Eufrates: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
Bi adar ditu sorburuan, [[Kara Su]] eta [[Murat]], [[Elazig]]en ipar-mendebaldean, [[Keban]]dik 10 kmra ([[Turkia]]ko hego-ekialdean), elkartzen direnak. Kara Su izeneko adarra (Sartaldeko Eufrates modura ere ezaguna) 3.290 metroko garaieran jaiotzen da [[Kargazapi Dag]]en, eta 442 km luze da. Murat edo Ekialdeko Eufrates, berriz, Ararat menditik hurbil, [[Van (aintzira)|Van aintziraren]] iparrean, sortzen dena, 722 km luze da.
 
Elkargunetik aurrera [[Anatolia]]tik igaro, [[Taurus (mendilerroa)|Taurus mendiak]] gurutzatu, [[Siria]]tik igaro eta hortik [[Irak]]era doa. Herrialde honetan, 1.200 kilometrotan, [[Tigris]]ekin batera, [[Mesopotamia]] osatzen du. Beheko ibilguan beso ugari dauzka eta [[zingira]]k eratzen ditu. Irakeko hego-ekialdean, Tigrisekin elkartzen den lekuan, [[Xatt al-Arab]] sortzen du, [[Persiar golkoa|Pertsiar Golkora]] isurtzen dena.
 
830 m³/s-ko ur-emaria du [[Siria]]n, baina udan 300 m³/s-ra jaisten da eta goraldietan 5.200 m³/s arte irits daiteke. Beti ere, [[1970eko hamarkada]]tik aurrera Turkia eta Sirian eraiki ziren urtegi handiek erabat aldatu dute ur-emarien erregimena<ref name=watinv />.