Euskal aditz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Hizkuntzak}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Perpausean gertaera bat, ekintza bat, egoera bat… adierazten da. Eta adierazten den horren muina aditzak dakar. Behin aditz bat aukeratuz gero, perpausa behar bezala eratua egongo bada, aditz horrek ezartzen dituen eskakizunak bete behar dira, agerian edo ezkutuan, baina aditz edo predikatu baten eskariak, nolabait esateko, perpausean bete behar dira. Adibidez, GALDETU aditza eskatzen du, duen esanahia halakoa delako, galdera egingo duen norbait eta zerbait galdetzea. Horrenbestez, aditz horren inguratzaileen artean bi behintzat beharko dira aditzaren eskakizun horiek betetzeko. Ezingo da GALDETU aditza erabili, galdetzaile bat eta galdera bat ezarri gabe. Bi osagai beharko dira, bakoitzak bere lekua betez. Eta hirugarren bat ere bai, galderak norbaiti egiten baitzaizkio beti, norbait hori geure burua bada ere. Horietaz aparte, beste hainbat inguratzaile ere agertuko dira, aukeran.
 
[[Fitxategi:Aditza1.png|centererdian|400px|]]
 
Bestalde, aditzaren inguratzaileen artean, badirudi beti bat nabarmenduko dela, subjektu-lana egingo duena. Gainerako osagaiak aditz-sintagman bilduko dira. Baina perpausean izena, biluzik, inongo «hornidurarik» gabe, nekez aurkitzen den bezala, aditza ere forma hartuta agertuko da perpausean. Izenak determinatzaileak eta abarrak hartzen dituen bezala, aditzak ere inflexio-marka bereziak hartuko ditu. Hori da, hain zuzen, aditzaren ezaugarri nagusia: inflexio-marka bereziak izatea (denborari dagozkionak, aspektuari dagozkionak, pertsonari dagozkionak, etab.). Aditza jokatu egiten da.
207. lerroa:
=== 2. Denbora ===
Adizkiak aldiaren arabera ere aldatzen dira. Hots: iraganeko zerbaiti erreferentzia egin nahi zaionean, aditzak marka batzuk izango ditu, orainaldiari erreferentzia egin nahi zaionean agertuko direnak ez bezalakoak. Adibidez:
* ''esan '''diot''''' = nik hari zerbait GAUR
* ''esan '''nion''''' = nik hari zerbait ATZO
Hortaz, adizki jokatuan denborari buruzko informazioa jasotzen da. Hori ere nolabaiteko komunztadura izango litzateke. Alegia, atzo eta gaur aditzondoek adizkia modu jakin batean joatea eskatzen dute. Horregatik dira txarrak honako hauek:
325. lerroa:
|}
Pluralgilea ere agertuko da behar denean. Marka hori, batzuetan, erroaren aurrean kokatzen da (-IT-), eta, beste batzuetan, ondoren (-Z, -TZA-, -ZKI). Forma kanonikoa hori bada ere, zenbait adizkitan NOR-en kokagunean, adizkiaren aurre-aurreko lekuan alegia, NORK-en marka agertzen da:
a. ''dakar'''T''''' baina '''''N'''ekarren''
b. ''du'''ZU''''' baina '''''ZEN'''uen''
Hori gertatzen da NOR 3. pertsona eta NORK 1. eta 2. pertsonakoa denean, iraganaldiko eta alegiazko formetan.
352. lerroa:
 
<br />
[[Fitxategi:Aditza2.png|centererdian|400px|]]<br />
Aditz laguntzaile egokiaren hautapena aditz nagusiaren arabera egiten da. Aditz batzuk NORK-dunak dira eta besteak, gabeak. Horren arabera, batzuek EDUN eta *EZAN hautatu behar dute, eta besteek IZAN eta *EDIN. Adibidez:
* '''IZAN''' → erori da/zen, erortzen da/zen, eroriko da/ zen/litzateke
360. lerroa:
 
 
[[Fitxategi:Aditza3.png|centererdian|600px|]]<br />
 
Lauki horrek, hala ere, iruzkinen bat behar du. Parentesi artean ezarri dira oso erabilera mugatua duten edo batere erabiltzen ez diren adizkiak. Hortaz, gauza bat da teorian laukiak eskaintzen duena eta beste bat egiazki euskaldunok ahoz eta idatziz erabiltzen dituzten adizkiak.
369. lerroa:
Adizki jokatu gabeak ere ager daitezke perpausean. Pertsona- eta denbora-markarik ez dute izaten. Aditzaren jokoa, batez ere, bi kategoria horien inguruan gertatzen denez, eta horiek ez direnez inondik ageri, adizki jokatu gabe deritze.
Adizki jokatu gabeek duten forma adizki perifrastikoetako adizki nagusiak duena bera izan ohi da. Hots: aditzoina (''etor, ekar, lagun,'' …), partizipioa (''etorri, ekarri, lagundu,'' …), aditz-izena (''etortze-, ekartze-, laguntze-,'' …) eta etorkizuneko forma (''etorriko, ekarriko, lagunduko,'' …).
Holako adizkiak, normalean, ez dira perpaus lokabeetan agertzen. Eta agertzen direnean, ez dira adizki jokatu gabeak izaten egiazki, laguntzailea ezabatu zaien adizki jokatuak baizik.
Agintera ere, egiazki, laguntzailea ezabatua duen adizki jokatua izan ohi da:
* ''Isildu, mesedez!'' (= ''Isil(du) zaitez, mesedez!'').