Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Herrikotaberma.jpg|thumb|[[Santutxu]]ko [[Herriko taberna]] ilegalizatutako [[EAE-ANV]] pankarta erakusten [[2007ko udal hauteskundeetan]]]]
'''Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua''', '''ENAM''' edo askotan bere erdal hizkiengatik ezagunagoa '''MLNV''' hau da, Movimiento de Liberación Nacional Vasco, 1980 eta 1990. hamarkadetan ezaguna egin zen eta [[independentzia]] eta [[sozialismo]]a helburu zituen mugimendu politikoa izendatzeko erabiltzen ziren siglak ziren. Garai horietako [[Ezker Abertzale]] zabalago baten zatirik nagusiena zen. Beste zati garrantzitsuena, [[Euskadiko Ezkerra]]ren inguruan egituratua, ENAMeko kide askoren aldetik ez zegoen ondo ikusia.
 
[[ETA]]rekin lotura zuelakoan eta mugimendu horretako erakunde horietako askok ilegalak izanda eta bere partaideak gartzelan egonda, 2000. hamarkadan '''ENAM'''en ordez, alderdi eta mugimendu honen partaideak '''Ezker Abertzalea''' izena hobesten hasi zen. Nahiz eta [[Ezker Abertzalea]] izena esan nahi zabalagoa izan, gaur egun askotan '''ENAM''' izenaren ordez erabiltzen da. Gaur egun [[EH Bildu]]k eta [[Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua]]k ordezkatzen du espazio politiko hura.
 
== Historia ==
[[Franco]] hil eta gutxira, [[Koordinadora Abertzale Sozialista|KAS]] plataforma politikoaren ideiak ontzat hartu zituen talde eta erakunde ugarik ENAMen partaide egin ziren edo bere inguruan sortu ziren.
 
[[Hego Euskal Herria]]ren autogobernu osoa lortzeko egitura juridiko eta politiko berrien aldeko mugimendu soziopolitikoa, [[Gernikako Estatutua]]ren eta [[Nafarroako Foru Hobekuntza]]ren bidezko egituratze autonomikoari eskas iritzi eta hura gainditzea helburu zuen. Ezker abertzalearen zati nagusienak sortutako terminoa zen eta nagusiki Hego Euskal Herrian erabiltzen zen.
 
Izen honen teoriaren atzean, 1960. eta 1970. hamarkadako mugimendu politikoak zeuden. Hala nola Frantziako [[1968ko maiatza]]ren edo [[Aljeriako Independentzia Gerra|Algeriako independentziako gerragerraren]]ren ideia batzuk hartu zituzten helburu politikoak lortzeko. Ikuspuntu hau erabiliz, ez zen nahikoa alderdi politiko bat, guda talde bat edo eta sindikatu bat eratzea helburu horiek lortzeko. Mugimendu berdinean antolatutako "herri oso bat martxan" behar zen. Hasiera batean [[KAS]]ek koordinatuta, politikoki [[Herri Batasuna]] alderdiaren inguruan antolatu zen baina talde edo erakunde bakoitzak bere autonomia zuen.
 
[[1980ko hamarkada]]n mugimendu politiko honi '''Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua''' (ENAM, edo ''MLNV'' [[gaztelania]]z) zeritzaion; baina [[2000ko hamarkada]]tik aurrera ''Ezker Abertzalea'' izena orokortu egin zen.
 
Esan bezala, 2000. hamarkadatik aurrera, ENAMeko izena pixkanaka-pixkanaka ''Ezker Abertzalea'' izenagatik ordezkatua izan zen. Izatez, lehenagotik erabiltzen zen hitza zen.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/56214/ezker_abertzalearen_apustu_estrategiko_berriaren_emaitza.htm Ezker abertzalearen apustu estrategiko berriaren emaitza] ''Berria'', 2011-10-21</ref> [[Euskadiko Ezkerra]] 1993an desegin eta gero, hau da, ezkertiarra eta abertzalea zen bigarren alderdi handiena eta antolatuena desagertu eta gero, ENAM hitza erabiltzeko arrazoi garrantzitsu bat bertan behera geratu zen. Aldi berean, ENAM izenaren aldaketa [[Espainiako Alderdien Legea]]ren ondorioz ENAMeko hainbeste alderdi eta erakunde legez kanpo geratu ziren garaiarekin bat egin zuen.
Mugimendu hau [[Herri Batasuna]] alderdiaren inguruan antolatzen zen [[Hego Euskal Herria]]n, baina [[2000]] urtetik aurrera, [[Batasuna]] bilakatu zen mugimenduaren erreferente politiko nagusia zazpi herrialdeetan. [[2003]]an, baina, Espainiako Gobernuak [[Espainiako Alderdien Legea|Ezker Abertzaleko alderdien legez kanporatzeari]] ekin zion, Hego Euskal Herrian Batasuna, [[Eusko Abertzale Ekintza]] eta beste hainbat erakunde eta hautes zerrenda debekatuz.<ref>{{Erreferentzia | abizena = Elduaien | izena = Oihana | izenburua = 600dik gora zerrenda baliogabe | egunkaria = Berria | argitaratze-lekua = Andoain | data= Urtarrilaren 15a, 2009 | urtea = 2009 | hila = Urtarrila | hizkuntza = eu | url = http://paperekoa.berria.info/harian/2009-01-15/008/004/600dik_gora_zerrenda_baliogabe.htm | eskuratze data = 2011-12-25}}</ref> [[Ipar Euskal Herria]]n, aldiz, eragile horiek legezkoak dira.
24. lerroa:
 
== Partaideak ==
* [[Koordinadora Abertzale Sozialista]] KAS, Euskal Herriko ezker abertzaleko taldeak koordinatzeko 1975ean, Burgosko Prozesuaren testuinguruan, sortutako plataforma politikoa izan zen. Urte luzeetan, plataforma honen inguruan bilduko dira ENAMeko erakundeak.
 
