Euskal Museoa (Baiona): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Bayonne-Maison de Dagourette-20110313.jpg|thumb|250px|leftezkerrera|Baionako Euskal Museoaren ikuspegi orokorra.]]
 
Euskal museo bat irekitzeko lehenbiziko ekimenak Baionan egoitza zuen ''[[Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne]]'' elkarteak bultzatutakoak izan ziren; euskal museoa gauzatzeko ideia jada aurretik [[1914]]an sortutakoa zen. Halere, [[1922]]ko [[martxoaren 9]]an [[Gabriel Castagnet|Castagnet]] alkateak aipatutako Elkartearekin bildu eta udalaren babespean museo berri honen antolatzaile eta administraria izateko proposamena luzatu zionean zehaztu zen.
 
[[1922]]ko [[apirilaren 3]]an Boissel komandanteak txosten bat argitaratu eta Elkarteak baiezkoa eman zion. Hainbat estualdi gainditu ondoren, lehenbiziko erakustaldiak antolatu eta hainbat objektu bateratzeko eraikina euren eskura gelditu zen. Hogei hilabete beranduago, [[1923]]ko [[abenduaren 9]]an, Udal Ordezkaritza batek museoa bisitatu zuen, eta [[1924]]ko [[urtarrilaren 5]]ean «Société de Sciences, Lettres et Arts» elkarteak aurreneko aretoetan zehar ibili zen. Otsailean Museoa jendeari ireki zitzaion. Museoaren atarian ezarritako oroitarri batek museo honetako sortzaile eta bultzatzailea izan zen Boissel komandantea omendu eta oroitzen du.
 
== Bildumak ==
Museoaren gaia nagusiki euskal [[etnografia]] da, eta bere 2.000 m.²-ko azalera hainbat ataletan banaturik dago: [[Lapurdi|lapurtar]] eta [[Nafarroa|nafar]] altzari eta etxeko lanabesak, [[makila]], [[arrantza]] tresnak, kupeltegintza, tellagintza, [[euskal dantzak]] eta [[sorgin]]keria (azken hau [[1944]]an irekia). Atal bereziak erlijio eta ehorzketa objektuak dira, ''[[Pilota]]ren Museoa'' deritzona, Benta baten berreraikipena, antzinako sukalde eta logela batzuen berreraikipenak, nahiz [[1937]]an sortutako ''Hiru B-ren gela'' deriotzona dira, hots, [[Bearno|Biarno]], [[Bigorra]] eta [[Euskal Herria]]; hau dena [[XVI. mendea|XVI. mendetik]] [[XX. mendea|XX. mendera]] doazen piezekin osaturik dago.
 
[[Historiaurre]]a eta Baionako Historiari buruzko hainbat areto ere baditu: ''Baionako [[israel]]darrak'', ''Zigor Aretoa'' ([[XII. mendea|XII. mendeko]] hiriaren armarria, moneta eta diru-parerez osatua), ''Jansenismoa'', ''Idazleen Aretoa'', [[Frantziako Iraultza]]ri buruzko aretoa eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] historiari buruzkoa ere bai. [[Kartografia]] kabinete bat ere badu ([[XV. mendea|XV. mendetik]] [[XX. mendea|XX. mendera]] doazen piezekin osatua).