aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia]]|izenburua=Langile baten heriotzaren lekuko|url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/1937/langile-baten-heriotzaren-lekuko|data=2004ko martxoaren 28a|sartze-data=2018ko maiatzaren 31}}</ref>
 
=== Azaroaren 23ko poliziaren erasoaldia ===
1984ko azaroaren 23an [[Espainiako Polizia Nazionala]] ontziolako langilei [[metraileta|metrailetekin]] tiroka oldartu zitzaien eta lantegian sartu zen.<ref name=TEtxarriPUnzueta>{{erreferentzia|abizena1=Etxarri|izena1=Tonia|egile1-lotura=Tonia Etxarri|abizena2=Unzueta|izena2=Patxo|egile2-lotura=Patxo Unzueta|egunkaria=[[El País]]|izenburua=La policía utilizó fuego real de metralleta en el astillero Euskalduna|url=https://elpais.com/diario/1984/11/24/economia/470098801_850215.html|hizkuntza=es|data=1984ko azaroaren 24a|sartze-data=2018ko maiatzaren 31}}</ref> Euskaldunako langileak, tiroketatik ihesi, babesleku bila joan eta eraikitzen ari ziren itsasontzian gorde ziren. Pablo González Larrazabal langileak ez zuen gordelekura iristerik izan, lurrera zerraldo erori eta [[bihotzeko]]ak jota hil baitzen.<ref name=DUArgia2004/><ref>{{erreferentzia|abizena=Sarasola|izena=Ainhoa|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Borroka txiki eta handien mosaiko bat|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1856/022/001/2016-03-11/www.berria.eus/paperekoa/1812/008/001/2016-09-08/frustrazioa_dago_gazteetan_ez_dute_aukera_ikusten_ibilbide_egokia_egiteko.htm|data=2016ko martxoaren 11|sartze-data=2018ko maiatzaren 31}}</ref> Erasoan poliziak zenbait langile ere zauritu zituen: Vicente Carril Alfaro balaz, beste langile batzuk kolpez eta Juan Hernández Casado langilea larri eraman zuten ospitalera erredurekin gorputzeko %22an.<ref name=TEtxarriPUnzueta/>
 
==== Erreakzioak ====
Arratsaldean egindako bilera batean euskal alderdi politikoek, [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista]] eta [[Coalición Popular]] izan ezik, eta sindikatuek, [[UGT]] izan ezik, gobernadore zibilaren dimisioa eskatzea adostu zuten. Gainera, Euskaldunako mila bat langile manifestatu ziren Bilboko erdigunetik.<ref name=TEtxarriPUnzueta/>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}