=== Alderdi politikoak ===
* [[Euskal Herriko Alderdi Sozialista|EHAS]]
* [[Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia|LAIA]]
* ''[[Eusko Abertzale Ekintza]]'', EAE-ANV. MLNVren inguruan egon eta gero, 2008ko otsailan, Espainiako Gorteak [[ilegal]]a zela esan zuen ETAren zati bat zelakoan.
* [[Herri Alderdi Sozialista Iraultzailea]], HASI, ETAren beso polikotzat kontsideratua zegoen.
* [[Abertzale Sozialista Komiteak]] mugimendu autogestionario eta asanblearioa zen.
* ''[[Herri Batasuna]]'', HB. Ilegala [[Espainia]]n ez Frantzian.
* ''[[Batasuna]]'' 2003tik ilegala Espainian ez [[Frantzia]]n.
* ''[[Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista]]'', EHAK-PCTV. Ilegala Espainian.
* ''[[Askatasuna (alderdia)|Askatasuna]]'' 1998ko abuztuaren 31an sortu zen, 2009 otsailaren 8an, ilegala bihurtu zen ETArekin arremana zuelakoan.
 
=== Talde armatuak ===
* Talde armatuak: [[ETA politiko-militarra|ETA (pm)]] hasiera batean.
* [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]](m).
=== Sindikatuak ===
* [[Langile Abertzale Komiteak|LAK]]
* [[Langile Abertzaleen Batzordeak]] (LAB) sindikatuak.
* [[Ikasle Abertzaleak]], ikasleen sindikatua.
=== Gazte erakundeak ===
* ''[[Jarrai]]. Espainiako Barne Ministeriorentzat [[kale borroka]]ren arduradunak omen zirenak.
* ''[[Haika]]''. Ilegala [[Espainia]]n.
* ''[[Segi]]''. Ilegala [[Espainia]]n. 2006tik aurrera ilegalak Espainian ETAren zati bat direlakoan.<ref>http://www.elcorreo.com/vizcaya/20091124/sociedad/varios-detenidos-operacion-contra-200911240204.html</ref>
=== Komunikabideak ===
* '''[[Egin]]''' Ilegalak bihurtu eta gero akusazioa bertan behera geratu zen.
* '''[[Egin irratia]]''' Ilegalak bihurtu eta gero akusazioa bertan behera geratu zen.
 
=== Amnistiaren aldekoak ===
* ''[[Amnistiaren Aldeko Batzordeak]]''. Ilegalak [[Espainia]]n.
* ''[[Askatasuna (erakundea)|Askatasuna]]'' Ilegala [[Espainia]]n.
 
=== Konpartsak ===
* [[Kaskagorri]] Bilboko gazte mugimenduaren [[konpartsa]] da.
* [[Txori Barrote]] . [[Amnistiaren Aldeko Batzordeak|Amnistiaren Aldeko Batzordeen]] inguruan dagoen konpartsa.
 
=== Beste batzuk ===
* [[Abertzale Sozialista Komiteak]]. Mugimendu [[autogestio]]nario eta [[Asanblearismo|asanblearioa]] zen.
* [[Egizan]], emakume [[feminista]]k.
* [[Askapena]], erakunde [[internazionalista]].
* ''[[Herriko taberna]]k'' Ilegalak [[Espainia]]n.
* [[Kimuak (aisialdia taldea)]]. Aisialdian, [[eskautismo]]an egiten du ume eta gaztetxoekin.
* [[Askagintza]]<ref>https://books.google.es/books?id=FfKkhaQ_vV4C&pg=PA354&lpg=PA354&dq=askagintza+mlnv&source=bl&ots=uPnhn2MvyH&sig=pZ4-jIV3wxdvoZhrcgqqpLZPrhE&hl=eu&sa=X&ved=2ahUKEwjhlMuSsrfcAhUI_qQKHaN3DeEQ6AEwA3oECAMQAQ#v=onepage&q=askagintza%20mlnv&f=false</ref> 1988.ean sortua, [[drogomenpekotasun]]aren aurkako taldea da.
 
''Hizki larriz, Hego Euskal Herrian ilegalak direnak''.
75. lerroa:
{{sakontzeko|Dena da ETA}}
 
Komunikabide espainiar batzuk eta Espainiako poliziak behean dauden erakundeak ENAMekoak zirela ziurtatu zuten. ENAMekoak izateko proba nagusiena erakunde horietako batzuk (edo askok) [[ezker abertzale]]ko ideologia izatea izan zen.
 
* [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea]] helduei euskara irakasten diharduen herri erakunde bat da.
* [[Euskal Herrian Euskaraz]] helburu nagusia Euskal Herria erabat euskalduntzea da, Euskal Herria euskaraz bizitzea.
* [[Euskaldunon Egunkaria]] euskarazko egunkaria izan zen.
* [[Eguzki (elkartea)]] Euskal Herriko elkarte ekologista bat da.
* [[Kakitzat]] Euskal Herriko Koordinakunde Antimilitarista.
* [[Udalbiltza]] Euskal Herriko udaletxe eta hautetsiak batzen dituen erakunde publikoa da.
 
Goikoak adibide esanguratsuenak dira, baina badira horrelako gehiago.