Euskadi Irratia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Euskadi irratia Spain.svg|righteskuinera|200px]]
[[Fitxategi:Manu Etxezortu Euskadi Irratian.jpg|thumb|270x270px|Manu Etxezortu, ''Faktoria'' irratsaioaren esataria|alt=]]
 
7. lerroa:
“Euskadi Irratia” izena behin baino gehiagotan erabili izan da. Eztabaidagarria da terminoa erabili izan den aldiek lotura duten haien artean edo ez.
 
==== Frankismo garaian ====
1937an, sortu berria zen Eusko Jaurlaritzak irrati igorgailu bat ezarri zuen Itziarren, Getari baserrian. Bilbo erori ondoren baina, irrati zerbitzu horrek igortzeari utzi zion.
 
10 urte beranduago, erbestean zen jaurlaritzak irrati bat ezartzearen proiektua berrartu zuen. Era honetara, 1946ean [[Mugerre|Mugerretik]]tik ([[Lapurdi]]) ekin zitzaien irrati berri horren frogei, eta 1947ko otsailean emititu zen lehen programa ofiziala.
 
Irratiak erresistentzia izaera zuen, Hego Euskal Herrian frankisten gehiegikeriak salatzeko eta mezu abertzaleak zabaltzeko erabiltzen zen. 1954. urtean ordea, frankisten eskakizunei erantzunez, Frantziako gobernuak irratia itxi zuen.
16. lerroa:
Bigarren etapa hori ere, irratiaren itxierarekin amaitu zen, baina hirugarren saiakera bat ere izan zen.
 
Bederatzi urte igaro ondoren, [[1965|1965eko]]eko [[Uztailarenuztailaren 10|uztailaren 10ean]]ean ekin zioten emisioari berriro, orduan [[Caracas|Caracasetik]]etik ([[Venezuela]]). Uhin ertainean emititzen zuen irrati horrek, Amerikatik Euskal Herrira iritsi ahal izateko. Erbestean egon arren, irrati klandestinoa zen, Venezuelako oihanean kokatu zituzten beharrezko azpiegiturak.
 
Zailtasun ugarirekin, baina 1977 arte lortu zuten emisioa mantentzea. Irratia osatzen zutenek erabaki zuten etapa horri bukaera ematea.
 
==== Irrati publikoa ====
Eusko Jaurlaritzaren irrati publikoa izango zenaren proiektua 1982. urteko udaberrian abiatu zen. [[Ramon Labaien]] zen garai hartan Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, eta hark Joxe Mari Otermini eman zion irratia egituratzeko enkargua.